Dublin

U2 – Promenade
Gaur azkeneko paseoa eman dut zure masail eta iztarretatik.
Liffey-ko alde bietatik ibili naiz ohi den bezala.
Ikusi ditut zure inguruan, spare change spare change erruguka eskale papera betetzen hasi diren hiritar arrunt oldea. Sentitu dut, zahartu zarela, loratu zarela, hondaratzen ari zarela berriro. Deitu zaitut baina ez didazu jaramonik egin.
Maite zaitut eta badakizu.
Beti maitatuko zaitut.
Usai etxekoi eta arrunt ibilkera horrekin. Trakets bezain maitagarri. Gertuko bezain urrun. Etxekoi.
11 urterekin ezagutu zintudan. 2011 gaur.
Idatzi dut, irakurri dut, bizi dut, ezagutu ditut zure magalean pertsonak, maitasuna, bakardadea, gorrotoa, urruntasuna, ezinegona, edertasuna, ixiltasuna eta ni.
Kantatu dut zure altzoan. Sentitzen utzi dut nere barrua, inon ez bezala, eta horregatik hori dena zor dizut. Hori dena. Orain idatzi egin dut zutaz, zure arima, nere oroimenean geratu dadin betirako, ezagutu ditudan pertsona guztiekin, Guinness-aren apar artean. Hirian joan etorri amaigabean. Pigeon housera bidean. Oraindik maite ditudan pertsonen artean, eta dagoeneko hauts bihurtu direnak.
Dublin zuk barkatu didazu dena. Beti egon zara hor. Beti besoak irekita. Zu, territorio libre bakarra. Hutsala baina handia. Sinplea baina benetakoa. Zer gehiago eskatu ahal da? Ezaguna ezezaguna baino. Kafe hartzera gonbidatzen duena.
Ta nik maite zaitut. Zaren bezala maite zaitudalako.
Naizen bezala, maite naizelako.
Long life, Dublin, long life.
U2 – Bad
ftf.

…merchant arch…boy

u2 boy

Gaurkoz zeraz akordatu naiz, zuen iragarkia ikustean:
11 urte nituenean egin nintzen u2-talde kide inkondizionala.
Dublin-etik ekarri berri didatena honakoa. Eta aurki, lagun irlandarrak, ekialdean ene bixita jasoko dute. Betiko lez, izugarrizko plana eta lagunarte sanoa. Udarako egun horiek beti izaten dira egoki, u2ren jaioterrian pasatzeko. Eta duela 3 urteko abuztuan ene diskorako sekula ahaztuko ez dudan dokumentu grafikoa grabatu, eta atxeki nion ene albumari.

Ez nuen uste kontzertura joatea…aurki talde eta musikari irlandar majoa izango dugunean gure artean…
FasTFatum (Igor Calzada) – Bonus Track : Sleeping (Glen Hansard)

Baina
ni beti izanen naiz…u2-talde kide inkondizionala.

Ireland in our heart.
U2 ere….zaharra anwyay

ftf.

From Self-service society to Heartland

Paddy Casey – Self Servin’ Society – Acoustic Version
Batzutan, gizarteak ez du piperrik balio.
Motel dihoa, kaleetako agure bat bezala, itsu, oharkabe, ume bat negarrez, Tokyo-ko metroko Shibuya-ko estazioan, lurrean eserita, makurtuta, ametsak eskuetan eztanda egin balitzaizkio bezala. Kakaztua, ernegatua, haserre,…
//
Baina, azken batean ez du deus balio, haserretzeak.
Iraultzaileak, ezpaitira hain iraultzaile eta faxistak beti izango direlako faxistak.
Eta horrela izango dira egunak. Horrela iragan egingo dira gure aurretik. Kupida-gabe, kupido despistatua. Tonto kupido zu. Tonto ni.
Gauza bakarra, eskatzen du Tokyo-n uluka dagoen paddy-k:
Gizarte self-serving bat bada, gaur barau egingo duela. Sinisten zituen ametsaren alde borrokan egin dituen segunduak sikiera merezi dutenaren miresmen eta errespetoz, minutu bateko ixilunea. Eta bihartik aurrera, egarri eta goseak asetuko dituen trikua izanen naiz.
Hemendik aurrera, jaun/andereak,
jarrai dezala karnabalak.
Rattle&hum hau, ez da neretzako.
I do not play this game. Keep on going the carnival, without me this time. Never believe in this carnival. And you?
I will keep on going without the carnival, without you…
and maybe…even without me.
U2 – Heartland
Banoa heartland-era.
Bihotza duen lurraldera.
Bihozkabe&itsu konszienteek,
batetik, habitatu
eta besteetik, agintzen ez duten lurralde zati horretara.
Bazatoz?
//
Ps:
Notwithstanding,
kupido esnatu da, golpeka.
Wake up Copenhagen hotelean.
Geziak besapean hartu eta izotzezko harri batekin,
zorrozteari ekin dio.
Txorrotx-txorrotx.
Arkua ondoan.
Bidaiaren ostean.
Kupida gabe, kupido honetan.
Hutsa. Benetakoa. Lasai.
Editors – Like Treasure
Altxor bat bezala gordetzen,
merezi duena.
Egia.
Merezi dugulako.
Merezi duelako gure lurralde zati txiki bat amorruz
bada ere, konkistatzea.
//
Bat bi eta hiru…hamar:
Zas!
Kupidagabeko kupidoren gezi zorroztua,
zuen bihotzaren lurralde horretara.
Mina ematen du?
Bihotzmina.
Egiaren mina.

Altxor bat bezala.
Geziz defendatua.
Hasi da.
Heartland-en sartzen ari gara.
Fasten your seat belts.

Ftf.

Ozeano bat arrastian 4pm (part II)

bAKARRIK geratzen garenean, hasten da ozeanoa, barruan, tripetan.
Arratsaldeko lauretan, ikastolatik ateratzen ginenean bezala sentitzen naiz. Ia, baso edo oihan zabal batean, etxerako bidea ahaztuko banu bezala. Ia jenderik ez kalean.
Orain ere horrela sentitzen naiz.
Ia arratsaldeko laurak direnean.
Urteak pasa ahala, ia sentsazio ez da aldatzen.
Ozeanoak, arratsaldeko ozeano sakonak.
Ia oihan bihurturik.
U2 – The Ocean
Eta amak ez zigun esplikatu zer egin behar zen oihan batean sartzean. Eta ikastolan gauza horiek ere ez ziren esplikatzen. Hiri berdinak, pertsona ezberdinak. Lan leku berdinak, herrialde ezberdinak. Gure etxea, gure harria. Telefonoak eta sms-ak kaiolatuak.
Gora begiratu eta begiak ixten ditut.
Dublineko kaioak, docklands.
Eta han, gertu,
ozeanoa.
Beti bezala, baino inoiz baino ezezagunagoa.
U2 – The Ocean – Live, Paradise Theatre – March 1981:
Ftf.

Ozeanoa (blue)

Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula. 139524418_5fe598cabc_o
U2 – The Ocean

Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.

Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me

Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.

Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.