Nevada-ko Ilargi Betea, Nere Hatz Punten Artean

Bai, atzo gauean, San Francisco-tik bueltatzen, Sacramento hain juxtu pasata, hor zegoen geldirik, zelatari: Ilargi Betea. Pinudien artean, hor geldi, eta argitsu. Oso argitsu. Zuri-zuria. Handi-handia.
Bakarrik nihoan kotxean. Eta goiko lehiatila deskapotablea zabaldu nuen, hotz egiten bazuen ere. Eta hor zegoen, goian, deskapotablearen goiko partetik sartzen zen.
Out of the blue, Joshua Tree-ko basamortukoa otu zitzaidan egitea berriro…erokeri txikia, neurtua, as usual: Argiak itzaltzea. Bai, kotxeko argiak itzaltzea (!).
(Ez, ez nago erotua, frogatua zegoen. Eta berriro sentsazio bera izan nahi nuen).
Eta egin nuen.
Oh!!! Izugarria.
DSC02435
Nevada-ko Ilargi Beteak argitzen zuen guztia. Mendilerroa ere ikustea zegoen.
Eta orduan,
altsatu nuen eskubiko eskua…
eta hor…
Nere Hatz Punten Artean
hartu nuen.
Neretzako,
forever.

ftf.