Ozeano bat arrastian 4pm (part II)

bAKARRIK geratzen garenean, hasten da ozeanoa, barruan, tripetan.
Arratsaldeko lauretan, ikastolatik ateratzen ginenean bezala sentitzen naiz. Ia, baso edo oihan zabal batean, etxerako bidea ahaztuko banu bezala. Ia jenderik ez kalean.
Orain ere horrela sentitzen naiz.
Ia arratsaldeko laurak direnean.
Urteak pasa ahala, ia sentsazio ez da aldatzen.
Ozeanoak, arratsaldeko ozeano sakonak.
Ia oihan bihurturik.
U2 – The Ocean
Eta amak ez zigun esplikatu zer egin behar zen oihan batean sartzean. Eta ikastolan gauza horiek ere ez ziren esplikatzen. Hiri berdinak, pertsona ezberdinak. Lan leku berdinak, herrialde ezberdinak. Gure etxea, gure harria. Telefonoak eta sms-ak kaiolatuak.
Gora begiratu eta begiak ixten ditut.
Dublineko kaioak, docklands.
Eta han, gertu,
ozeanoa.
Beti bezala, baino inoiz baino ezezagunagoa.
U2 – The Ocean – Live, Paradise Theatre – March 1981:
Ftf.

Ozeanoa (blue)

Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula. 139524418_5fe598cabc_o
U2 – The Ocean

Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.

Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me

Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.

Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.