2017/08/06 16:56:12.441 GMT+2

The National-eko bateria izan nahiko nuke (ikustezin baina erritmiko)

Atzo London.
Kalean goizez, turista anitz, tourism out? (there)
Bitartean, taupadak, pum pum pum

Urrutitik (eta gertutik ere ez) ulertzen ez den koordenada geografiko zentral hauetatik, exit-aren b bertsioa.

Bitartean, ikustezin, baina aldi berean, ilunpetan, betaurrekoen azpian, erritmoa zertzelatuak zizelkatzen dituen bateriajolea.

Ia ikustezin, ia.
Baina pum pum pum

Idazle eta musikarien kamixa beltzaren beste alde honetan, tronpetak, esperantzaren tronpetak, ilunpetik, eguzkipean, zuk utzi duzun eguzpetik, idazten.

3:32, eta dena aldatzen da, erritmo berberaz, tronpetak tututu, eta ez da ezer geratzen, eta ez dena geratzen da huts. Eta inor ez da errudun, eta ez dago ezer, eta huts geratzen da. Eta irabazi dugu.

Bitartean, no guilty party, we got nothing, nothing left to say.

Pum pum pum
Pum

Kontxako hondartza, oasi handi bat bihurtu duen bateriajole ikustezinak, Mr Bryan Devendorf-ek.

Nothing left to say.


Pum


Posted by: icalzada.2017/08/06 16:56:12.441 GMT+2
Tags: guilty the london national party | Permalink

2015/05/01 23:31:48.064 GMT+2

Water boys-ak itsasora bueltatu zirenekoaz

Itsasora gerturatu nintzen berriro
Ama ondoan nuen
Itsaso zabala
baina aldi berean altura handiegikoa
urrunera begiratzeko

Fisherman's blues
haizearekin xuxurlatzen belarrira
atzean gelditzen dira
hutsak ziren kutxa oteizianoak
paseo berriko kresalarekin batera
herdoilduak

Itsaso beti itsaso
barreiatuz
gu
barreiatuz
ni
hiri batetik bestera
itsaso amaigabe bat bezala
begietatik begietara
ez gara berriro amoranteak izango
ez
hori bukatua dago

Begietara begiratzen dizut zuzenean
itsasoaren olatuekin gora eta behera
jolastuko dut
aldi berean
parean
denbora galduarazi egiten dutenak daudenean
ahantzi
ez du merezi

Salto egin
salto egin itsasoaren sakonera
uraren mutiko izanik
salto egingo duena
salto egin duena jada

Itsasora bueltatuz berriro
betiko

Posted by: icalzada.2015/05/01 23:31:48.064 GMT+2
Tags: mike paseo berria waterboys huts nuevo scott empty the oteiza | Permalink

2015/04/12 00:58:47.188 GMT+2

'Stear clear of closing loops, please'

Badakizue zer den bukle bat?
Errepikatzen den hari singlez ehundutako jarraipena.

Edo, korrikaldi batetarako egokiena den traiektoria.
Edo, kantu batetarako, atzerapenik gabe, biribilketa melodiko belunezkoa.

Hau da bukle bat, loop.
Baita ere, apika, telefonoa hartzera zoazen une garratz horiek, markatu, ez markatu, mihiaren puntan duzuna esan, edo ez esan.
Gorrotagarria zaizun oroitzapen hori, edo hipokresiazko kafe mikatz belztuarekin hartzen den hori bera.

Bizitza bukle puta ba da.
Labexomorro, igitai eta karakolentzako egokitzen ez dena. hain zuzen ere.
Stear clear of the closing...

Bukleak, kolekzionatzeari ekingo banio?
Agian, horrela, abiapuntura iritsiko nintzateke inoiz.

Lehenengo nota, noiz hasten den, eta nolakoa zen, errekonozitzeko ezpada ere.

Bideari jarraitzeko, buklearen logikarekin elkar-bizi behar denaren sasoi honetan.

Bildurtiak, ausarten bidearen loop-aren shortcut-etan engainatzen saiatuarren, beraien lubakietan jokoz kanpo zas! harrapatzen ditugun garaoitan.

Stear clear of closing loops, please

Posted by: icalzada.2015/04/12 00:58:47.188 GMT+2
Tags: gonzalez josé loop bukle | Permalink

2015/01/18 11:59:28.862 GMT+1

'40'

Men at forty
Learn to close softly
The doors to rooms will not be
Coming back to. 

At rest on a stair landing,
They feel it
Moving beneath them now like the deck of a ship,
Though the swell is gentle. 

And deep in mirrors
They rediscover
The faces
The face of the boy as he practices trying
His father´s tie there in secret. 

And the face of that father,
Still warm with the mystery of lather.
They are more fathers than sons themselves now.
Something is filling them, something

That is like the twilight sound
Of the crickets, inmense, 
Filling the woods at the foot of the slope
Behind their mortgaged houses. 

Donald Justice (1967)

Posted by: icalzada.2015/01/18 11:59:28.862 GMT+1
Tags: urtebetzea 15 justice january fastfatum 40 donald birthday | Permalink

2014/11/20 00:12:14.525 GMT+1

Heroin: Belunezko underground-ean

Heroin,
Lou Reed-en ezpainetan,
Lower East Side-eko etxe gentrifikatuak,
The Galaxy eta Wild Side-etik ibiltzen ginen egun galduak,
Baina kontuz Lou-rekin, ezpaidaki nora doan

Saiatuko dela dio,
baina egun batzuk
beste batzuk baino hobeak direla ezin ukatu
gaur ez da egun ona

The Velvet Underground

Heroin,
zainetatik sartzeko eguna duzu.
Telefonoak kaiolatu
eta telefonoko kabletik beste egiteko eguna.

Baina aldi berean,
korrika egiteko eguna,
aurreruntz erortzeko eguna
beste behin ere,
galdetegiak apurtzeko,
mila zatitan txikitzeko eguna duzu,
kantu eta poemekin
galdetegiak egiteko.
Galdetegiekin koktel molotov-ak egiteko eguna.

Ez dakiguna erantzuteko galdetegiak erretzeko eguna,
pertsona berdinekin ez egoteko aukerak suntsitzeko eguna.

Berriro konfidantza ez eraikitzeko galdetegiak diseinatzeko tenorea duzu.
Zintzilikatzeko,
hitzak kodetzeko,
telefonoak kaiolatzeko,
entzungo ez ditugun ahotsak,
entzun nahi ez ditugun berbak,
dorretik botatzeko eguna duzu.

Bibolin herdoilduen egunak,
alde basati,
wild side,
horietan ibiltzeko eguna,
ziztatua,
zaldi eroak trostan bezala,
eromenaren gaindosiz,
Lou Reed-en ahots mortuarekin
funanbulistarena egiteko gauez kaleetan,
betirako telefonoak itzali
eta munduarekin bakeak egiteko eguna.

Txutea hartzeko eguna,
ez atzera begiratzeko,
dorrera igo,
eta goitik botatzeko eguna,
minik egiten ez duen erorketa,
jaja
erorketa librea (baita).

Eta Jainkoak badaki
badaki

Thanks God.
I guess I just do not know.
Thanks God.
I guess I just do not know.

Puta ideik ez dugula
galdetegiak eginarren
underground-a
belunez AHT bihurtu denean,
gugana
neregana
zugana

Belunez laztanduko zaituen underground-a
ateak itxi eta hori gertatu ostean
betirako itxiko zaizun eguna

Minik sentitzen ez duguna
ziztada
heroin

Thanks God.
belunezko odola
jada buruan
ez zait axola
ziztu bizian
ez zait axola
belunezko underground-ean

I guess I just do not know.

Ftf.

Posted by: icalzada.2014/11/20 00:12:14.525 GMT+1
Tags: underground reed heroin velvet lou | Permalink

2014/11/13 20:17:44.390 GMT+1

Canço Ingravida

Tramontanara goaz.
Eta Catalunya-k bozkatu du.
#9N
Haizea harrotu da.
Kaleen zirrikituetatik, gizabanakoak, atera dira.
Lehioen atzeetan, zelatari besteak begira.
Giro ingrabidoa.
Kantu ingrabidoa.
Catalonia

Catalunya-ko kostara goaz, haize mediterranear harrotua. Harrotzen zaigun sentipena bezala, oldartzeko, periferiatik abiatzen haiz tramontanoa, zentrua ekiditen, zentrua kolpatzen. Zentru orojakile bezain ezjakina.

Cadaques-etik L'ampurdarako bidai hori bezain ingrabidoa.
Ikutzen eta pisurik ez duen airea giroan. Zu eta nere pisua, izatearen garrantziaz, izateko gogoaz, esan eta bizitzearen eguneroko borrokaz.

Pandora kaxaren lazoa ireki den moduan, barruko oihu eta intzirio guztiekin.

Bagoaz karreteratik, eguzkia lagun, ertzeko bidetik.

Ertzeko Estatuaren periferikoatik irristatuz bezala, Ingrabidotasunez.

Likidotasun manipulagarria. Gertakarien arima ezabarazten saiatzen diren tagigrafoak. Kalean sortu gara eta kalean ezagutu ginen. Eta kalea izango da gure erresuma.

Hizkuntzaren ingrabitosunez hitzegingo dizut 'benvolgut'.

Si vols que et digui la veritat el que penso, apaga la llum i tanca els ulls en aquesta atmosfera ingràvida a la que tu i jo creiem en solitari, i que els que ens volen convèncer ja no compten. Som ingràvids. I Ens anem.

Quimi Portet – Cançó ingravida

Belarrira xuxurlatuko dizkizut, zenbakiak, deitu ahal izan dezazun. Numeroak aldatuak, erokeriak egiten dituen eroa eta umekeriak egiten dituen umearen moduan. Aire ingrabidoan bizi den gizakiaren moduan. Ezertan ez, maitasunez hil eta maitasunez erahila izan den arimaren moduan.

Baina lasai, ingrabidotasunak egingo gaitu indartsuago. Muxu bat ematea bezala izango da etorkizuna. Likidotasunetik ingrabidotasunera egingo dugu jauzia. Hatzaparrekin eskuratu ezin dugun hori, ingrabidotasunez lortuko dugu aurrena. Gure barruan, guretzako lortzen.

Jende andana ikusi izan dut kaleetan. Emozioen betekadekin ia zorabiaturik hil den hori. Ezpadidazu sinisten, begiratu ingurura; ez entzun erregeak dioena. Erotu egin da itxukeriz, galdua dago, inperioa ere.

Hegoak ireki eta kantua paperetik ebaporatzen utz ezazu. Hori bakarrik egin behar duzu.

Ingrabitateak gainontzeko guztia egingo du.

Ez ahaztu begiak irekiak edukitzearekin, eta hor aurrean, jende multzo andana, ingrabidoa den masa hori, maparen gainetik lebitatzen dagoela ohartuko zara.

Kaxa ireki da, Pandora ingrabidoa bihurtu da.
Ez dago ezer egiterik.
Itxoin, besterik ez eta begietara begira egon, hadi.

Lurruntzen ari den eta dagoenako ingrabido bihurtu den guzti horren forma hartu hala, zeruan mapa handi bat irudikatzen joateko. Esistitzen ez den mapa alegia, airean bakarrik modu ingrabidoan esistitzen dena. Gure buruetan beti egon dena, gorriz zirriborratua. Atzera bueltarik ez duena bestalde. Tramontanatik eratu den abesti ingrabido hau bezala. Goruntz goruntz goruntz, ikustezin, baina goruntz.

Ftf.
//


Posted by: icalzada.2014/11/13 20:17:44.390 GMT+1
Tags: quimi portet 9n catalunya catalonia | Permalink

2014/10/23 14:29:08.434 GMT+2

Erbiarena

erbiarena

Erbiarena (vs Trikuarena):

Esnatu dena ez da trikua, erbia da.
Ezagutzen ditu kotxearen argiak, bai eta errepideak.
Ezagutzen ditu hiztegiak eta hitz guztiak ekartzen ditu gogora (baina soilik beharrezkoa denean).
Trikua ei da maitagarri, pausatu eta animalia motela.
Baina nik erbiak nahiago ditut.
Erbiak, inork ez ditu ezagutzen.
Korrika ibili behar dute, inork harrapa ez ditzan.
Otsoen lagunak dira, nahiz eta otsoa harrapakaria izan.
Trikua hain da naive-a. Hain da idazle naive-entzako egokia den animalia fetitxea. Baina ez da erreala.
Durangoko Azoka n liburu naive eta axaleko bat nahi duten familia monovolumen-style-eko uniformizatu horien moduko animalia protagonista de trikua.
Baina oso urrun dago,
karretera,
gaua,
otso,
injustizia
eta
humilazioaren
istorio errealetatik.

Erbia aldiz baso ilunetatik atera da.
Korrika ibiltzea beste neurririk ez du, gainbizitzeko.
Ez da naive edo super-animalia.
Animalia arrunta da.
Otsoa onartzen duena, otsoaren laguna eta otsoaren beldur bizi dena.
Baina errespetuz.

Erbia basatia da.
Basapiztiekin bizi dena.
Duina eta leiala.

Ps:
Ohartu gabe, umetan oroitzen dut, erbiak 'ehizatzeko' konpetizio naturala zegoen, etxeratzean, karretera komarkal luze horretan. Argiak piztuta, salto egiten zuten erbiek gurpiletara. Beraien patua, gurpilen azpian bilatzen zuten animali basatiak ziren. Abuelaren eltzean bukatzen zuten hoietxek hurrengo goizean.
Gauerokoan, azala kentzen zion abuelak, eta zintzilik jartzen zituen sukaldean odoletan. Orduan ez zitzaidan higuingarria suertatzen. Ekosistema bateko kate-maila bat zen. Nere abuelaren eltzearena.
Eta loak hartu ezinik nengoenean, esaten zidan abuelak: 'I., tu cuenta cuantas liebres has visto hoy cuando veníamos de Baltanás'. Eta funtzionatzen zuen. Erbi saltarinak batetik bestera ibiltzen ziren nere ohearen ertz batetik bestera. Behean, sukaldean, etxean zegoen erbi bakarra, odoleztatzen ari zen bitartean. Bihar eguerdiko hamaiketakoa izango zena, baratxuri, tipul eta tomilloaren artean.

Baina duina zen beraien patua konfirmatzen zuen eltzean bukatzeko gertakaria.
Erreala zen.
Benetakoa.

[Egunak argi, Gauak ilun kantatzen du erbiak, hor urrutian:

Baditun zenbait egun, ehun urte, mila zazpirehun mende,

ezaguna dela ikusten, nora joan haiz, adixkidia?

Karta egidan jakiteko, zer moduz haizen, nolako fortuna, izan dunan]

Bere adixkide otsoari ari zaio.

Ruper Ordorika – Egunak Argi, Gauak Ilun

Trikuaren istorioa aldiz naive eta azalekoa da. Triku arrogante eta jainkotua. Lagunik gabeko animalia, handiki eta harroputz, ahuldade ustezko baten kotoien arteko irudi batean bildua, trikua. Bestalde, erbia duintasunez hiltzen da. Humilaziorik gabeko duintasunez. Bazekien non bukatuko zuen. Ez zuen istoria berezirik sortu behar, ez dakit ze idazle argigarriren irudimenean.

Euskal Herrian triku asko ei dago. Jakin badakite kotxeak noiz etorriko eta zer egin behar duten beste trikuek ere. Baina trikuek, erbiak trikuekin nahasten dituzte. Ez dira fido, ez baitira puroak. Trikuak ez direlako sinpleki. Beraiek baitira umeen istorio kuttun eta naive guztien protagonista. Eta erbiak? Zeinek ezagutzen ditu erbiak?

Baina triku asko egotea ez da txarra. Onartezina dena zera da trikuak, trikulandia bat bakarrik bat egin nahi izatea. Erbirik gabe trikuak akabatuak daude, baina beraiek ez dakite. Eta hori onartu eta balioan jarri baino, frankotiradore bihurtzen dira trikuak. Beraien itxura naive-a guztiz eraldatuz, orratzak ateratzen dituzte, bola baten moduan uzkurtzen direnean. Trikuak gor, itsu eta mutu bihurtzen dira. Eta erbien kontra egiten dute. Horregatik:

Kaletik zoazela ez duzu erbirik ere antzematen. Zer dira untxiak? 'Ez erbiak dira' esango dizu bakarren batek agian, akaso.

Garai batean erbiak liluratuta bizi ziren erleekin. Baina gero ohartu ziren espejismo bat besterik ez zela. Erleak joan eta etorrian ibiltzen dira, ez dute egonkortasunik. Erleak ziren erbien lagun bakar, baina ez ziren benetakoak.

Erbi denak desagertzen diren egunean, trikua galdua egongo da; ez du etsairik izanen. Eta trikuaren lagun onena beharko luke erbia. Baina, trikua ahula da, narzizista hutsa da. Erleak...ezin fida beraietaz.

Beraz, nere osaba Alfredoren kotxeko gurpilen azpian edo otsoari hala espreski eskatuta, akabatuta desagertuko ei da betiko azken erbia.

Eta azkenik, modu batean nahiz bestean, abuelaren eltzean amaituko baita azken erbiaren bizitza ere. Ez da bukaera txarra gero.

Eta guzti honegatik, beti gustatuko zaizkit beti gehiago erbiak eta...

agian horregatik izango da

#Erbiarena den korrikaldiekin

erbi bihurtzen ari ote naizela?

Posted by: icalzada.2014/10/23 14:29:08.434 GMT+2
Tags: lobo erbia hare otsoa wolf liebre erizo trikua hedgehog | Permalink

2014/05/26 15:17:30.665 GMT+2

Simple Man (with Nigel Brown) in England #BeingThereIAmHere


Nigel Brown > Lead electric guitar
FasTFatum (igor calzada) > Acoustic guitar and vocals

Somewhere in England #BeingThereIAmHere

Posted by: icalzada.2014/05/26 15:17:30.665 GMT+2
Tags: brown nigel igor simple fastfatum skyner calzada england lynird man | Permalink

2014/04/21 16:44:17.871 GMT+2

Exit >Someone Somewhere Sometime (in a Basque National Day)

Somewhere, some years ago, heading to where we should head long time ago. Leaving the old stuff, reaching to the new departure point: #Exit.
#HanIzanikHonaGara

Posted by: icalzada.2014/04/21 16:44:17.871 GMT+2
Tags: igor country fastfatum calzada exit basque independence | Permalink

2013/12/26 13:43:35.474 GMT+2

Björk in our local supermarket in Reykjavik

Seven years later, once again, I bumped into Björk in our local supermarket in Reykjavik, Rekagranda district.
bjork in the local supermarket 1 look at me as a tigercat she is!
Was it such a magic surprise or/and coincidence again?
FasTFatum (Igor Calzada) – Björk & Marilym
A looked at me, I looked at him. Yes, she was, again. She was "she".
---
Once in 2007 August, I was shocked when firstly I saw her: it was in the private club downstairs the National Theater, smooth red in candles, subtle and soft. 30 people no more. And I was the clueless tourist in the middle of September in Reykjavik a Saturday evening, cover with my red scarf and my green pullover.
After all, It was a magic evening. Everything started when the inuit poet sat next to me and whisper: "She is veryyyyyy famous"...refering to the electric, almost icelandic lynx jumping to the club floor coming downstairs. And she sat close by too! It was 2007. Inuit poet spent all the night long painting waves & whales in several post-its, stamping one by one in our the round table that he inuit poet, "she" and me, shared. It was a extraordinary way to end up my rind road trip in Iceland:
I spent 10 days driving along the ring road in Iceland, alone, driving and living with the most extraordinary landscape a human being can really deserve. I had some incredible accident when I was stuck at 2am at night -10 Celcius degrees between Akureyri and Seydisfjordur. I could not reach the accomodation and an emergency shelter come up out of the blue in the icelandic black night (around many white swams). It is a signal. I spent there the night. Long story, long night. Good memories, not lost in Iceland though.
Nevertheless, let's come back to the plot of the story with "she" in 2007: In the National Theater club the Icelandic TV employed 3 cameramen to broadcast the event. Indeed, MúM band petit-committee gig, with a privilege small audience: an inuit poet, Björk, icelandic creative musical/literature magma and the clueless astonished basque tourist, myself.
Being that nervous and eager, I exchanged 2-3 minutes conversation with "her". We talked about Whales, after me introducing my origin. Whales and whalers, while the inuit poet quietly was painting hundreds of waves and just one whale in each post-it and then he posted and pasted on the table.
Magic.
---
bjork in the local supermarket 2 magic surprise
7 years later, the crash of Icelandic economy and society as a whole happened. Once again, I was researching such a amazing country and territory. But in this case, a witness, a traveler, a researcher and a friend, shared with me such a magic moments: He is A.
We heard people's voice, opinion and attitude. We felt that magma and the earth heating is not just simply a volcanic fact; sometimes it can be also a human behavior. As the anger and the heat that we felt in September 2013.
We found some black cat-tigers in the white Iceland.
But the lynx was there, in front of me:
She behaved electrically. She moved quickly but what we did not understand was that her trolley was full of stuff. Indeed, it was a huge shopping cart full of sweets. She looked very very hectic. I cannot control and I did not want to behave as a clumsy tourist; mainly because A and myself did not feel as outsiders or tourists. Kindly, we were hosted by M & B. We talked and discussed about many things. Therefore, it was not any reason to behave as foreigners in the local supermarket of "our" neighborhood, the day we thought it was important to buy food and become cook for one night, or try at least to do our best. We cooked the outcome was ok though.
These pictures have been in my mind since September, maybe more things as well.
Bjork in the local supermarket is she? 3
It is time to discover why "she" did a huge shopping. Already we know it:
Bjork in the local supermarket Reykjavik car 4
The next Saturday 5th October, it was the celebration for the birthday of "her": Isadora (3th Oct.)
The Sugarcubes – Birthday (Icelandic)
Now, I understand everything.

And yes, everything was once again, magic.
Eskerrik asko / Takk fyrir @bjork
We will keep on dreaming every night from the Reykjavik rekagranda district, Donostia, Oxford or wherever, with white wales surrounded by waves in the black Icelandic magic and quiet night.
Bjork in the Local Supermarket Reykjavik car 5

Posted by: icalzada.2013/12/26 13:43:35.474 GMT+2
Tags: björk reykjavik islandia igor iceland fastfatum calzada marilym | Permalink