Dublin: In the deep shade.

IMG_0050
Lulu.
Eta Harvey Keittel.
Eta hode jostariak.
Zeru urdinaren magalean,
surf-a egiten.
Eta ni, hara begira, linboan.
Hodeietan etzanda.
Norantzarik gabeko sakonera.

Jende batetik bestera dabil.
Haize goxua.
Eguzki goxoagoa (pentsatzen dut nere kabutarako).
Eutsi egiten dion hiria.
Gauzak txikiak gertatzen diren hiria.
Zu eta Ni, protagonisten istorien kokalekua.

Baina gauak,
Liffey river-ren aurrean,
Lulu on the bridge baino,
filma bat baino haratago dihoa.
Bizitza bat du sakonean,
Liffey River
-rek, ondo gordeta, hor fondoan.
Jim Jarmusch-en Coffe and Cigarretes filman bezala,
hemen bai,
kalatxori eta zisneek, sekretua gordetuko dute,
jake taula jokoaren aurrean egongo balira,
mutu.
Sakontasun ixil horren zelatari bakar,
eta loti.
IMG_0041
Dublin.
Euri baten amenazuan bakarrik,
eta Euripean Sua-aren azpian,
oraindik itzaliko ez den, garra.
Lost, ametsei beti eusteko.
ftf.

Kid

Ohean.
Pentsatzen.
Karretera batean, kotxean aldapan behera eta balaztarik gabe.
Ikusten dut,
ume bat,
ume bat,
zebrabidearen erdi-erdian,
alboetara begira,
Sands hil zuten,
H block-en aurrean,
ez daki zer egin,
ezin da mugitu…
Eta kotxea, karretera batean, aldapan behera eta balaztarik gabe.
Zerua grisa da.
Eta atzo euria egin zuen.
Gaur, ez da ezer gertatu,
baina bihar bai gertatuko da.
Orangisten martxa, urtero bezala.
Eta umeak,
korrika egin nahi du,
baina oinak lurperatuak ditu,
hondoratuak, lurrean.
Zebrabidearen zuri eta beltzaren lerroen artean du begirada.
Eta noizbehinka gora begiratzen du.
Zeru grisean zebrabide bat (zirrikitu bat) aurkitu nahi izango balu bezala.
Ez du, korrika egiteko jada indarrak.
Zeruan bakarrik sinistu du beti.
Eta zirrikitu edo lehio bat non ireki begira egon da beti.
Bildurra ematen dio, jendeak.
Mina egiten dio, jendeak.
Supermerkatuetako jende andanak, autobusetakoak eta batipat tanketa militarrek ateratzen duten hotsa.

Bere ile horia ikusi daiteke orain.
Gora, gora egiten duelarik.
Eskutik, heldu dion, esku batek altxatu du bere gorputza goruntz. Bera, begira dago oraindik, ez da ohartu ere.

Kotxea, bere azpitik pasatzen ikusten du.
Jendea ez da ohartu ere egin.
Balaztarik gabe kotxea bere azpian.
Bikoteak, eskutik helduta, eta amoranteak, kortinen atzean, west suburb-eko auzuneetan.
Hiri guztia ikusten ari da goi-goitik.
Begiak itxi ditu.
Ikusten duena erreala ote den ala ez, galdetzen dio bere buruari?
Ez dio axola egia esanda.
Ohean egon ala ez.
Erreala izan edo ez.

Dakiena da,
gauzak jada ez direla berdinak izango,
begiak irekitzen dituenean.
ftf.

St. Patrick´s

St. Patrick’s, today. 17th April.
Azkenean «pint of guinness» ñoñostiarra aurkitu dut, kostata anyway. Esango nuke, «pint of guinness» keler erara izan dela; «carácter» bai. Rekalde Pub Old Part.
Eguna, aparraz betetzeko lain.
DSC00982
Eta Belfast-etik, gaur bertan, etxeko buzoian, etzanda zegoen, aspaldiko partez, gogotsu nenbilen The Frames-en Glen Hansarden Once filma! A ze present, Belfastetik bidalia!
Bai jauna. Thanks a million, Ihintz. Muxu handi bat hemendik. (A pint 4 us soon)
—————————————-
ZEINEK GERATUKO DU ORRIAK PASA ETA PASA DABILEN HORRI? HAU EZ DA SEKULA GERATUKO?
—————————————-
Lasai. AMCen «What holds the world together» eta «Can you help me…to believe»… Mark Eitzel eta bere (izen zatardun American Music Club…); aixkide, azken boladan. Ezin kendu.
Eta orduan, pint of guinness hori, donostiako rekalde pub horretan erdi bukatuta uzten dugu; korrika irteten gara; what’s up there?; we don’t know; but everybody has just start running; as mad people!
Eta gu ere. Korrika hasi gara. Ez dakigula nora.

Hondartza, beltzak.
Ametsak. Eta ardoa.
Bai, ardo kopa asko. Lasai hartuak. Baina asko.
(agian itsasoa mozkortu nahi dugu!? Hondartzara, pint of guinness aparra kupeletan barreiatuta ekartzeko gugana!? Crazy me 🙂

Eta nola da St. Patrick’s-etik hasi eta San Francisco-n bukatzen den bide hori?

Ez dakit:
Batzutan pentsatzen dut, Galway-ko portuan (edo agian ez turistikoa den, Glenckolumbille-eko cliff horietako batetik), pint-ak hartzen lo geratuko nintzela, «berde etilikoa». Eta kaxk, ba, atlantic ocean-ean barrena: Amets, zorigaizto, nightmare, pertsona ezberdin, maitasun gau, esperantza, ilusio, bizitzaren pasarteak…han galeretako kupelekin batera, nonbait, askatzen joan eta atlantic ocean-era erori direla…Guztiak barreiatuak, olatuen gozamenerako.

Jarraituz:
Hurrengo eguerdi eguzki izpi lotsatien artetik, begi bat irekitzen dudala. Hangover. (Sekulakoa). Eta grisa. Itsaso grisa. (Alaska ote?). Eta berriro lo.

Arrival:
Kai galdu bat. Eta kaiaren espigoian…(ez da posible!) Korbata gris, eguzkitako betaurreko eta traje beltz inpekablez jantzitako pianojolea, pianoan M.Davis-en «So what»en hiru notak jotzen. Hasierako, galdera melodikoa. Esku batez, eskubiko eskuaz zehazki. Ezkerrekoa, pianoaren tapa gainean, eutsita du. Eta betaurrekoen gainetik begiratzen digu. (Irriparrea du ahoan). Irriparre konplizea.

Jarraitzen dugu. Berriro, theatre zahar hura. Inor ez kalean. Bourbon botila hutsak. Eta gure arnas estua. Ez dugu ajerik. Pasa da. So what.

Gurdi baten gainean, erdi eserita, bizkarra ematen didaten, bi gizon, kantari ari dira, oso urrunean. Behelainoaren artean, ezin ditzaket berezi. Baina, entzuten dut bai. Kantu zahar bat.

«Paddy’s lamment» kantu zaharra.
Another irish folk song, San Francisco-ko karriketa urrunetan.
«Paddy’s lamment».

Eta zerk eusten du mundua batera?
Ozeanotik ozeanora. Gauden lekutik, green island-era eta handik, golden gate-era. Gu. Zu eta ni. (Once more).
(Eta poztutzen naiz. Eta ziur zure «ama» ere bai.)
Sláinte.

ftf.