«The Thing»

layersTrenean.
Jendea guztia eta ni.
train
Atzoko afalosteko ardoz bustitako elkarrizketarekin akordatzen ari naiz. Bai, gure ditxosko herria eta «The Thing» hori. Atentatua hizpide eta «zirkulu laberintiko bizioso guztia» ondorioz. As usual.

Eta bai, esan egingo dut:
I am really exhausted.
———————————————————–
Nekatuta nago. EuskalH.rekin. Eta sentsazioa dut, merezi duen jende asko ere nekatuta dagoela. Azkenean, errezagoa litzateke, bost axola izatea eta listo. Anestesikoa sartu eta benga. (Horrela ikusten nuen nere bizilagun ertzaina, Foru Aldundiko civil servanta eta partidoko liberatua).
Baina, please, ez naiz ez:
Iritzibakoa, axalekoa, anbiguoa, bihozkabea, xinplea, manipulagarria, izan nahi. Bitartean, kategoriek, itotzen dute. Ito. Imaginazio gutxi. Hainbeste berrikuntza eta zein imaginazio gutxi. Zein konfidantza gutxi, jendearekin. Nik konfidantza badut.
Portland-eko lehio honen bestaldean, euria elur bihurtu da.
Eta aldaketa horrekin, out of the blue, Zarauzko hondartzara egin dut salto.
road————————————————————
Trenetik salto eginez.
Martxan.
Elur artean korrika hasi naiz.
Bakarrik.
Nekatuta baina korrika jarraitu nahi dut.
Zergatik?
Merezi duelako zerbaitetan sinistea.
Eta hor zaudeten horiek denak
merezi duzutelako.
Bestaldean.
Merezi duzute.
Babestu nahi dut elurretik.
Hotzetik.
Eta Main Library frenteko Tango Coffee Bar-en,
topatzen dut babeslekua.
Lehio honen bestaldera.
Jendea. Berriro.
————————————————————
«The thing».
Eta izan nahi dut.
Eta sentitu nahi dut.
Baina, autodeterminazioa ere nahi dut.
«The Thing» eta enparauaz, autoderminatu nahi dut.zarautz edoHarriak bide erditik kendu.
Gu izan. Eta gure bidea berriro topatu.

Ps: Bobby Sands izatea handia litzateke.
Hunger filmaren bukaeran, korrika egiteari uzten dionean. Atzera begira. Eta autobusean bere burua imaginatzen duenean. Batzutan, Zarauzko hondartza galduetan, etzan eta olatuak gu har gaitzan uztea litzateke onena.
Nik horrela egin nahi dut hemendik.
Etzan eta trenetik salto egin,
jeitsi,
eta:
Donegal-eko autobusak eraman nazala, nahi duen lekura.
Portland-eko trenak utz nazala, nahi duen lekuan.
Zarauzko hondartza galduen itsasoak eraman nazala, nahi duen
lekura.

Ez nau arduratzen jada.
Nora iritsi.
Eta zer izan.

Izan ere,
jada
GARA.
(Edo hori pentsatu nahi dut.
Eta horrela ezpada ere, gutxienez bidea gozatu.
Ez baita gutxi hori. Edo neri hori iruditzen zait behintzat. Eta oker banago…baita ere. Hori pentsatu nahi dut.)
Txapela jantzi eta trenera abiatzen naiz, hemengoarekin eta hangoarekin pentsatuz. Bateraturik. Han zarautz or eta hemen.kafe lasai
Beste egun bat gehiago, basqueOUTSIDEland-en.
Ni. Gu.

Portland, OR, USA.
ftf.