infinity into the night time

The xx – Infinity
Joy Division eta Aberdeen-eko gau beltzak.
Eta beltza jazten gara, udara etortzen denean,
euriaren estalkirik gabeko txubaskero hotzean biok.

Infinitoaren sare telepatiko estrainoetan sartzen ari naizela diozu.
Eta arrazoi duzu, guztiz.
Eta heldu nahi dut. Eskua heldu nahi dizut. Denboraren orratzei heldu nahi diet, Nevadako desertutik eskua luzatuta. Are urreduna, urrea eta area, eta TDTrik gabe egongela infinituan.

Arratsa iritsi da.
Ezezagunen festa bukatu da.
Aixkide urruti dago. Hor,  baina urruti.
Hiria hustu da, nere bihotza bezala hustu den moduan.
Biolontxelistak eta flautistak, vespa hartuta, ihes zoriona ospatzera irten diren moduan.

Gaua iritsi da.
Gelditokirik ez duen,
gau infinitua iristen ari da.
Abailtzen ari da.
Zu eta nik jada mapa bital bat osatzen zuten gau hori jada abailtzen ari da.
Ez da luzaro existituko.

Eta ni,
infinituari begira.
Joanak eta etorriak, bizitzaren lorratzak kolekzionatzen, batetik bestera. Puzzle ia osatu gabea.

Baina gauza garbi bat badago:
Infinituan,
gaua, beti iristen dela.

Eta jada night time da.
Niretzat
(eta baita zuretzat ere, hor zauden horrentzat ere).
Ftf.
The xx – Night Time

stars stars & the moon

The Swell Season – Star Star
Ez zen gaua.
Pipa pizteko gertu egongo nintzen.
h. faltan bota nuen.
Hor eserita, nere sofa laranjan.
Despegatzeko prest.
n. agurtu nuen. Betirako.
a.z asko akordatzen naiz.
k. beti egongo da hor.
e. salto-saltari, noiz arte? erori arte…
ar. fina oso fina.
s. oso alga goxoak jarri zizkidan, ia eztarrian geratu zitzaizkidan, kontatu zidanean.
tx. tipo fina, joan egingo da indiana-ra.
j. my broth, always moving, always alive, always he.
it. eguzki azpian, hondartzan, trikutua.
ih. ahaztu egin dut, ia.
katua, gaur berriro, lehioan jarri da.
b. & n. zoriontsu, ezkontzera doaz.
m. heldu-heldu…gizontzen.
g. irriparrea beti masailari eusten.

beste izarrak ez dira ikusten.

hau da gaurko konstelazioa.
horiek izarrak.

bakoitza izar bat.
ia abailtzen ari den gure gau honetan.

ni, lehiotik begira.
katua ondoan.

star stars
teach me how to shine
teach me so what’s going on in your mind.

ni ilargi 🙂
The Swell Season – The Moon
soon as well.
Ftf.

Now (say it to me now)

The Swell Season – Say It To Me Now
Han deskubritu nuen bai, Glen kantatzen ikusi nuenean.
Orduan ulertu nuen guztia. Orduan ulertu nuen, zergatik izkutatu zinen nigandik. Zergatik egin nuen hori gero. Zergatik, bata bestearen atzetik. Azkenean, ezertarako ere ez.

Orain 2am, gaueko ordu txikietan ulertu dut berriro guztia.

Gaua da orain. Argia piztuta dago. Eta katua hor dago lehioan. Kantuaren 22. entzunaldia da. Eta uste dut gaurkoz ez dela gau guztian ixilduko. Ahaztu beharrean,
ORAIN, ESAN EZAZU ORAIN.
EDO IXILDU BETIKO.

Esan gau huntan bada ere,
zer gerattu zen?
zergatik ezinezkotasun horretan katiatu ginen.
Esan, zergatik jende normalaren ertzetik pasatzen, gure mundua ereiki genuean. Enteratzen ez den jende normal hori bera.

«me acuerdo del titulo de lanovela de milan kundera, yo a veces pienso, que la vida está en otra parte…»

entzuten dut gaur gauean.

Eta bai bizitza orain hemen gauean dago. Instant honetan.
Eman dizudan erantzun horretan, indarrarekin kantatzen den horretan bidali dizut. Hor dihoaz, atariko krisketa itxi behar bildur horiek denak, ezulertua izatearen drama, bizitza normalera jende normal kupidagabearen rodillopean bizitzea, baina baita ere, zure logelako kandela horiak, baita ere Tokyo-tik ekarri nizun arrabitjole horren T-shirt hura. Etxerako, harrikoa egiteko baino erabilera handiagoa duenaren esperantzaz. Bai eta, gure afari eta ardo elkarrizketa horiek. Gure herria, jada xahututa, kontzeptualki, izpiritualki, eta sasiintelektualen bazka dena. Hainbeste maite duguna, urruntzen garenean, eta hainbeste elkarjotzera bultzatzen gaituenean.
Azkenean gu bezala.
Estupidoak gu. Estupidoa zu, oso.

Berandu zatoz.
Orain.

Orain esan behar zenuenean.
Jadanik soka apurtu duzunean.
Adorerik izan ez duzunean, kontatzeko, esateko, deitzeko.
Ezin dizut sinistu. Zure iraultza, ez da iraultza. Lubaki parapeto bat da. Ez besterik. Bildurrean eraikia. Itxurakeri batean.
Ni libre.
Lubakiak lurrazpian geratu dira, nere atzean.
Zuretzako iraultza zuretzako gudua, zuretzako hori guztia.

Neretzako nere askatasuna.

Inoiz baino handiagoa.
Eta zorgabea guztiz.
Inorri ezertxo ere ez zor ez diodanean.
Ezta nere buruari ere ez.

Horregatik, esaidazu oraintxe, edo ixildu behin betiko.
Ixiltasun mortu horrekin, lurperatuko baizaitut, behin betiko.

Izan ez zena.
Izan zitekeena.
Izan zitekeen handi-handi hori.
Elkarrikutze arteko une eztanda hura.
Emozio malko horiek.
Gau klandestino eta ertzeko horiek.
Guztia, posible egiten zutenak.
Bai eta, iraultza, gure iraultza, barrukoa eta kanpokoa.

Iraultza & askatasuna.
Biak.

Horregatik, argitu aurretik:
Esaidazu orain, edo betirako ixilduta geratuko zara,
izan zitekeen iraultza.
Eta zu jadanik desagertuko zara horretan.
Eta okerrena da, nere zati bat ere, hor joango dela.

Esan ezazu zerbait, orain!
Iraultzak zentzua izan dezan, guztiak zentzua galdu aurretik.
Edo bestela,
AGUR.
//
Ftf.

love is the reason we are/I am calling again

IMG_0505

Brendan O’Shea – Halos(Song for Elliott)

Tired and scorn, since you’ve been born
Every vein in your body bleed
You had a notion, longing for care
If only so easy we could somehow prepare

Prepare for sorrow, prepare for a feast
Go to the places you go to the least
Love is a reason we are calling again

Strange and indifferent of who we’ve become
And the shadows have broken the sun
We speak within reason of heroes and places
The darkest mind sees light in traces

Prepare for sorrow, prepare for a feast
Go to the places you go to the least
Rise up to kindness, eliminate your pain
For love is the reason I’m calling again

Prepare for sorrow, prepare for a feast
Show me your witness and I’ll give you a thief
Rise up with kindness, eliminate your shame
For love is the reason I’m calling again

//

Edo

//

Delorean – Seasun

//

U2 – Magnificent

//
ftf.

Flugufrelsarinn

hedgehogNi trikutu nintzen.
Nere izena Flugufrelsarinn da.
Kronos Quartet – Flugufrelsarinn
Karreterak beldurra ematen dio trikuari.
Eta neri ere.
Normalidadeak ere.
Ustezko jende normalak ere.
Bildurgarriak dira, beren ustezko jarrera normala erakusten dutenean, erakusten duten patxara ederra. Sensiblebakoa. Lotsabakoa. Tabakoa.

Trikua gustora bizi da, zisne eta lepazurien artean.
Elegante eta gustora.
Pozik eta babesean.

Zu eta ni bezala.
Zeru urdin honen azpian biziko bagina bezala.
Baina ni trikua naiz
eta burua ateratzen dut emeki emeki, lantzean behin. Oso lantzean behin.

Nere izena Flugufrelsarinn da.
Horrela ezagutzen  naute handik, benetan ezagutzen nautenek.
Eta ezagutzen nautenek diote, ez naizela hainbeste aldatu azken batean. Kontua, ondo begiratzea omen da. Fijatzea, jartzea, jarri behar den lekuan. Eta gainontzeko guztia egina dago.

Nere izena Flugufrelsarinn da.
Eta goseak egon beharrean, logure nago.
Eta beste hainbaten moduan, konturatzen naiz, lehenengo egunetik jaio nintzela triku. Eta bada jendea, trikuak ezagutzen ez dituenak. Trikuak fidelak dira. Oso. Trikuak, sentiberak dira. Oso, gehiegi. Trikuek, heuren umorea dute. Trikuei ez zaizkie trikuak ezagutzen ez dituzten horiek gustatzen. Trikuak, aberria dute. Ez aldiz, bizilekua. Baketsuak dira. Eta beti eramaten dute notebook bat, eta arkatza bat zintzilik; bazpa. (izan ere, datorrena datorrela, edozer gerta daitekeena pentsatzen dute beti)

Nere izena Flugufrelsarinn da.
Horrela izan da beti.
Trikua naiz, eta horrela izango da beti, ere.

Ni trikua naiz,
loak nago.
ondoloin.
ftf.