In the Mood for Love (in Osaka) (Part I)

Shigeru Umebayashi – Yumeji’s Theme
Zigarroak, hezetasuna eta bero, bero handia.
Osaka.
IMG_0456[1]

Bizikletaz, bere soineko zuri-beltzarekin darama Ikujiro, bere amorantea, Zu-andereñoa.

Baina kontua da hori, duela urte asko izan zela, eta orain Ikujiro-k bere ohearen gainean modu perfektuan, monk-en moduan, doblatua duen pijama zuri-urdina, destolestu, jantzi eta sandals-ak jantzita, Seven Stars tabakoa erostera jeitsi dela kalera…
Beroaldi eta izerdialdi itzel honen altzoan.
Michael Galasso – Mo Wan’s Dialogue
Dutxa hezea eta hotza hartu ostean,
neonezko argi koloredun horietan,
kilker zigarro erretzailea,
Osaka-ko moon-ari begira, Goodnite.

Pasiran ikusten ditu, amoranteak bizikletaz,
heuren aterki zuri eta beltzekin.
Begirada enaomoratu japoniar nerabeak.
Begiradak, ilusioz betetako poxpolo txispadunak begietan.
Txinparta gorriak. Emergentziazko sute eta tsunami kixkaligarriak.IMG_0455[1]
Bihotz, ikutuezinak.
Esku beroak, eta gorputz izerdituak.
Pareta gorriak.
Argi oso oso bajuak.
Izerdiak berriro.
Platerontzi bateko sushy ia bukatugabea.
Sakea eta Kirin botila erdi hustu bati, azken tragoa, hustu arte.
Eta beste zigarro bat, zigarro luze bat.
2046 zigarro luze luze bat.
Begirada luzeak,
denbora geratu direnaren seinale.

Zu andereñoa nonbait ke artean desagertu da.
Eta ikujiro kamaleoiekin amesten hasi da. Ia gauero lez.IMG_0349[1]

Bitartean,
quizás, quizás, quizás,
Nat King Cole – Quizas Quizas Quizas
entzuten da
sake taberna txiki batetik.
Ikujiro sartu egiten da.
Azken tragoa hartzera dihoa.
Bere azken tragoa.
Shigeru Umebayashi – Yumeji’s theme (extended version)
ftf.

gemma hayes-ekin batera, dublin deskubritu eta buzo bat jarri nuen nere bizitzan

Bob Dylan izan zitekeen,
baina ez.
Gaur buzoa jarri dugu,
eta gurea ez dira klasikoak.
Bertsioak dira.
Jatorrizkoak soilik, edarietan,
ardo eta whiskya.

Baina «LayLadyLay»,
Gemma Hayes eta David Kitt,
irish songwriterrak kantatuak,
nere bihotza bahitu zuten Dublin-en.
Orain, salbu eta barruan sartu ditudan
ahotsak dira.
Eta kantuak.
Zer da hau dena, kanturik gabe?

Ahal duzutenean,
FasTFatum jaio zen
Crogan’s Pub-ean
(Powerscourt ondoan dagoen hori,
bai, gorri kolorekoa,
Arcade Market-en dagoen hori bera)
hartu pint’f’guinness hori.
Bai, bakarra.
Mundua zuen atzean geratuko balitz bezala.

Aparra barruraino sartu.
Eta hori besterik ez,
jendea begiratu.
Erlojua geratu zen
Dublin hartan.
Gainontzeko guztia,
presaka,
zuen atzetik
korrika egongo balitz bezala.

Utzi,
zuen atzetik
korrika egiten duen horri guztiari.

Badakizue zergatik:
Ez zaituztelako
inoiz harrapatuko.

Buzoa jarri zuen bizitzetan.
Eta ez begiratu atzera.
Atzean…
ezpaitago ezer.
Kantu bat,
apenas.

Eta hori asko da.
Seguraski,
nahikoa,
aski.

Bestealdera,
salto egiteko nahiko den,
guzti hori.
Sláinte.
ftf.

Dublin: In the deep shade.

IMG_0050
Lulu.
Eta Harvey Keittel.
Eta hode jostariak.
Zeru urdinaren magalean,
surf-a egiten.
Eta ni, hara begira, linboan.
Hodeietan etzanda.
Norantzarik gabeko sakonera.

Jende batetik bestera dabil.
Haize goxua.
Eguzki goxoagoa (pentsatzen dut nere kabutarako).
Eutsi egiten dion hiria.
Gauzak txikiak gertatzen diren hiria.
Zu eta Ni, protagonisten istorien kokalekua.

Baina gauak,
Liffey river-ren aurrean,
Lulu on the bridge baino,
filma bat baino haratago dihoa.
Bizitza bat du sakonean,
Liffey River
-rek, ondo gordeta, hor fondoan.
Jim Jarmusch-en Coffe and Cigarretes filman bezala,
hemen bai,
kalatxori eta zisneek, sekretua gordetuko dute,
jake taula jokoaren aurrean egongo balira,
mutu.
Sakontasun ixil horren zelatari bakar,
eta loti.
IMG_0041
Dublin.
Euri baten amenazuan bakarrik,
eta Euripean Sua-aren azpian,
oraindik itzaliko ez den, garra.
Lost, ametsei beti eusteko.
ftf.

Rush hour

Obama.
Obama, gora eta behera.
EuskalH.ra etorri, eta lilura, bere metodoa dela-eta, baina…honako lekuan…ez da honelakoak…esateko lekua. Izan ere, rush hour-etik etorri naiz, azkartasunaren lekutik, begirada, keinu, konspirazio, intentzio, eta humanitatearen superbibentziaren zoologikotik nator. Eta, horrela natorrenean, rush hour world-ean egon naizelako da. Dena azkarra, ia begiratu gabe ikusi. Ikusi ia ohartu gabe. Azkar azkar azkar.
Baina stop!
5 min.
Stop, bakarrik esateko, stop rush hour honetan. Krisia. Eta krisia baino ez. Eta korrika, aztoraturik. Denak, bata bestearen atzean. Saramago-ren A ciegas datorkit burura. Edota zendu berriaren Benedetti-renak. Baina zeini axola dio benetan rush hour izatea. Zeini, inertziaren erlojuari jada begiratzen ez dion, parke teknologikoko azpikontratatua den teknikari hipotekaduna. Bere kargua, zintzotasun burokratikoarekin baino bete nahi ez duen 35 urte pasatxo dituen heldu berriki eta kargudun eta kargadun nahi ez duena.
Bai horixe da, rush hour.
Ez begirada bat.
Ez ikutu bat.

Bazpa.

Bazpa. Korrika egin ezak.
Eta hobe ez atzean begiratu.
Zer dagoen.
Zendutako norbait bada.
Ez da zure errua izan.

Sindikatuen kotxe eta banderolak ikusten ditut, Parke Enpresariala atzean utzirik, oraindik sinbologia kontrajarrien benetako kontraesana hor dagoen.
Hortan, ez da zipitz bat ere aurreratu.

Eta bidean,
gu
eta rush hour.

Eta gelditzerik ezin.

Bidean,
etorkina, paperik gabe, lanik gabe geratua.

Eta gu
hau dena ikusten.

Zer esan, zer pentsa,
rush hour honen ostean?

Ezertxo ere ez.
Behintzat,

begiak irekita ditugula,
onartu
eta
gure buruari
eskertu.

Itsu den munduaren artean,
guztiak errege,
gu salbu.

Errege ez,
baina bai eskerronekoa,
rush hour-ean
segundu bat
bonboi bat lez,
gure ahoan
urtzeko
astia

eman diogulako gure buruari.

Segundu bat, rush hour-ean…
eternitatea baino ez da.
ftf.