toys

Akordatzen naiz, amak, deitzen zidala, behin eta berriro.
Mazzy Star – Into Dust
Nik ez nion erantzuten.
Hor egoten nintzen, nere lautada, nere gaztelu, nere espazio, konkistaturiko lurralde bakar hartan,…
Lehiotik bestaldera begiratzen nuen, trenbidea.
Trenak eta jendea. Jende normala.

Eskuartean zer edo zer hartu eta jolasten ibiltzen nintzen.
Bizilagunak, Haritz eta Nagore, etortzen ziren eta gonbidatzen nituen sartzera.
Nagorek, bi haur txiki dauzka egun.
Haritzek ez dakit. Tipo osoa zen, noblea.

Ez dago ezberdintasun handiegirik,
norberaren txikitako logela eta desertuaren artean.
Nahi duzun hektarea zatia hartu eta bertan jolastea ibiltzea da kontua.
Jolastea, jostailuekin.
Buruarekin.

Zure,
hektarea, dagoeneko, lurralde bakar konkistatugabeko hori bihurtu duzun hori.

Ixiltasunean,
arrabita, alboan.

Oihu bat entzun bitartean,
orduan…erlojua geratu eta jostailuak utziko ditut…
baina berriro
sartzean,
cadillac beltz hori hartuko dut
eta desertuetan galduko naiz
zurekin
hope, jolasteko,
begiratzera, jolasteko,
zure tertziopelozko ahotsean arakatzeko,
kafe amaigabe hori bukatzeko,
arizona-ra bidean, california-rako freeway luze horietan.
Mazzy Star – Fade Into You

gora begiratu,
eta beti,
jolasteko,
desertuko hektare amaigabe bilakatu den
(erdibide, birtual eta arau fisikoak jada gainditu dituen)
gure logela handi honetan,
in our mind, hope, in our mind.
ftf.

Homemade

photo
Death In Vegas entzuten jarri naiz gaur, in the living room. Eta derrepentean, out of the blue, Hope Sandoval-en ahotsak paralizatuta utzi nau. Akordatzen naiz Nevadako desertu horretan, geldirik, Islandiako Vatnajokull-i begira sentitu nuen hutsune oteiziar berbera hartaz. Eta titulua are argigarriagoa…

Death In Vegas – Help Yourself

Ezkerrera begiratu eta oraindik 30.000 Miles horiek margo beltzez zeharkaturik eta pintaturik ikusten ditut. Vertigo.

Telefonoak, twitterra, bizikletak, hegaldiak, eta gure bizitza hiperkonektatuak…
Eta guztien artean, hori, desertuak. Desertu zabal eta unknown-ak. Ederra benetan, heuretan sartu eta barneratzea. Gure bizitza, jomuga jakin gabe baina norabidea gure hanketan jarriko duena. Horrekin nahikoa da, maleta eta hanketan dugun norabidea.

Akordatzen naiz ere, North Beach-eko tabernari hartaz. Italiar jatetxean, bere burua jada judutar egin behar zuen neska horren konfesioa. Neska azkarra, oso gaztea eta hanketan norabidea jarria ziona.

Akordatzen naiz, nola ikusten zen, behetik Bay Bridge erraldoi hura…zabal eta luzea. Bai, euritan zegoen arratsalde horretan ikusi nuen, han behetik, kalatxorien artetik. Nere gorputzak joan nahi zuen, leku hartatik, baina zerbait lotzen zidan badia hartara. Gero beranduago, San Francisco-ko Twin Peaks-eko nere auzoko newsagent-ean, esne eta nere special sandwich horiek sukaldatzeko nahikoa erosiko nuen. Eta baita, txinatar saltzailearen elkarrizketa motz baina kortesiazko sinpatiaz egindakoa entzungo nuen. Bizilagunak Doug eta Deana agurtu, kristalaren bestaldetik. Eta gaua etorriko zen. Gau ixila.

Akordatzen naiz ere, zenbat fotograma gordeko nituen nere memoriaren barruan. Bata bestean atzetik, mila pasarte, mila protagonista. Guztiak, nere amak erabiltzen zuen jostorratz horrekin, banan bana, josteko moduan, denak erkatuz, soineko eder bat egiteko modukoak. Nere amaren jostorratzarekin, homemade bizitza bat eramateko. Ingurukoari begiratu eta homemade bihurtzeko, betirako.

Egunen batean, kantu homemade bihurtuko direnak.

Akordatzen naiz…

Eta orain, homemade, naiz.

//

Ftf.

17th JULY 2008: Bukowski (Donostia-SS) Homecoming LIVE gig from Nevada (USA).

Handik bueltan, bideen berri emateko, kontzertua, etxean berriz.
Next gig in july, a sort of homecoming from there. C u there.
Ya en camino, de vuelta de allí, nos vemos en el Bukowski.

Camino ya a / On the road to Nevada (USA)/ra bidean
322363828_e20b787bb4_m

Hurrengo berriak jada handik.
Next updates from there.
Cierro el ciclo aquí, para seguir ya las actualizaciones desde allí.

Eskertuko nahi nuke ziklo hau behin bukatuta (19th April 2007 Ernest Lluch-29 th April 2008 Nevada-USA) oso gertu izan dudan jende guzti hori. Zuek gabe hau ez litzateke posible izango hemen. Hara eramango zaituztet guztiak ere:
Aitziber, Harkaitz, Isma, Galinche, Arantza, Azpi, James, Rup, (Iban, Santos, GH,…), lagunak kuadrila.
ftf.

hAPPINESs

Cinematic orchestra-ren «To build a home».
Gaur arratsaldea.
Hondartza. Gaur ere hondartza.

Baina ez gaude, hondartzaz, gure hiriaz, edota etxe eroso eta lasaia eraikitzeaz.
Badugu. Guztia dugu.
Guztia bukatu denean, eta zerbait, (ez dakigun zerbait) hasteko dagoenean, gogoraratzen gara, atzean utziko ditugun gauza guztietaz.
Eta seguraski amodioaz.
Bai, orain bai.

Amodioa.

Eta nolaz eta jakin gabe, bihotzak aztoratzen gaituen. Eta bizitzaren erdian, uzten gaituen. Hor. Heldulekua bilatzen.
Eta orduan, konturatuko gara, heldulekuaz.

Itxi begiak:
Olatuak…olatu handiak. Gauean. Eta bizitza «normalak» hirian, beraien afari eta rutinak fabrikatzen, eguneroko gurpilari emanez.
Eta, nik, belarrira xuxurlatuko nizuke, baju, ia soinurik atera gabe. Berriro, maite zaitudala, benetan, hitz bilustuak. Zure bihotzean, perforatuz, oihuka. Egia dela. Eta zoriontasuna, munduaren muturretan aurkitzen dela beti. Eskinetan. Periferian.
Eta zuk esango didazu u2en kantu horretan bezalaxe ari naizela, «until the end of the world», munduaren akabera datorrenaren moduan jokatzen.
Eta nik erantzungo dizut, besterik gabe, urertzean, olatuak ikusi eta ikusi, beraien logika ulertzen saiatzen ari naizela.
Eta ume belurtiek egiten dute hori. Ume presatiek. Bizitzari zuku guztia ateratzen dieten umeek. Ume ameslariek.
Ireki begiak:
Zoriontasuna,
korri, aurrera egin, ez begiratu atzera. Hartu, zure benetako lagun apurren telefono zenbakia. Eta korri. korri aurrera.
Eskuetan ezer ez duzula pentsatu arren.
Munduari, eskeintzen jarraitzeko,
egunero zoriontasuna hor dagoela.
Zuretzako.
Itxoiten.
Hartu.
Beti hor egongo naiz.
Orain banihoa, hegan. Happiness.
———————————————
Mazzy Star-reko Hope Sandoval emakume abeslaria, (eta pentsatzen dut, Hope ere, aproposa). Tertziopelozko kantuak, (eta akordatzen naiz, Eef Barzelay-k dioenarekin, «girls just want sweet melodies». Bai horrela izango.)
«Still cold»ekin ari zaigu.
Hondartzak berriro hondartzak.
Zeru urdin honen azpian, begiradak eta ferekak benetakoak dira. Irriparrak, eraikitzaileak. Etorkizuna, bidean. (Carpe diem!! kk!!! FasTFatum, bizitza etorkizuna egiten da. Ez da momentua soilik balio duena.)
Berriro, neska txiki hori, ahots goxo horrekin, hondartzako urertzeko urarekin jolasten, noiz harrapatuko ote duen. Jolasten. Eta harrapatu egiten du, despistean. Zer egin orain? Gora begiratzen du, bala bat zerua zulatzen. Zerua erori eta mila zatitan erortzen hasten da, hondartzara. Kristal eta izotzezko zati zorroztuak. Gehio eta gehio. Neska txikia izutu egin da. Korrika hasi da. Eta ez daki nora.
Gelditu, eta negarrez hasi da. Eta ez daki zergatik.
Ez dago eta izutzerik. Eguzki erraldoi bakarti bat agertu da; eta bere errainuekin, urtu egin dira izotz kristalinoak. Eta hegazti solemne bat agertu da hondartzaren erdian. Baju baju hegan, ia area ikutuz. Neskatxaren ilea ere aztoratu egin dute bere hegalkadek.
Ez negarrik egin. Baina, cry cry kantatzen du Hope Sandoval-ek. Negar eta zoriontsu. Neska txikia zisne hegalariari begira geratu da, irmo. Haizeak bere malkoak pixkanaka ohartu gabe sikatzen dituelarik, desagertu arte. Begi urdin txikiak, zeru urdinera begira.
Zisne hegalariaren hego eta begi urdintxoren eskuak bategin, eta bapatean lurretik suspenditu egiten da. Itsaso, zeru eta begi urdinak, urrunean galdu dira.
Zoriontasun/Happiness-aren bila, betiko.
happiness beach

ftf.