esku-larru berdeak

The National – Green Gloves
esku-larru berdeak
zeru urdinean
kafe bakarti bat
zigarrorik gabe
erropa ixikitzen gizona lehioan
eta esku-larru berdeak
fereka sutilak eta aldakorrak
aldatzen zerua
aldatzen zu
aldatzen zurrunbiloan
zurrunbilo zu
zurrunbilo gu
zigarro ez
ez zeru
zurea zerua
zeru zurrunbiloduna
eskularruan sartu eta
bapo.
desagertu
zure edertasun ikustezinezko horretan.
ia oharkabean
inor ohartu ezean.
esku-larru berdean sartu naiz.
tarte batean babesean egoteko.
zeru zurrunbilodun honetako zaratak ekiditeko.
egunero #15m urdina, eta gu esku-larru berdean.

Get inside their clothes
with my green gloves
watch their videos, in their chairs.
Get inside their beds
with my green gloves
Get inside their heads, love their loves.


Horrela geratuko naiz:
maite dudan hori maitatzen, nere esku-larru berdean.
Larrutu nazazu, esku-larru berdeen barnean.
Maite dudan hori maitatzeagatik, bederen bada.

Ftf.

About Today

The National – About Today (Live)

eta hau
etxerakoan
korriketa luze bat egin ostean

egunaren pasartea
egunaren sinopsia
egunerokotasun berbera
eguneroko trena
eta trenarekin oroimenaren makinaria

albumaren azkena
oheratzerakoan
ametsak rompeolas batean zanpatuak
desagertzen diren horiek
lisergikoa
dormidina
eta pertsiana itxi
eta ireki
eta itxi
eta

about today

tonight

begiak itxi dituzu
eta orduantxe ikusten zaitut
erortzen, eskapoan
galtzen zaitudanean
kartak ireki gabe
gidak lurrean barreiatuak
hei
esna zaude?
galtzen zaitut
baina begi irekiekin
hobeto ikusten dut
orain bai ulertzen dut
egunak eman duena
eta berez, azken batean, eman dezakeena.
gaurkoaz. bihar? zer da bihar?
gaurkoaz, esna zaude?

Ftf.