Mustupila gorringoak
Hatzak keyword-etik altxatu…twitter-ra itzali…zarata digitala….itzali…
eta loreari begira geratu zitzaion. Mahai gaineko lore horri.
Eta bakarrik, teknologiaren enpatxoz, behelainoa eta ihintza, mendietako kaskoetan, neguko, negu gorrietako elurrarekin amesten, itxi zituen begiak.
Far west-eko freeway-etan, kotxe zurian, elurpean, San Francisco-tik Portland-era bidean. Cottage-era iritsi arte. Non, han, oregon-eko etxola hartan, mustupila gorringoak itxoingo ziotela baitzekien. Urrun baina gertu. Kanpoko hotzkirriarekin, mustupila gorringoekin pentsatzen pasa zituelako milak eta milak gidatzen.
Mustupilla gorringoak miles away.
The Decemberists – Of Angels And Angles
ftf.
On the Road (to the North), beti iparraldera.
Buruak atzera egin du,
ez malenkoniaz. Inondik ere.
(Aspaldi malenkoniaren abiaduraren gainetik jarri da errealitatea. Errealitateak malenkonia gailentzen duela esan genezake)
Urruna atzean,
bolantea aurrean.
Eta gure EuskalH.
ez da hau baino askoz ere ezberdinagoa.
Beti ere, bolantea hartu eta aurrera begiratu, gidatzea erabaki badugu noski.
Eddie Vedder – Society
Iritsi gara azkenean.
Portland-etik bide luzea, Eugene eta Medford-en lo hartu dut.
Kukurutxu saltzaile batekin egon naiz hitzegiten, karreterako estarta horretan. Nik bakarrik, espresso coffee horietako bat nahi nuen. Baina AEB honetan, txikitasunak edozein txokotan aurkitzen dira. Eta harro nago, kontentu nago, tripak bere lekuan ditut, etxetik urruti. Baina etxean nago. Sabairik gabe kasik, baina, etxean
Eddie Vedder – No Ceiling
Portland Moon
Ez dut hemengo jendea ulertzen.
Kalera atera, betiko bera egin, jendez aldatu, baina beti aitzakia berdinarekin….etxean ez bakarrik geratu.
Plan A, plan B,…agenda bete…eta hori, ihes. Exit.
Gogoratzen naiz, Division St.eko taberna horretako eszena horrekin. Taberna horrekin, gorri kolorekoa, FB-eko nere argazkia atera nuen hori bera. Eta han zeuden hiruzpalau jende multzo ezberdin: bikote bat, bi mutil eta neska bat eta barran bi tabernari eta neska bat…eta oso ondo akordatzen ez naizen gizaki bat.
Ni, nere ardoarekin, mahaiean. Pipa barruan prestatu eta kanpora ateratzen nintzen hartaz akordatzen ari naiz. Hain arraroa hemen, estanpa, hain normala, edo gutxienez indiferentea han.
Orduan, gora jartzen nintzen begira, Portland Moon-era.
Jendeak galdetzen dit, zer zegoen han.
Eta nik askotan ez dakit zer erantzun.
Eta esango nioke «ba…ezertxo ere ez».
Agian, Raymond Carver-ren edota Hopper-ren kuadro batean bezala, «deus ere ez».
Baina ez da egia.
Pipa horren kearekin, ilargirainoko saltoa ematen nuen. Sufjan Stevens kotxean zegoen bere zazpi zisneekin zai. Denak kotxea martxan jarri eta ilargira igotzeko goraino.
Harrezkero,
gauero, nere etxe aurreko bankuan,
jartzen den ilargi berbera.
Inorren zai egoteko ez den bankua.
Espreski bertatik, ozeanoaren alde honetatik soilik, Portland Moon-a ikusten den, banku preziso hori.
Nere etxea aurreko bankutik, ke artean:
Portland Moon.
ftf.
One day (more) (with some jet-lag)
Portland-en ohera joateko erabiltzen nuen kantua entzuten ari naiz. Mogwai-ren «Young Team»etik, 5.ena.
Bitartean, betiko «hometown»eko kafetegi honetan, tabako eta konbersazio algarak baino ez. Eta tabakoa bai, inguruan, kea eta algara. Zai nago. Kopa ia bukatzear.
——————————————–
Badia izaten dugu beti oroitzapenean. Jendea pasiran gora eta behera. Eta nik, zu zaitut gogoan. Eta zu berriz ere.
——————————————–
Denbora gelditu egin da. Eta desenkontruen aroan ateratzen ari ginenean, ohartu gara inoiz baino barrurago ari garela sartzen. Zerbaitek ez du ondo enkajatzen. Spring, udaberria, atejoka dabil eta bitartean, kafetegi honetako konbersazio algaratsu eta mutuak nere belarrietan.
——————————————–
Bitartean, etxeko argi txikiak piztuko ditugu etxeratzen garenean. Eta islandia bat imaginatuko dugu gauero, goizean goiz elur arteko spring bat imaginatu dezadan. Elur epelaren gainean, etzanda, besarkatuta aurkituko diren bi gorputz. Nik zu besarkatzen. Eta zuk, ni.
Spring berri baten hasiera, islandiaren lur izoztuaren gainean.
One day (more).
But the day.
——————————————–
Eta orduan, bapatean, pelikula japoniar horrekin akordatzen zara. Beno, agian ez du ezta esistitu ere egiten. Baina, oso mugimendu motelekin, kamara motelarekin hartutako pasarte hori datorkizu burura.
(Bitartean, algara ez da eteten Okendo (fucking) kafetegi honetan. Amoña eta aspergarria, sorry. Oh, ze zarata.)
Bai, nola mugitzen zen neska japoniarra mugimendu neurtuz eta bere soineko gorri horrekin. Izan zitekeen, In the mood for love-eko protagonista zen hura. Ederra, emakume ederra bai. Eta nola, protagonistak muxu bat ematen dion, ezpain gorri horietan. Eta denbora geratu egiten den. Eta berak, ez du inoiz horrelakorik sentitu, tabako usainarekin jada nahastu den muxu hori.
Bukatu da eszena.
Kea baino ez.
Neska joan da.
Mutila, sabaira begira geratzen da.
Kearen artean, sabaia begiratzen geratzen da.
Zer edo zer hor galduta utzi izan balu bezala.
Ulertuko ez balu bezala.
Hor geratu da.
One day (more).
But the day.