Hiria&Espeleologoa

nycPabesaren azpian, pabesaren azpian, zeuden benetako lagunak, kanturik onenak, liburuaren pasarterik zirraragarrienak, maitasunaren lorratzak,…
Izan ere pabesaren azpitik Hiria Orlegi ikusten zen.
Hor goian, espeleologoaren begietara, asfaltoan oinez zebiltzan gizaseme horiek, grisa ikusten baitzuten, benetan orlegi zen gure Hiria. Egunak joan eta egunak etorri, pabesaren gainean «bizi» ziren horiek bizitzak geroz eta «grisagoak», geroz eta lausoak ikusten zituen espeleologoak. Ustezko aita papera egoki betetzen zuen 35 urteko zuzendaria. Zoriontsu bere zoriontasun eremua minifundio jada bihurtua. Bost axola zeren balioren inguruan sortua. Izan ere, gure hiri honetan, jada ez zuen axola zeren balioren inguruan egiten ziren gauzak. Soilik egitea, eta gainera gaizki egitea zen kontua. Ustezko elkartasun itxurako batekin, sare sozialen elkartasun kartoizkoa eraikiz. Eta hori grisa zen oso espeleologoaren begietara. Hiria grisa ikustea. Zertarako nahi zuten ustezko hitz potoloen inguruan eraikitzen ari ginela esatea…guztia grisa zenean. Non geratu zen benetako «hiria»?
Pabesaren azpian. Berdea den Hiria. Loreztatu eta landareak naturalki, behartu gabe sortzen ziren horretan.
Espeleogoaren begi-ninietan.
Hor zegoen, sakonetik ernetzen, barrutik ateratzen.
Espeleologoaren begi-ninietan zeuden, beste hiri askoren zatiak, puzzle baten moduan, bere begi-ninietan guztiak ensanblaturik.
 
Orain, espeleologoaren begi-ninietatik loratzen ari dena, pabesaren azpitik goraka hazten eta lurzoroko paretetatik goraka hazten ari den berdea. Emeki-emeki, ia oharkabean. Ixil-ixil. Berdea, gorantz dihoana. Grisezko gizasemen horiek irentsi dituen basalore basati libre eta eztengarri tupido hori. Gorantz, zuengana, zuek jada irentsi zaituzten, Hiria.
Jada esnatzen hasia den hiria……………..

Ftf.