Sigur Ros – Ti Ki
Erlojua erortzen ari da.
Lurraren kontra.
Plaf.
Lurraren kontra.
Poliki…dihoa, baina plaf
erortzen ari da.
Koordenada gabe.
Lege fisikorik gabe.
Grabitaterik gabeko, ingrabitatean.
—
Eta zu,
tentel hori,
horri begira,
itsu
mutu
gor
Beste behin ere.
itsu
mutu
gor.
Tentel hori.
Ez al zara konturatu,
are urredunaz?
Ez al zara konturatu,
denbora adixkidea iragana dela?
Ez al zara konturatu,
ti ki
korrika erten behar duzula.
Eta konturatzen zaren gauza bakarra da,
oinak,
zapatak,
ez direla mugitzen,
ez ti ki
ez ezer.
Oinak
stuck,
…
eta burua,
zeruko hodeiei begira,
pasatzen ikusiz,
pasatzen ikusiz,
ti ki
ti ki
ti ki
ftf.