Zerura begira, munduaren akaberan (gauez)


Aita, zerura begira aurkitu nauzu gauean. Ilargiari begira, zuk egiten zenuen bezala. Gaur munduaren akabera omen da. Seguru ezetz, baina zerbait bada, akabera. Arvo Pärt – Tabula Rasa: II. Silentium
Isiltasuna, da akabera.

Telefonoak eta konektibitate guztia, planetatik desagertzea ezinezkoa den honetan, ez dugu denbora gehiegi galduko, itxurazko esistentzia huts horren babesean. Zerura begiratuko dut, gau osoan. Bihar elurra egingo du. Seguruenik, eguraldi iragarleak, ez du halakorik esan. Baina, bidean, autobusa hartzen dudanean, hegaldiak, gorputz nekatua, zutaz akordatzen jarraituko dut. Eta zuk atzean utzi dituzun, gizatasun gabeko putasemeak. Horiek denak gelditzen dira. Bizkarraren gainetik begiratzen duten horiek. Eta jada ez dut putasemeak akatzeko eskopeta, zure eskuetan lurrindu zen eta.
Maitaleak, jada, munduaren akaberarekin, lurrinduko dira ere.

Kaleak geratuko zaizkigu. Eta txalupak, kanalean, kulunkari. Kanturen bat baina urrutian. Denboraren orratzak emeki, denbora dela guztiaren agintari eta gu morroi, nahi duen moduan eta unean bere esklabu.

Etxera bueltatuko gara. Nolabait edo esateko, ume bildurtiaren gorputz bilutsian. Exeriko gara, ardoa botako dugu, eta ez da ez, erreza izango. Ez da erreza izango, zerura begira jarri, eta zu bertan, ilargi ondoan, guri begira ikustea. Izan ere, munduaren akaberan, gauez, ez daudenaren sentipen erreala baitago. Beste inor ez. Zure hutsunea betetzeko, zure ahotsa.

Agian, ez zaitut ikusiko. Baina, zerura begira, zure ahotsa, munduaren akaberaren bozgorailua da ene belarrietan. Txiki groseko hondartza horretan, gora begira…Noiz eramango ote nauzun berriro zai. Ikastolako porterien soldadorearen semea izango duzu. Zerura begira, akabera amaigabea hasi den atzean utzi duzun mundu putaseme honetan, Aita.