Dream Avenue

Dream Avenue.
Islandia.
Reykjavik.
Keflavik airport.

Gaua edo eguna.
Ez dakigu.
Solstice.

Ez zuela minik emango esan nizun.
Eta orain barkamena eskatzera zatoz.
Arrazoia nuelako.
Arrazoia beti dator berandu,
baina badator,
Dream Avenue honetara.

Blur and hidden places.
Dream Avenue
honetan bizi naiz.
Gauetan sartzen naiz,
eta ez dut jakiten noiz atera behar dudan.
Zurekin amets egiten dut
zure usaiarekin
zure arnasa ere senti dezaket.

Hamabost urteko
bildurra eta tximeletak.
Esnatu eta loratzen ari diren
erahildako gorpu hauek
berpizteko.

Zu eta ni.
Dream Avenue-ko
gure loft-ean,
igandeetan
balkoian jarrita bilutsik.
Gau edo egunez.

Solstizioan,
balkoian elur artean
amodioa egin
eta tximeletak
tripetatik
hegal egiten irteteko.

Tximeleta hegalariak.
Dream Avenue-n.

Zu eta ni.
Ez dugu zerurik ikusten.
Ez eta ozeanorik.
Baina ez dutugu.
Hori jada ez da garrantzitsua.
Hazi egin gera.
Gure benetako izaerara bueltatu gara.
Inportanteak ziren gauzetara.
Hori ez da aldatu.
Eta hori da seguruenik
inportanteena.
Orain eta betiko.

Zu eta ni.
(Milaka tximeleta hegalari
Reykjavik-eko solstizioan,
Dream Avenue-ko
loft batetik
ateratzen.
Zerraldo lurrean
besarkaturik dauden
bi gorpu bilutsien tripetatik.)

Hasi da bizitza.
Berriro.
//
ftf.
dream av.