Union Pacific, Napoleon and Tom Sawyer in the cold winter & desert of America.

DSC03145
It’s fucking frozening. Even more, when we realize that the story someone told me about Shell gas stations in Greenland is fake. Kra! Zerbait apurtzen zaigu bihotzean. Eta bai hotza egiten du hemen.
DSC03151
Orduan, tren luze bat hartzen dugu ilunabarrean. Alambrada eta hesiz ingurutatutako desertu elurtu eta izoztuan. Union Pacific-eko trena hor urruti ikusmiran. New Year’s Day U2 kantuaren Ian ume kabreatuaren (Bono-ren bizilaguna zena) mala letxearekin korrika egiten dugu, wire horien gainetik. Tren geldira goaz, han irmo, geldirik dagoen, berun puska itzela. Hutsik. Merkantzi gabeko, burdin memoria astunezko trena. Korrika goaz, zerbaiten ihesi edo. Agian, trena desagertuko denaren beldurrez edo. Hain eszena ikusgarria, desertu elurtua eta erdi-erdian Union Pacific trena, eta gu Tom Sawyer bihurtu gara mundu irreal bezain fabuloso honetan. Korrika, desertutik.
Baina tren remake-a da. Union Pacific-eko memoria galdu ez dadin update moduko bat egiteko lana hartu du. Union Pacific tren graffiti-z betetako da.
DSC03152
Gerturatu eta hara!:
DON’T YOU TALK TO ME LIKE THAT, NAPOLEON.
Tom Sawyer, gu, zur eta lur.
Une luze batean zehar, begira geratu zaio esaldiaren esanahian harakatu nahian. No idea.
DSC03153
Orduan, tren bien tartean jarri eta Napoleon, desertu izoztuan irudikatzen du. Nevadako desertu izoztuan, bere tropa derrotatuekin, Siberiatik Europara beharrean, Alaskarako bidea hartu eta hegoaldearuntz desertu etorri direnaren susmoa hartzen dio egoerari.
DSC03157
Iluntzen ari da. Negu hotza desertuan. Oso hotza. Izar bat hor goian geldi. Union Pacific-eko bagoia, hutsik.
Barrura sartu, bagoian etzan, eta begiak ixten ditu.
Hotsik ez. Haizerik ez.
Eta bapatean, Napoleon-en tropen oinhotsak entzuten ditu urrutian. Eta ez luke apustu egingo oraindik…baina Union Pacific-eko bagoia, apur bat mugitu dela sentitu du, bizkarrezurrean.

Union Pacific bagoi hutsaren barruan, Nevadako desertu izoztutik barrena, gau beltzean. Napoleon-en ejerzito derrotatuak babestua, martxan joatea da….
New Year’s Day-era, 2009.

(Hobe begiak ez irekitzea.)
Ondo egoten da horrela.

Zertarako ikusi?
Begiak ikusten dutena, arimarentzat engainua, fakea denean.

Seguruagoa da bai horrela.
Begiak ireki gabe, poliki poliki martxan jartzen ari den Union Pacific-eko bagoi hutsean, gauez, negu izoztuko desertuan, joatea.
—————————–
Itsu baino biziago, for sure.

ps: 2009 new year.
ftf.