toys

Akordatzen naiz, amak, deitzen zidala, behin eta berriro.
Mazzy Star – Into Dust
Nik ez nion erantzuten.
Hor egoten nintzen, nere lautada, nere gaztelu, nere espazio, konkistaturiko lurralde bakar hartan,…
Lehiotik bestaldera begiratzen nuen, trenbidea.
Trenak eta jendea. Jende normala.

Eskuartean zer edo zer hartu eta jolasten ibiltzen nintzen.
Bizilagunak, Haritz eta Nagore, etortzen ziren eta gonbidatzen nituen sartzera.
Nagorek, bi haur txiki dauzka egun.
Haritzek ez dakit. Tipo osoa zen, noblea.

Ez dago ezberdintasun handiegirik,
norberaren txikitako logela eta desertuaren artean.
Nahi duzun hektarea zatia hartu eta bertan jolastea ibiltzea da kontua.
Jolastea, jostailuekin.
Buruarekin.

Zure,
hektarea, dagoeneko, lurralde bakar konkistatugabeko hori bihurtu duzun hori.

Ixiltasunean,
arrabita, alboan.

Oihu bat entzun bitartean,
orduan…erlojua geratu eta jostailuak utziko ditut…
baina berriro
sartzean,
cadillac beltz hori hartuko dut
eta desertuetan galduko naiz
zurekin
hope, jolasteko,
begiratzera, jolasteko,
zure tertziopelozko ahotsean arakatzeko,
kafe amaigabe hori bukatzeko,
arizona-ra bidean, california-rako freeway luze horietan.
Mazzy Star – Fade Into You

gora begiratu,
eta beti,
jolasteko,
desertuko hektare amaigabe bilakatu den
(erdibide, birtual eta arau fisikoak jada gainditu dituen)
gure logela handi honetan,
in our mind, hope, in our mind.
ftf.

North

Seattle-eko errepideak, Alaskara bidean jarri gaitu.
Atzean utzirik, diruak ematen ez duena.
Hipoteken mesedetan ito diren milaka horiek ikusiz bitartean.
Nonbait ba al da happiness hori?
I am a writer, a songwriter of fiction,
I left you and you’re letting me down.
Blue Sky
honetan.
Desiatzen dugunean, kotoi artean,
eguzki hori hatz puntekin ikutzea,
infinitora garamatzan
brujularik gabeko denbora mugagabe eta geldi honetan.
(…)
Eta orduan ere,
beti izango ditugu North and December,
beti desiatu ditugun
glances and touches,
horietan betirako gal gaitezen.
Min zentzugabeak behin betikoz
erradikatuz.
Travelling is a good way to die.
With or without you.

(Donostia City, Oct.2008)
ftf.