Water boys-ak itsasora bueltatu zirenekoaz

Itsasora gerturatu nintzen berriro
Ama ondoan nuen
Itsaso zabala
baina aldi berean altura handiegikoa
urrunera begiratzeko

Fisherman’s blues
haizearekin xuxurlatzen belarrira
atzean gelditzen dira
hutsak ziren kutxa oteizianoak
paseo berriko kresalarekin batera
herdoilduak

Itsaso beti itsaso
barreiatuz
gu
barreiatuz
ni
hiri batetik bestera
itsaso amaigabe bat bezala
begietatik begietara
ez gara berriro amoranteak izango
ez
hori bukatua dago

Begietara begiratzen dizut zuzenean
itsasoaren olatuekin gora eta behera
jolastuko dut
aldi berean
parean
denbora galduarazi egiten dutenak daudenean
ahantzi
ez du merezi

Salto egin
salto egin itsasoaren sakonera
uraren mutiko izanik
salto egingo duena
salto egin duena jada

Itsasora bueltatuz berriro
betiko