When I dream…
Placebo – Pierrot The Clown
batzuetan…pailazo bihurtzen naiz.
Eta zuek izan zineten horren lekuko.
Orain ez zaudete.
Eta zuekin akordatzen naiz.
Eta zurekin akordatzen naiz.
Joan behar izan nuen. Eta badakizu.
Pailazoz mozorrotua, suburbioetara.
Urruti.
—
The xx – Shelter
Nolakoak diren gauzak…?
Inoiz ezin jakin zer gertatuko den.
—
Eta egia esan pozten naiz.
Baina ez naiz poztutzen, desertuak sortzen direneko uneetaz.
Desertuetan ibili garenok ondo dakigu hori. Eta batzutan nahiago nuke, abrigo baten barruan bizi.
Batipat, desertuak bere barruan pasatzeko.
Batipat, horrela ulertuko nukeelako gertatzen diren gauza asko: Eta orain dagokidana, toulousse-cadaques-almeria.
Eta esan ez diren gauza asko eta gertatu direnak.
—
Flautista eta biolontxelista.
The xx – Heart Skipped A Beat
Batzutan bihotzek taupada ahazten dutenean.
Hor dagoen taupada. Denborak uzten duena.
Ez latigo flageladore bat. Baina bai FasTFatum-en parte izatean….
inongo esplikaziorik eman ez dutenak…eta vespa arroxa batean atera direnak korrika…eskapoan…zerbait galdu izan balitzaie bezala. Iparralde, kostalde eta hegoaldera.
—
Ez dut ezer esateko.
Asko sentitzeko.
Oroimenak ere. Ez txarrak, inondik inora.
Agian, adoleszenteak, gazteak, inonzenteak…inonzenteak.
Gazteak ginen sentimendu hori.
Baina bizitzak gure lekuan jartzen gaitu.
Bai ni baina baita zuek ere.
Eta adi denentzako dago hemen.
—
Onena desio dizuet.
Onena.
Baina, jakin, desertuetara ihesi dihoaztenak zerbaitegatik dihoazela.
Eta han ere, zuek izan zenuten lekua. Modu askotakoa. Model askotan.
—
Okerrena baita ahaztura.
Okerrena baita.
Gauzak galdutzat ematea, eta guztia galtzea.
Lost.
Aspaldi pentsatu bainuen, gauzak galtzea oso gauza txarra zela.
Lazgarria, gogorra.
Damurik ez, erreprotxerik ez, inondik inora,…
desertuan ikasten baita ere, lur zatiak eta jabetzak ez direla inorenak,….utikan hipotekak….!
Baina, ihesa EXIT
EXIT
EXIT
….
baina beti bueltatzen da
EXITetik,
bai, beti bueltatzen da handik,….
guztia galdu ondodoren,
LOST,
berriro
aurpegira
zuzen
zuzenean
(agian inoiz baino zuzenago)
begietara
zuzen
begiratzeko.
zoriontsuak izan, benetan.
bejondeizuela, vespa arroxan eguzkipean zoaztenean.
baina, begiratu begietara, mesedez.
egin zuena eta besteona erreal eta benetakoa.
dena delarik, den moduan.
hori da gutxienekoa.
baina erreala eta benetakoa.
bizitza osoa.
bestela….zertarako balio dizue…bizitzak?
neri, ezertarako ere ez.
eta horrela ezpada,
etzaituztet bertan nahi.
horretarako nahiago desertua.
hemen nauzue bestela benetako…
eta zuek?
ps:
okerrena da,
nere gitarra mutu geratu dela nere sukaldean.
ez duela maukarik egiten, ez da kexatzen, ez du ezer esaten, mutu geratu da.
Nere gitarra, harri bihurtu da.
Berarekin baita neu ere.
Ftf.