with you, in my arms

«I wish I was a fisherman
tumblin on the seas,

with light in my head,
with you in my arms»

kantatzen etengabe
etengabe kantatzen
Dublin-eko kaleetan…

ezkontzat
eta ezkonberriak
eta zu
hor geldi
mutu
zutunik

eta maite haunat
gau honetan garraxi egingo dut
azkenekoz
mike scott edota glen hansard-en ahotsaz
hil arte kantatuko dut
intzirioka
kale kantoitik
urrutitik
arrabita nostalgiko horren soinua
bai eta zer?

eta zu hor zutunik
mutu
esna
hadi.

baina
egunak pasatzen dira
urteak pasatzen dira
with light in my head
urteak
eta argia buruan

USAko karreterak,
palazio bateko pasillo hotz eta luzeekin nahastatuak,
oroimen helduak,
karretera luzeak,
shibuya-ko subterraneoak,
poeta lagun aixkideak,
ezkonduak,
bideratuak,

eta zu
bidea baina hasi ez duzuna dirudi.
with you, with yourself,
in my arms.

besoetan,
zauzkat,
ez
ez
zara erori,
eta
ez
ez
zara eroriko.

ez honetan ere ez.
honetan ere ez.
The Waterboys – Fisherman’s Blues
ftf.