hil ala bizi

m. hil egin da.
black and white//
xantotomax eguna,
umeak kaxeritoz,
ez hain umeak,
umeago,
(ere kaxeritoz).
bizia.
eta nik ian curtis dut gogoan gaur.
ian curtis
atmosphere
Joy Division – Atmosphere

txuri beltzezko heriotza.
txuri beltzezko bizitza elegantea.
hiltzen elegantziaz hiltzea,
bizitzea baina inportanteagoa delako.

galtza eleganteak,
alkondara txuria,
txaleko beltza,
txapela,
zapia,
eta elegantzia.
thomas edo ian.

izena gutxienekoa da.
izana da balio duena.

txistorring usaia atmosferan.
tabernaren ondoko txokoan,
luxuzko obserbadorea.

m. jada ez dago.
m. elegantziaz joan da.
hori da inportanteena.
eta bera elurrarekin joan zaigu,
elurrak izoztu digu bihotza
elurrak kontserbatuko du ere
bere izana
elegantziaz.
goian bego.
mx bat, m.
ftf.

In the Mood for Love (in Osaka) (Part I)

Shigeru Umebayashi – Yumeji’s Theme
Zigarroak, hezetasuna eta bero, bero handia.
Osaka.
IMG_0456[1]

Bizikletaz, bere soineko zuri-beltzarekin darama Ikujiro, bere amorantea, Zu-andereñoa.

Baina kontua da hori, duela urte asko izan zela, eta orain Ikujiro-k bere ohearen gainean modu perfektuan, monk-en moduan, doblatua duen pijama zuri-urdina, destolestu, jantzi eta sandals-ak jantzita, Seven Stars tabakoa erostera jeitsi dela kalera…
Beroaldi eta izerdialdi itzel honen altzoan.
Michael Galasso – Mo Wan’s Dialogue
Dutxa hezea eta hotza hartu ostean,
neonezko argi koloredun horietan,
kilker zigarro erretzailea,
Osaka-ko moon-ari begira, Goodnite.

Pasiran ikusten ditu, amoranteak bizikletaz,
heuren aterki zuri eta beltzekin.
Begirada enaomoratu japoniar nerabeak.
Begiradak, ilusioz betetako poxpolo txispadunak begietan.
Txinparta gorriak. Emergentziazko sute eta tsunami kixkaligarriak.IMG_0455[1]
Bihotz, ikutuezinak.
Esku beroak, eta gorputz izerdituak.
Pareta gorriak.
Argi oso oso bajuak.
Izerdiak berriro.
Platerontzi bateko sushy ia bukatugabea.
Sakea eta Kirin botila erdi hustu bati, azken tragoa, hustu arte.
Eta beste zigarro bat, zigarro luze bat.
2046 zigarro luze luze bat.
Begirada luzeak,
denbora geratu direnaren seinale.

Zu andereñoa nonbait ke artean desagertu da.
Eta ikujiro kamaleoiekin amesten hasi da. Ia gauero lez.IMG_0349[1]

Bitartean,
quizás, quizás, quizás,
Nat King Cole – Quizas Quizas Quizas
entzuten da
sake taberna txiki batetik.
Ikujiro sartu egiten da.
Azken tragoa hartzera dihoa.
Bere azken tragoa.
Shigeru Umebayashi – Yumeji’s theme (extended version)
ftf.

Collage

Gauetan, beti egon izan gara zai.
Telefonoak ixildu direnean.
Eta hor geratzen gara, gure Oregon moon-a eta inork ezagutzen ez dituen karretera horiek, begi itxiekin irudikatzen. Urruti, hemendik oso urruti. Gu ere urruti.
Gure facebook eta skype-ko kontuak itxi eta betirako lurperatuko ditugun egunaren zai. Mundu inozo bezain estupido honetan bizitzea tokatu zaigun honetan. Dena hain azkarra, hain perfektua…
eta gizateriatik geroz eta urrutiago.
Bai begiak itxiko ditugu. Hestuki itxiko ditugu, ezertxo ere ez ikusteko. Hobe. Agian, basamortu bat edota agian, gure San Francisco-ko Twin Peaks-eko mapa mila zatitan txikituko dugu, baita, Portland-eko Colin-en abesti berriak, Marilym, eta Cold Fever emakume danimarkarra, bere bulerratakoa erazten…denak hartu sobre gorri batean sartu eta… Eta marko gorriarekin.
San Francisko-ko mapa tatuatua, idatzia, zirriborratua, zapaldua,…oroimenez josia. Gure bizitzaren aztarnak. Gure tag-ak. Baina, kk teknologikorik ez. Ez ditut sms-ak nahi, ez eta, mezu snob eginak…Collage-a nahi dut. Collage-a bakarrik. Kantu bat duen kalea, kantu bat, kantatzeko….gaueko ilargiari oraindik garraxi egiteko moduko kantu bat. Bestela, ez dit ezertarako balio
collage
agian, egokiena, gure bizitzekin
collage bat egitea izango da onena.
Besterik gabe, eta besterik ere.

Agian, ez duzue pentsatu inoiz:
Gure bizitza,
collage-a bat izateko
bokazioarekin jaio dela.
Hori,
collage bat.
Besterik gabe
eta besterik ere.

(Begiak itxi,
collage-a besapean
eta Oregon moon-erat
desagertzen goaz
gauaren barrenean.)
//
ftf.