Auld Triangle

The Pogues – The Auld Triangle
Royal Canal.
Oinez goizean goiz. Auzokideak, txutxumutxuka. No prob. Kasorik pez. Egunerokotasuna, grisez jazten da. Txikitasunak, handitu eta urrutikoak desiatu, une batez. Eta gaur ez dut ezer egingo, egon, zai, itzali eta zerbait edango dut. Aurpegia garbituko dut, oinez joango naiz, emeki. Haizerik eta biderik gabe. Lurrunduta.
Donegal-etik egingo dugu hegan, kalatxorien gisan. Ertzetik joango gara, ia zaratarik atera gabe. Ia desagertuko bagina bezala. Ia desagertuz, mamu beldurtiekin egingo dugu topo.
Triangelua jo arte.
Hiru ikutu.
Triangelua.
Seinalea izanen da.
Ftf.

Yeah

The Pogues – Down All The Days
Shane-ekin geratzea bezalakoa da.
Jameson whiskey bat eskatu eta berriketan hastea, zerbait kantatzen, gitarra hartu eta beste bat eskatu.
Ia-jada, indibidualismo itxurazko kolektibismo burokratiko honetan itsututa gaudenean, austeridadea, krisia….baita eta zera!
Krisian gaude aspaldi.
Gero USA kritikatuko ditugu…bai eta zera ere.
Gurea begiratzea baino ez dago.
Gero oso progre eta oso solidario…

Ez dakit decathlon, forum eta mediamarkt edo horretan izan nintzen duela egun batzuk…eta ingurura begiratzea bezalakorik ez dago horretaz ohartzeko.

Nik jadanik, olivetti zaharrari kea dariola nabil.
Non-stop.
Non-stop.
Kea dario.
Eta gainera merkea da.
Idaztea, merkea oso merkea.

80.hamarkadaren revival bat da hau guztiz.
The Clash, The Pogues, Simple Minds….eta honelakoak.

Izan ere, gehiegi ez gara aurreratu.
Honelakoetan ez behintzat.
Eta gainontzekoetan…
ezertarako balio ez duten gauzetan…ba…agian bai…
baina, hori,
finean, ez dute ezertarako balio.

Berreskuratu behar dugu,
atzean galduta utzi duguna,
ez nostalgiaz,
inondik inora.
Entzun
The Pogues – Yeah, Yeah, Yeah, Yeah, Yeah
Hau nostalgiatik oso urrun dago.
Ftf.

Lorelei mon amour

Now a photograph of you beside me.
Entzuten nuen, eta begiratzen nuen, nere mesanotxeko lanpara piztu aurretik:
Lorelei.
Eta neretzako Lorelei, guzti hori zen.
Neska baten izena.
Maite zenuen izen hori, gauetan, ohera joan aurretik, argia itzali aurretik, kantu horrekin oheratu, eta gogoan zenuen izena, Lorelei.
Bai eta hain gustora hartzen ziren eta diren apar zuridun edari beltz potolo horiek.
Orain argazki batekin geratzen naiz.
Aurrera begiratzeko, bihar trenean igotzen naizenean, nere begiradarekin aurkituko dudan hori.
The Pogues – Lorelei
Lorelei, beti nere bagoian, beti nere mesanotxean.
London, Liverpool edo Limerick,
L L L…eta Lorelei.

Eta fotoa ikusi eta gero,
berriro aterako naiz, Lorelei,
zure bila Lorelei,
adreilu gorri, red bricks in the saturday blue sky afternoon,
I will be there, waiting for you Lorelei.
Nere ama irudikatuko dut sukaldean gabonetan gure zai egongo baita,
The Pogues – Lullaby Of London
gaueroko hori kantatzen.
Gaueroko kantu hori, ume-kantua.
Guretzat.

Eta hau izango da, gaur Thanksgiving delako,
eta gaur ere eskertzeko dudalako,
eta ez debotoa naizelako,
bestela ere,
eskertzen dudalako ondo eginak,
bideak irekitzea,
batzuk ixten saiatzen badira ere.
Eta batipat
Lorelei
ez dutelako lortu
zugan sinisteari uztea, Lorelei, forever.
Thousands are sailing
eta nik ere jarraituko dut roaming
The Pogues – Thousands Are Sailing
itsasoan hondoratuta bukatu arte, azkeneko portura iritsi arte,
azken poema zure begietan ikaztu arte.
Zure begietako zurian,
betirako hondoratuz, Lorelei,
zure begietako zurian,
atseden.
The Pogues – Down All The Days
(Eta type-writing jarraituko dut gauerako, down all the days.
The days are going to go forward,
we are going to be strangers,
we all supported Glasgow Rangers,
I will remenber about you,
about the way you tend to talk to me,
the way you refered about me,
and now,
down all the days,
Lorelei,
I am down all the days.
)
Ftf.

Hell’s Ditch

The Pogues – Hell’s Ditch
Iceland-eko barrunbeetatik haratago, infernura iristen gara.
Inpernua, bai, inpernuan bizi gara.
Soinu zingaro, ijito eta enparauekin.
Bai eta ahuntzarekin ere.
Gertu leku guztietatik.
Shane McGowan will sing with no end.
Shane will drink the last bottle of Jameson whiskey with no end.
Shane will be an idiot.
And me and you will be stuck looking at him, looking and passing the time, without doing anything at all.
It is late.

Berandu dabiltza.

Eta jada bukaera da.
Ftf.