Union Pacific, Napoleon and Tom Sawyer in the cold winter & desert of America.

DSC03145
It’s fucking frozening. Even more, when we realize that the story someone told me about Shell gas stations in Greenland is fake. Kra! Zerbait apurtzen zaigu bihotzean. Eta bai hotza egiten du hemen.
DSC03151
Orduan, tren luze bat hartzen dugu ilunabarrean. Alambrada eta hesiz ingurutatutako desertu elurtu eta izoztuan. Union Pacific-eko trena hor urruti ikusmiran. New Year’s Day U2 kantuaren Ian ume kabreatuaren (Bono-ren bizilaguna zena) mala letxearekin korrika egiten dugu, wire horien gainetik. Tren geldira goaz, han irmo, geldirik dagoen, berun puska itzela. Hutsik. Merkantzi gabeko, burdin memoria astunezko trena. Korrika goaz, zerbaiten ihesi edo. Agian, trena desagertuko denaren beldurrez edo. Hain eszena ikusgarria, desertu elurtua eta erdi-erdian Union Pacific trena, eta gu Tom Sawyer bihurtu gara mundu irreal bezain fabuloso honetan. Korrika, desertutik.
Baina tren remake-a da. Union Pacific-eko memoria galdu ez dadin update moduko bat egiteko lana hartu du. Union Pacific tren graffiti-z betetako da.
DSC03152
Gerturatu eta hara!:
DON’T YOU TALK TO ME LIKE THAT, NAPOLEON.
Tom Sawyer, gu, zur eta lur.
Une luze batean zehar, begira geratu zaio esaldiaren esanahian harakatu nahian. No idea.
DSC03153
Orduan, tren bien tartean jarri eta Napoleon, desertu izoztuan irudikatzen du. Nevadako desertu izoztuan, bere tropa derrotatuekin, Siberiatik Europara beharrean, Alaskarako bidea hartu eta hegoaldearuntz desertu etorri direnaren susmoa hartzen dio egoerari.
DSC03157
Iluntzen ari da. Negu hotza desertuan. Oso hotza. Izar bat hor goian geldi. Union Pacific-eko bagoia, hutsik.
Barrura sartu, bagoian etzan, eta begiak ixten ditu.
Hotsik ez. Haizerik ez.
Eta bapatean, Napoleon-en tropen oinhotsak entzuten ditu urrutian. Eta ez luke apustu egingo oraindik…baina Union Pacific-eko bagoia, apur bat mugitu dela sentitu du, bizkarrezurrean.

Union Pacific bagoi hutsaren barruan, Nevadako desertu izoztutik barrena, gau beltzean. Napoleon-en ejerzito derrotatuak babestua, martxan joatea da….
New Year’s Day-era, 2009.

(Hobe begiak ez irekitzea.)
Ondo egoten da horrela.

Zertarako ikusi?
Begiak ikusten dutena, arimarentzat engainua, fakea denean.

Seguruagoa da bai horrela.
Begiak ireki gabe, poliki poliki martxan jartzen ari den Union Pacific-eko bagoi hutsean, gauez, negu izoztuko desertuan, joatea.
—————————–
Itsu baino biziago, for sure.

ps: 2009 new year.
ftf.

Maite ditut maite

Ez dira izango 8 egun ere ez, Mikel Laboarekin San Francisco-ko International Airport-ean topo egin nuela, nere ipod-ean. Björk-ekin kantuan jarri nituen biak elkarrekin ere. Amaren zai nengoen bitartean.

Darda izugarri bat sentitu nuen. Eta aipatu nuen hartan ere, ez nintzela Mikel Laboaren entzule ohikoa. Beti hor atzean, izaten den klasiko horietako bat da.

Eta oraintxe twitter-ren San Francisco-ko gau beltz honetan, jaso dut berria: Mikel Laboa hil da.
——————————
Ume eta ez hain ume izatearen muga hori nonbait markatzen duen Mikel Laboa. Ikastola-tik atera eta amak jartzen zizkigun kantuak, Mariano Ferrer-en ahots tarteetan, sukaldean cola-cao eta cuétara galleten artean. Kanpora begiratzen genuen bitartean…lurruna…kristalean. Eta goxotasuna barruan.
Ama, Mikel Laboa hil da.
Oroitzen zaitudanean, ama, sukaldean egoten zara.
Eta maite ditut maite, gure bazterrak, inoiz baino beltzagoa bihurtu den San Francisco-ko Twin Peaks-eko gau ixil honetan.
(Eskerrik asko Mikel Laboa, ume eta ez hain ume garenontzat, beti egongo baitzara hor. Gure amaren sukaldearen goxotasunaren kantuak zureak, irratian)
———————————-
ML
Goian bego.
Agur eta ohore.
DSC03076
Ps: ML 80 Interstate East-en bere cangoo
txapel beltza jantzita zuela, mustang zuri bat gidatzen ikusi
dut…Irripartsu zihoan 🙂
Charlie Parker bezala. Hil da barrez.
C u soon.
ftf.

Thanksgiving

Eskerrak, FasTFatum-eko bideari jarraitu diozuenak eta nonbait bidean geratu zaretenoi.

Gaur, Golden Gateera, goaz.
(-Bidean, konturatzen naiz, jende guztiak, ateratzen duela txakurra, pet-a, pasiatzera egun seinalatu honetan. Eta pentsatzen dut…Eta txakurrik ez dugunok? Zer ateratzen dugu pasiatzera San Francisco-ko kaleetatik? 😉 Jaja…Ba, gure barruko «perrunoa» ateratzen dugu, bere «basakeri» guztiarekin…Jatorrizko instintu atrapakari eta esploratzaile urbano finak atera ditugu, europearrok, San Franciscon. The Concretes, belarriak laztanduz, tertziopelo zuri&beltz nordiko flower-power-ra, ipod salvavidas-etik.-)

Zerbait gertatuko baita han hemendik gutxira.
Azkar, fast.
Vertigo!
2394066688_35f082cac6
James Stewart, bere BMW white car-ean Vertigo film-etik atera dut. Eta Colin Meloy-ekin hitzartu da, zubiaren erdi-erdian. Vertigo-rako remake-a ote? Ze tratu dute bien artean? Zer esan nahi dio Colin Meloy-k Mr. Stewart-i? Zer ikusi du Portland-ekoak bidean, gai izango da Mr. Stewart-en aztoramendu lausotutik, gizon elegantea aterarazteko? Zein tale kontatuko dio, Portland-etik gidatzen datorren wisdom man-ak?
colin meloy

«THE DECEMBERISTS» Live. San Francisco. 25/Nov/2008.

California One (The Decemberists)

Take a long drive with me on California One.
And the
road a-winding goes from golden gate to roaring cliff-side and the light is softly low as our hearts become sweetly untied beneath the sun of California One.

Take a long dram with me of California wine.
And the wine is tastes so sweet as we lay our eyes to wander and the sky it stretches deep.
We will rest our heads to slumber beneath the vines of California wine? Beneath the sun of California One.

Annabelle lies, sleeps with quiet eyes on this sea-drift sun.
What can you do?
And if I said,
O it’s in you head on this sea-drift sun.
What can you do?

————————————
The Decemberists.
San Francisco, California, USA.
——————————
ftf.
——————————

Flotatzen nago.
Arratsaldean, Twin Peaks-eko, zeru grisaren azpian,
«California One» kantuaren lyrics-ak egon naiz irakurtzen.
Erreferentzia asko, ezagunak, golden gate, cliffs,…
Bai, Colin Meloy honek, Portland-etik jeitsi eta kotxearekin, Golden Gate zubitik sarri pasatu dela apustu egingo nuke. Pasadan asteko, eguzki eta zeru urdin horien azpian. Pazifikoko haizeak, laztanduz ile eta bizkarrak.

Eta, kontzertua hasi da.
No words.
(Hasiera hasieratik, 3000pertsona sartzen diren antzoki itzel horretan, luxuzko besaulkia egokitu zaidalako….Eta ez nekien…Palkoan…aurrez aurre…Oregondarrak. Buff…Good beginning pentsatu dut.)
(Nere bizitzako kontzertu ranking-aren top ten-eko zerrendan sartu da dudarik gabe, gaurkoa).
(Beraien myspace-ean ere nere personal thanksgivinga egin diet Portland-arroi, eta bereziki Colin Meloy-ri. Batzutan esango nuke, Portland-eko hauek, ikutu irish bat ere badutela…Irla moduko bat dira hemengo kostaldean. San Francisco, posh…and complex…kantariak esan duen bezala. Free place. Baina, Portland…ez dakit…zerbait du bai.)

Beno,
eta azken kantua:
CALIFORNIA ONE!!!

Nere kantua jo dute!
Ezin sinistu.
Dardarka hasi naizela uste dut.
Nerekin bidaiatzen…25.000 mila egon den kantua…azkenekoa jo dute. Giro solemne ixil eta 3.000 pertsona adi adi zaratarik egin gabe. Izan dira algara, eta rock-ikutu bitalak ere, noski.
Kontzertuaren erritmo eta repertorioa…ikusi dudan onenetarikoa.
Eta banda eta mutil eta neska hauek,
USA honetan,
oso oso oso fin.
Awesome.
Long life, The Decemberists.
(Onartu behar dut, izenarekin hasiera hasieratik…atrapatu nindutela. Colin, lan txukuna motel. Good man!)

Beno,
ohera nihoa.

Gaurko kantuekin,
amets egitera.
Eta osteguneko,
thanksgivingarekin pentsatzera.
Golden Gateen hasi eta agian,
kontrara, Portland-en bukatuko dut, akaso 😉

Good dreams.
Thanks-giving.
ftf.

———————————–

DSC02951Kontzertu bat benetan, desiatua badut, ikustea, hau, «THE DECEMBERISTS» Portland (Oregon)eko taldearena da. Kostata baina azkenean sold out zegoen kontzertuko sarrera bat lortu dut…Ez dakit ganbaratik ikusiko dudan edo ze kristo…baina kontua da azkenean, Warfield Theatre-ean izango dudala, besaulki bat…Buff!
Ona man! San Francisco-n espero dut aurki izatea.
Batzutan medioetan esaten den bezala….»gehien itxaroten egondako kontzertua». Bai, dudarik ez dut, USA honetan.

Eta agian, ikusi eta erakutsitako USA guztiak, south edo-eta northera, talde honek bere kantuetan, beraien Portland eta Oregon-eko haize eta kutsuekin geratzen naiz. USA sakon hau. Eta agian da hau, geratzen naizen USA.
Badago bai, bilatu ezkero noski, benetako USA hori, behintzat WEST honetan, goitik behera eta behetik gora ikusita.

Ni honekin geratzen naiz.
Egun gutxi falta dira.
Good man!
I will introduce you:
The Decemberists.