Memory & Our Songs (inside our thoughts)

Aurpegiak ahaztu ditzazkegu.
Agian, gurea ere ahaztu dezakete.
Kaleetan udalak, aldaketak egin ditzazke.
Poema liburu baten argitalpen berriarekin, pikutara joan daitezke, gehien gustatzen zitzaigun poema motz eta bala hura.
Ilehoriak eta beltzaranak izan, bost ajola du jadanik.
Itsasoari begira jarri gara,
baby boom-a elikatzen diharduten,
gure belaunaldiko guraso txit arduratsuek.

Gure pentsamentu presenteetan,
gure makutoaren emergency botikinaren moduan,
larrialdietarako edo bestela ere,
gure kantuen zati txiki bat.

Begiak itxi,
entzun,
eta han zaude,
betiko lekuan,
zu aldatuta,
eta
ziurrenik,
ingurukoa
jada ezezaguna izango zaizularik,
ametsak akatu dituen umearen moduan,
hondartzari begira.
Eta belarriak erne.
ftf.

Exit (berriro pelikula beraren bukaera, once more, at the end, as always)

Gaur ere euria egin du.
Baina gaur uztailaren 6a da.
Ez zuen inork espero.

Eta nik espero nuena,
etxerakoan, ohi den moduan, kantu hau:
Brad Mehldau-ren pianoarekin
Radiohead, Thom Yorke-en, maisulan,
Exit.

Bizikletan blaiturik
zurekin akordatzen sartu naiz etxera.
Derrepentean,
nere 18 urteetara egin dut salto.
Tunel batean bezala hasi dira
filminetako irudiak aztoratzen nere salako pareta berdeetan.
Jendea, zu eta zu,…eta zu….eta zu eta zuu zuzu zuzuzuzuzuz….
eta ni.

Eta konturatu naiz
ez duela ezertarako balio.
Balio duenak
beti,
Exit bat izatea da.
Exit on bat.
Aldegiteko.

Txuri-beltzeko pelikula batean sartzea otu zait.
Zigarrokin bat ahoan, eta jameson kopa txiki bat.
Eta pianoa, beti edaten.
Enamoratu ginenean bezala.
Akordatzen?
Bai, 23 urte izango nituen.
Gau oso bat eman genuen,
Sarri-ren liburu hartako poemak
elkarri irakurtzen.
Jendearen algara artean.
Oso dibertigarria.
Geroz eta ozenago.
Exit.
Altxerriko katakunba horietatik.
Zergatik, jada izkututa?
Ez dugunean
inorrengatik jada ihesi ibili behar?

(Agian, zu, putakumea zu zara,
ihesi egin behar duzuna,
ez neu.
Begiratu al zara ispilura.
Zein da lekuz kanpo dena, ispilua edo zu zeu?)
Beste whisky bat nagusi, jameson izan dadila please.

Eta pianoari,
edaria ematen jarraituko diogu.
Jarrai Brad, maetro.

Saltoka gabiltza
bizitzaren kable fin bezain xingletik,
akrobatak gu,
Exit marra bat
zeru urdinean pintatu nahian
egunero,
eguzkiaren esnaerarekin batera.

Baina gaur euriarekin
desagertu gera,
portuko
kaleargien artean.

Eta gaurkoa egina da.
Day is Done.
Egina.
Jazz & Rain.

Euriak,
noiz bustiko zaituen zai nago,
zurekin eta zure tximetan gal nadin,
desagertu,
kobazulo hauetako barraunbeetan,
berriro,
etzan eta betirako,
zure adatsetan hilda gera nadin.

Oraingo honetan,
ordea,
ez ditut begiak irekiko.
Hor geratuko naiz
betiko,
Exit.
Zure barruan,
galtzeko.
Betirako,
Exit.
ftf.