Ez dago lapurtua ez den muxurik…

Ez dago lapurtua ez den muxurik…
okupatu ezin daitekeen etxerik
(hori baino plazer handigoa bezalakorik).

Mark Eitzel – Why Are You With Me
Larunbatik
ez dagoen bezala 4pm-tik
aurrera erlojuak geratzen ez diren arratsalderik.
Londonen erlojuen orratzak erortzerik
ez diren Daliren ordulari ero istrioniko bihurtzen ez direnik.
Parke arras huts bezain atenporalik.
Amildegirik.
Zure ametsen oroimenean galtzen ez naizen larunbatik.
Lapurretarako beste tarte hobeagorik
pentsatzen ez dudan unerik.
Nebulosoak diren Joanna Newsom-en harpaz ferekatutzen dituen kantuen lurralde magikoagorik.
Bihurria izateko jaio ez den umerik.
Gauik.
Metroko zuloetan sartu, eta zure zai etenik
gabe egoten ez naizen ordurik.
Orduak, eta minutuak…axolagabeturik.
Inoiz ailegatuko ez den ordua iritsiko ez denik.
Eguzkiak aurpegian eman, begiak itxi, eta behebarru batean exeritzerik.
Lapurretarik,
zurekin gabe egitea pentsatzen ez dudan gaueko krimen beltz destripatzaileagorik,
muxu horiek gozatuko ez dituenik.
Une batez, okupatutako etxea «okupa kopon» lez euforiaz ospatuko ez duenik.
Gurea jada ez den etxerik
gaua den gure okupazio iraultzaileagorik
eta inorrena, jada inorrena, ez den muxurik.
Begiak ireki eta bankutik
altxa eta oinez hasiko ez denik
Londonetik.

Bi kale beheragotik:
Shoreditch, zure izena, ahazterik

…ez dagoenik…

Ftf.