Lulu. Eta Harvey Keittel. Eta hode jostariak. Zeru urdinaren magalean, surf-a egiten. Eta ni, hara begira, linboan. Hodeietan etzanda. Norantzarik gabeko sakonera.
Jende batetik bestera dabil. Haize goxua. Eguzki goxoagoa (pentsatzen dut nere kabutarako). Eutsi egiten dion hiria. Gauzak txikiak gertatzen diren hiria. Zu eta Ni, protagonisten istorien kokalekua.
Baina gauak, Liffey river-ren aurrean, Lulu on the bridge baino, filma bat baino haratago dihoa. Bizitza bat du sakonean, Liffey River-rek, ondo gordeta, hor fondoan. Jim Jarmusch-en Coffe and Cigarretes filman bezala, hemen bai, kalatxori eta zisneek, sekretua gordetuko dute, jake taula jokoaren aurrean egongo balira, mutu. Sakontasun ixil horren zelatari bakar, eta loti. Dublin. Euri baten amenazuan bakarrik, eta Euripean Sua-aren azpian, oraindik itzaliko ez den, garra. Lost, ametsei beti eusteko. ftf.
Gauetan, beti egon izan gara zai. Telefonoak ixildu direnean. Eta hor geratzen gara, gure Oregon moon-a eta inork ezagutzen ez dituen karretera horiek, begi itxiekin irudikatzen. Urruti, hemendik oso urruti. Gu ere urruti. Gure facebook eta skype-ko kontuak itxi eta betirako lurperatuko ditugun egunaren zai. Mundu inozo bezain estupido honetan bizitzea tokatu zaigun honetan. Dena hain azkarra, hain perfektua… eta gizateriatik geroz eta urrutiago. Bai begiak itxiko ditugu. Hestuki itxiko ditugu, ezertxo ere ez ikusteko. Hobe. Agian, basamortu bat edota agian, gure San Francisco-ko Twin Peaks-eko mapa mila zatitan txikituko dugu, baita, Portland-eko Colin-en abesti berriak, Marilym, eta Cold Fever emakume danimarkarra, bere bulerratakoa erazten…denak hartu sobre gorri batean sartu eta… Eta marko gorriarekin. San Francisko-ko mapa tatuatua, idatzia, zirriborratua, zapaldua,…oroimenez josia. Gure bizitzaren aztarnak. Gure tag-ak. Baina, kk teknologikorik ez. Ez ditut sms-ak nahi, ez eta, mezu snob eginak…Collage-a nahi dut. Collage-a bakarrik. Kantu bat duen kalea, kantu bat, kantatzeko….gaueko ilargiari oraindik garraxi egiteko moduko kantu bat. Bestela, ez dit ezertarako balio agian, egokiena, gure bizitzekin collage bat egitea izango da onena. Besterik gabe, eta besterik ere.
Agian, ez duzue pentsatu inoiz: Gure bizitza, collage-a bat izateko bokazioarekin jaio dela. Hori, collage bat. Besterik gabe eta besterik ere.
Atlantikoa zeharkatuz, lerrorik gabeko gure
herrira iritsi naiz. Aireportua zapaltzen dut, zeru urdindun igande egun beautiful batean. Eta Irlandako
laukoteak txuri beltzeko bere lerrorik gabeko zerumugara saltoa ematera
bultzatzen gaitu, beste behin ere. Gure bihotzak urduri eta gure emozioak
ernatuta. Hor dugu, lerrorik gabeko zerumuga ezjakinaren
marraren sinfonia: No Line On The Horizon, U2.
Presaka, ia arnasik hartu gabe, etxeko
egongelan, Boy, October, War,…baina
batipat The Unforgettable Fire eta Acthung Baby biniloak lurrean
barreiatzen ditut. Eta bozgorailuetan, oso altu, ia gorturik geratzeko moduan,
Bono-ren hitzak eta laukote banaezinaren mundu ezegonkorraren txuri beltzeko
edertasun emozionalaren oda berria. Gure bihotzetara berriro, bala bat bezala, zerumuga
urdinetik datorrena, zuzen-zuzenean.
Eta zer aurki genezake diska honetan?
Gakoan, alegia kantuetan barneratu aurretik, lehenik, Anton Corbijn maisuaren
txuri beltzezko ikutu minimalaren argazkietan bilduta datorren diska dela esan
behar. Itzel Mr. Corbijn. Bigarrenik, Bono-ren hitzak. Zuzenak eta oso kontzeptu metaforiko
trinkoarekin. Itzel BonoVox, beste behin ere. Indar, emozio eta baikortasunez blaituta dator U2ren azken hau. Agian
ohar txiki bat, bi kantu muturreko faltan bota ditut: Bata, iluna, Bullet The Blue Sky, Exit, Acrobat, Until
The End Of The World,….Bestea, argia, Stay,
Pride, In God’s Country,…. Hala ere, U2 hain talde handia egiten duena, ez da
soilik irratian entzungo ditugun hit-ak egitea, baizik, apurketa hori. Eta
sarri lortu dute Dublindarrek hori. Diska, Achtung
Baby-ren ostean etorri diren guztien kantu sekuentzia egituraketarekin
dator. Kantuen ordena ondo aukeratua dago, horrek salbatzen du diska nere
ustetan. Ez nuke esango, mugarria denik. Baina bai, mailari eusten diola.
Play! (Anoetako 2005ean gau hartan Bono-ren“bat, bi, hiru,…hamalau” oihua oraindik
oroitzen dut.)
Diska hiru ataletan bana genezake: Lehenengoa, No Line
On The Horizon eta Magnificent kantu
izugarriarekin hasten dena. Bonba bat gure bihotzetan. Hasiera indartsua. Eta
gu lerrorik gabeko zerumugan. Bigarrena, Moment Of Surrender abesti larroxatik
diskaren muinera pasatzen gara, U2ren egungo rock-aren kontzeptura. Korapiloa: Unknown Caller, I’ll Go Crazy…, Get On Your
Boots, Stand Up Comedy eta Breathe. Hori
da agian U2ren eskeintza egun. Baina aipagarria, hirugarren atala, Fezeta Cedars
of Lebanon hegoaldeko latitudeetako ilunabarreko ilargi arabiarraren efektu
hipnotikoarekin, diska ixteko gure bihotzetan laztana xuxurlatuz.
Gaiak ez dira aldatu, inondik inora: “Denbora hutsala da, ezpaita
lineala”, “Amodioak bakarrik ahal du marka hori utzi gure bihotzetan”, “Ume
txiki bat bezala gara 8 karriletako autopista zeharkatzen”,… U2ek beti, utziko
gaitu ametsetan. Zerumugan etzanda. Biharamunean, gaueko zalapartan
Polaroid-ean ateratako gure bizitzaren argazki kongelatuak hozkailuanaurkituko ditugu. Udaberriko zerumugaren
errainuekin deskongelatuko ditugunak. Berriro zerotik has gaitezen.
Ez, ez da, 11 urterekin deskubritu nuen U2a. Inondik ere. Nostalgiarik
ez mesedez. Wide Awake in America jartzen dut
etxeratzeko pastilla moduan A sort of Homecoming. Baina ez, ez da War, The Unforgettable Fire eta Achtung
Baby-k izan ziren mugarri musikalen parekoa honakoa. Baina, agian onena
zera da: Ez dela mugarriak egiteko momentua. Munduaren aztoramendu eta
aldakortasun honetan U2k txuri beltzeko jarraipen emozionatu eta soseguzko bat
helarazi digu. Aurrera egiteko, beti aurrera. Gure bihotza bere lekutik aterako
diguna eta gure ardura izango dena, bostekoaren barruan fuerte fuerte gorde.
Eskua itxi. Eta aurrera egitea. Horretarako bakarrik balio badu, ez da gutxi.
Diska salbatua dago. Eta nere ustez, lortzen du.
Ez da aurrekoen parekoa. Ez du zertan izan behar. Zerumuga batean
egindako diska da. Eta hori du onena. Hitzak eusten diote diskari. Eta kantuen
sekuentziak ere.Hala ere, gure bizitza zerumugatik
aurrera joaten lagunduko digun diska da. Gure bihotzean lerrorik gabeko zerumugan, gu U2ekin eta U2 gurekin, forever.
Mapetan eta zerumugaren lerroek jada zentzurik ote duen gure buruari
galdetzen ari garenean, Europa bihurtu daiteke gure zerumuga. Gertuen izango
dugun kontzertua Bartzelonakoa. Hala ere, laukotearen hometown den Dublin-ekoa duda barik gomendagarriena. Gure lerroa
margotu, ikusi eta ospa dezagun, udaberriaren atezuan. Sláinte!
(BERRIA egunkarian argitaratua 2009ko Martxoan)
————————————————————-
Hasi da, bonba. NoLineOnTheHorizon: “Denbora irrelebantea da, ezpaita
lineala”. Eta arrazoi du. Bigarrena, diskaren benetako harribitxia,
“Magnificent”. Bai, jaio naiz zurekin egoteko. Amodioak inuxente bihurtzen
gaitu. Eta hori da “magnificent”. Amodioak bakarrik ahal du marka hori utzi
gure bihotzetan. Amodioak bakarrik uztartu ditzazke gure bihotzak.
Intensidade aldaketa, hondartza batean gauez norbaitekin ipod-ean
entzuteko kantua: “Moment of Surrender”. Besarkatuta, eta hitzik esan gabe,
arimaren erritmoa ilargi beteko udaberriko gauetako hondartza galduetan.
Entzun. Besterik ez.
Laugarrena, udaberria dator. Eguzki errainuak, hortzemugan. Eta ez
dakigu zergatik, korrika hasten gara. Eta ez ezer esan. Korrika egin. Agian,
hortzemuga honetan, berriro zerotik hasi beharra nora jakin gabe. Oso segurua
den entzulearentzat kantua ekidin daiteke. Gainontzeko guztientzako, diskaren
arima. Hortzemugatik korrikaldia, hondartzatik abiatuta Atlantikoa aurrean.
Libre gara edozein lekutan gaudelarik ere. Agian “All That Can´t You Leave Behind” diskaren onenaren jarraipen
kantua. U2n
Post-Achtung Baby-ren esentzia. Betiko gure U2.
Bostgarrenik aurrera, diskaren bigarren zatia hasten dela esango nuke.
Oso positiboa oso jostagarria, flirteotik gertuago. Hartuko al dugu kafe bat
Marrakech edota Pakistan aldean gaurko udaberriko hortzemuga urdin honen pean?
Behin esan zuen Bono-k, “agian ezin dugu mundua aldatu,baina bai mundua gure barruan”. Agian jada
mundua aldatzea ezinezkoa dugu, baina gu munduan. Gero gauean mozkortu eta
eroaldi bat biziko dugu.
Seigarrena. Larunbat gaua. Eta jantzi zure botak! Hortzemuga gorritu
egin da. Eta deabruarekin goaz tabernetara. Gaur gauean botak jarriko ditugu
eta deabruarekin egingo dugu paktua hortzemuga gorriaren pean. Zeinek sinisten
du jainkoetan jadanik?
Zazpigarrena. Rock-aren arima eta pausu seguruaz, ekilibristen antzera,
hortzemugatik, guztia komedia bat denean. “Ume txiki bat bezala gara 8 karriletako autopista zeharkatzen”. Eta
parrez gainera.
Zortzigarrena. Gauaren ostean, Fez-eko hortzemugara goaz. Aldaketa itzela
diskoan. Diskaren hirugarren atalean barneratzen gara. The Edge-n gitarra eta riff-en artean. Acrobat, Bullet The Blue Sky,
Exit edota Until The End Of The Wold kantuen U2en alde beltza izan zitekeena.
Diskak zerbait falta badu, horrelako kantu sakon bat zen, kontrapuntu moduan.
Bederatzigarrena, hortzemugatik, gora goaz. Zerura amets egitera.
Behean, neguko elur zuria. Elurra zaurien gainean ikusi dezakezu hemendik?
Hamar: Arnasa hartu. Hau hasi besterik ez da
egin. The Edge berriro ere.
Hamaikagarrena, azkena: Diskaren bukaera borobila.Berriro hegoaldera. Lotara goaz, ez soilik lo
egitera. U2ek beti, utziko gaitu ametsetan.
Ez zait inoiz gertatu. Aireportutik atera behar nintzela, odoletan hasi naiz sudurretatik. Geratu gabe. Zer edo zerk, nere barruan eztanda egin balu bezala. Eztanda gorria. Agian gauza askok egin dute eztanda barruan. Korrika joan naiz restroom-era. Ispiluari begiratu diot eta han etzegoen inor ez. Odolarekin batera, sudurretatik desagertu egin naiz. Arraskatik behera joan naizena odolarekin neu izan naiz. Oso osorik. ————————————————————- Orain sute-eskilara hau, logelakide dut, SF hiri handian. Begiak itxi, eta Oregon-eko green, moon, coast, beach, train, friendship, car driving, rain, streets, heart, orange, trees,… nere ametsetan sudurretatik sartzen senti ditzazket. Udaberriko odol berdearen transfusioa. Bete arte, oso osorik bete arte berriro ere. When you look and find You(‘ve) lost your place To the girl behind With the honest face
Ain’t that the way..
Your heroes They pass by on broken feet With the girls they find Between the roof and street On a thin escape
I can’t explain where the blood goes I can’t explain cause I don’t know It finds a way
The wise, they talk of honesty While the boats, they keep pointing
Always set for sea A fool’s escape
There’s a note, I found Reminding me, not to wait That you’d come and look for me And not to wait
I can’t explain where the love goes I can’t explain cause I don’t know It finds a way // ftf.
Beraiek ez dira horrelakoak. Ni bai, eta zu ere. Kantua, odola ateratzeko orratz horietako batekin sartzen duten, adrenalina txutea bihurtzen da, zuretzat eta neretzat. Emeki-emeki, bajuaren tonoa, belarriak perforatzen dizkigu. Gitarra hetereo horren ikutua…aidean…aeroplano bat bezala on the air, Portland-eko Waterfront gainetik. Eta azkenik, bombo eta kaxa erritmo perfektuzko martxa militarraren solemnidadearekin, bateria. Hor duzu, Rock the Action. Ez duzu sentitzen? Ez dizu ezer esaten? Entzun entzun: Zerbait hazten hasten da zure barruan. Landare ivy horietako bat bezalakoa da. Hasi orduko ez dago gelditzerik. Lepotik heldu, kiribildu, hanketatik, eskuak lotu, ahoa estali…. Zure bihotza (sahietsen zirrikituetatik, lotzen eta itotzen duen kartzela moduko batean balego bezala), korrika ateratzen ikusten duzun arte zure aurretik. Bai, korrika, zure aurretik ihesi eta zure barrutik atera den hori…zure bihotza da. (Gizaseme bihoz-kabea bihurtu zara dagoeneko).
Hori da, zehazki, Rock the Action. (And the point is…that these f***ing bastards do not even know what I am talking about…¡Q se jodan! Burokratok…bai: I hate u.)
Horiek hilda daude. Itxurazko bizitza perfekto horren azpian ez dira hirien musikarekin lokartuko, ez diote ilargiari begiratuko, eta berau agurtuko gauero. Keinu txiki batez. Baina zu…Zuk ere ez duzu ezer entzuten? Horrela bada…barka…baina agian ez zara ohartu..baina zu ere hilda zaude. U may be a f***ing dead, man.
Autopista batekin roadmovie edota etxetik eskapoan korrika ateratzea bezalakoa da. Arrazoi jakinik gabe. Zer edo zerk bultzatzan zaituelako. Indar ezezagun batek. Zure buruari eta bihotzari baino, hankei jarraituz. Azeleradorea zanpatu edota korrika etxeko ateari portazo bat eman eta guztia atzean utzita. Bai, guztia atzean utzita…all that you CAN leave behind…
Guztia utz dezakezu atzean. Ezer ez da beharrezkoa. Gauza bakarra da aldiz ezinbesteko. Hori ez dezazula ahaztu inoiz: ZU.
(Eta zure barruan duzun Rock the Action-a. Hil bitartean, bizirik egoteko arrazoi ia bakarra seguruenik). SO WHAT…? Mr. Miles Davis…Run Miles…Run away, come on….RUN!
Ostias! RUUUUUUUUUUUUUUUUUNNNNNNNNNNNNNNNNN