Bob & Mikel

The National – About Today (Live)
Horrela has ziteken eszena:
Adixkide on batek, esaten dio, beste adixkideari, «inozokeria duk pentsatzea, Dylan eta Laboa elkarrekin taularatzea…»
Eta gaur hasi naiz beste modu batera pentsatzen, gaur zehazki:
Inozokeriaz, inozo izateaz, inguruan dagoenaz, anonimotasunaz, gauzak mugituarazten dituen indar horretaz, inozoa bera ere, rutina-inertziaz, eta agian…guztiak galduak gaudela. Ezberdintasun bakarra: batzuk badakite eta ezikusiarena egiten dute, besteek aldiz, sinpleki, ez dakite.
Hondartza berdin horretan, Dylan handiak (oh handia…oh…Mr. Dylan), ez zuen zertan, Laboarekin Txoria Txori, hebaki banizkio kantatu behar…Inozoa ni, polita zu. Bai noski. Nola ez ohartu horretaz? Graderioa, jada salduta, eztabaidabako hasiera horretan. Graderioa, beti Dylan-en alde eta literatura idazten duten heroi horien alde. Zeintzuk gara besteak kontu inozoak esaten ibiltzeko? Ume jolastiarrak, Aitarekin Zurriolako Hondartzan, akaso? Ba hori…ez duk arrazoi nahikoa, inozokerietan ibiltzeko bezala moteil. Hobe Vueling.com-en teloipean exkutuan egotea, ixilik, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Teloiaren atzetik, zuek Dylaneroen obra ikusten, jada konbentzituta, panpin istorio glamourosoen egile/antzezle, biak elkarrekin zaretela. Eta, hurrengoan bai, hurrengoan galdetzen didatenean, kontatzeko, post honen linkean dagoela esango dut. Dagoeneko inozokeri eta tweetak, abastoko merkatuan saltzen direnak direlako, humanitate eskasi eta krisi ekonomozionalak pitzatuak dituenean bazter eta enparauak.
Gu oraindik, autobusera igoko gara, eta Laboaren kantu hori entzungo dugu…Itsuak, gorrak…
Ni Laboa, zu Dylan.
Ok…fair enough.
Baina mesedez esaidazu arren, zein doktore titulu gehiago behar dudan, nere ametsei hesi guztiak behin kendu dizkiodanean, cum laudearen aldarri demagogiko subjektiboaren autoritatea izateko?
Ez dut sinisten, ametsek patente de corso dutenaren horretan. Edo honorarioen kobrantzan ere hasiko al gara ametsen salmentan? Planto ni.
Berriz ere, kazadora beltza jantziko dut, eta aitaren eskopeta hartuko dut, txoriak hegalari ametsbakoak akatzeko eskopeta. Aixkide dotore glamourarosoak ere, bide batez. Gaur gauez, mila dolar ordainduko nituzke The National – Exile Vilify (From the Game Portal 2) entzuteagatik, Freud-en Walton St.en, Oxford. Bizikleta zuri-beltza hartu, eta jaka beltza jantzi, zapatak betunez ondo garbittu, eta bibolinak irudikatuko ditut zeruan, zeru urdinean, sapaiak capilla sixtina moduan. Eta iraultzarik eta eraldaketarik ez dagoela egingo dugu gorazarre, lasaitasun humanoarekin. Hegel edo Heidegger irakurriko dugu, hankak, San Francisco-ko terraza horretan eguzkiaren izpiekin epeltzen zaizkigun bitartean.
Hainbeste bidai, hainbeste istoria, idazten jarriko gara. Ixilik, txukun, disziplina judutiarra, olivetti batean idazten den bezala, poliki poliki, baina geratu gabe. Poliki. Ez dago ezer iraultzeko, aldatzeko. Ekintza ekintza ekintza uste dutenak, denbora galtzen ari dira. Idatzi idatzi idatzi da, leloa. Segi, esklabutzan, ekintzetan aldatzea pentsatzen duzuenok. Berandu zabiltzate. Irakurri…idatzi-idatzi-idatzi. Bitartean…The National – Driver, Surprise Me
Aitarekin akordatuko naiz, bere kapeluarekin, kotxe beltza gidatzen, nere kotxe beltza, eta esango diot…Aita….Driver Surprise Me…Nora eramango nauzu gaur?
Eta esaten dit, Zurriolako hondartzara:
Dylan-en arrokeriaz haratago, Laboarekin nola Txoria Txori kantatzen duten amestera.
Dylan-en glamourra ez dut gogoko, berak baitaki, gezurretako tertziopeloa baino iruzur handiagoa dela.
Dena zuretzat Dylan. Egia da inozo gara.
Betirako inozo.
The National – Vanderlyle Crybaby Geeks
Ftf.

Maite ditut maite

Ez dira izango 8 egun ere ez, Mikel Laboarekin San Francisco-ko International Airport-ean topo egin nuela, nere ipod-ean. Björk-ekin kantuan jarri nituen biak elkarrekin ere. Amaren zai nengoen bitartean.

Darda izugarri bat sentitu nuen. Eta aipatu nuen hartan ere, ez nintzela Mikel Laboaren entzule ohikoa. Beti hor atzean, izaten den klasiko horietako bat da.

Eta oraintxe twitter-ren San Francisco-ko gau beltz honetan, jaso dut berria: Mikel Laboa hil da.
——————————
Ume eta ez hain ume izatearen muga hori nonbait markatzen duen Mikel Laboa. Ikastola-tik atera eta amak jartzen zizkigun kantuak, Mariano Ferrer-en ahots tarteetan, sukaldean cola-cao eta cuétara galleten artean. Kanpora begiratzen genuen bitartean…lurruna…kristalean. Eta goxotasuna barruan.
Ama, Mikel Laboa hil da.
Oroitzen zaitudanean, ama, sukaldean egoten zara.
Eta maite ditut maite, gure bazterrak, inoiz baino beltzagoa bihurtu den San Francisco-ko Twin Peaks-eko gau ixil honetan.
(Eskerrik asko Mikel Laboa, ume eta ez hain ume garenontzat, beti egongo baitzara hor. Gure amaren sukaldearen goxotasunaren kantuak zureak, irratian)
———————————-
ML
Goian bego.
Agur eta ohore.
DSC03076
Ps: ML 80 Interstate East-en bere cangoo
txapel beltza jantzita zuela, mustang zuri bat gidatzen ikusi
dut…Irripartsu zihoan 🙂
Charlie Parker bezala. Hil da barrez.
C u soon.
ftf.

Mikel Laboa eta Björk: San Francisco-ko Aireportuan waiting for…

Gauza bat onartu beharra dut:
Ez dut sarriko entzungai, Mikel Laboa.
Baina ezusteko eta sorpresa bat gertatu zait, gaur, San Francisco-ko International Airporten nagoelarik orain, Peets&Coffee honetan exerita laptop-aren aurrean:
EuskalH-tik, norbaitzuk datozela eta Iphone-ean zer entzun ez nekiela eta…Mikel Laboa etorri zait gogora, Matia kalean gora eta behera ikusten dudan bakoitzeko irudi hori gogora ekarriz, aldi berean.
Gaur oso lagun min bat, aireportuan agurtu eta beste batzuk jasotzeko atezu honetan, berarekin akordatu naiz.
Bai, meltin pot eta munduaren handitasun eta giza-aberastasun honen babel-eko dorrea den San Francisco honetako kosmopolitismo honetan…
Oharturik…gure bazterrak, gure «mixeriak»….gure txikitasun…baina barruko horiek honelakoetan borborka ateratzen direla.
Eta  pentsatu dut:
Posible izango inoiz, «gure» Mikel Laboa, Björk-ekin kantuan ikustea inoiz, Donostia edo EuskalH-ko beste edozein txokotan?
Berdin zait non.
Baina, agian, modu polita litzateke, inoiz, abagune berri handi baten hasiera ekitaldi moduan.
Gurea, eta mundua.
Eskutik helduta.

Ps: Entzuten jarraituko dut.
Gure amalurra, eta
nere ama bakarra,
itxoiten segituko dut
aireportuan.
Gure handitasun honetan
gure txikitasuna inoiz
gal ez dezagun.

«Oi bihotz, etxe txiki bat zara. Ahul, lau gelatako». (M.Laboa)
«State of emergency, emotional landscapes». (Björk)

ftf.