Itsasoa/The Sea

Seabear – Cold Summer
Ez nuen inoiz berdin ikusi, agian ez nuelako inoiz berdin begiratu. Hor zegoen aurrean, Tokyo-ko badiaren moduko, badia hotz udatiarra. Kaleak eta pabimentuaren ondoan, hotz, horiek ere. Begiak itxi nituen. Zugana jo nuen, kafe bero hori hartu nuen, zure ondoan, tarte motz batez, berriro, lokartua sentitzeko. Berriro, zure laztanak, sentitzeko, faltsuak, urrunetik. Jada, udarik ez zegoen horretan, pertsonak jadanik tematu zirelako, aztarna posible guztiak borratzen, lorratz arrastorik ez uzten.
Orduan, kitarra hartu, frigorifikoa urtez estaltzen zuen bandera hori eskegi, besapean hartu, eta lau haizetara atera zen bizikletaren gainean, hegan.
Hegan itsasora.
Ftf.

Boat in the Red Sea

Gaur Springtime hasi da. Gure bihotzetan. Ezbairik gabe, banan bana, guztiak, loraturik sentitzen zaituztet. Denak, salbuespenik gabe.
Denak haizearen laztanarekin gozatuz. Ia modu inkonsziente eta agian ajolagabe batean. Bonba batek eztanda egitera joan balitz bezala, eta inor ez ajolatsu. Eztanda egingo duen bonba, udaberriko loreen eztanda ospatzea bezalakoa balitz bezala. Eta ondo dago. Edo ondo beharko luke.
Baina inor ez da konturatu gauza, zertzelada, txikikeri batetaz: Itsasoa gorri jarri da. Gutxi gutxinaka hasi da, tantaka. Haseran tanto, tonto, tonto tanto, batzuk baino ez dira izan. Baina, hor, portuko eskinatik sartzen ikusi dugu James-ek eta biok. (James ni bezala, nahiko obserbadore ona da. Ni baino argazkilari hobea da bera ere.)
Maddalen, Ihintz, Markel, Laino, Hodei,…ume kuadrila hondartzan jolasten ari ziren, gurasoen begirada artean. Eta gu ondotik pasa garenean, beraiekin batera, urertzera jolasten joan gara, eta ohartu gara.
boat
Orduan, batek (ez dut oroitzen zeinek, oso azkar izan da dena, urgentziaz, inozentziaz akaso), paperezko txalupa bat egin du. Eta inork ez du ezer galdetu. Bitartean gauza bera egin dugu guztiok: Instant batean guztiok ginen paperezko txalupan, itsaso gorrian barneratzen. Misterio, hotzikara eta aldi berean ilusio mugagabe bat genuen guztiok bere barrunbeetan. Maddalen-ek bandera pirataren simulatuz, bere soineko beltza erantzi eta mastan zintzilikatu du, lau haizetara gure arima guztiak bideratuz. Irripartsu guztiak, hitzik esan gabe, baina jada guk ikusi eta gurea zen itsaso gorria konkistatzera irten gara. Eta denek gauza bakarra dakigu: Itsaso gorria konkistatzen saiatzen dena, ez da inoiz bueltatzen berriro lehorrera. Izan ere, itsaso gorria konkistatzera irtetzen denak, bere bihotza springtime-aren izenean odolustuko duenaren promesa ixila eta hautsiezina egiten baitio bere buruari eta bidaikideei.
—————————————————-
Bihotz odolustuen brigada da paperezko barkuaren tripulazioa. Beraien egitekoa: Springtime-eko amodio irlara iritsi eta berau konkistatzea. Gurutze Gorriaren antzera, odolustutako guztiak bilatu eta sendatzea. Bandera pirata den Maddalen-en soineko beltza amodio irlako faroan zintzilikatzea.
Hurrengo Springtime-erarte.