Itsasora gerturatu nintzen berriro Ama ondoan nuen Itsaso zabala baina aldi berean altura handiegikoa urrunera begiratzeko
Fisherman’s blues haizearekin xuxurlatzen belarrira atzean gelditzen dira hutsak ziren kutxa oteizianoak paseo berriko kresalarekin batera herdoilduak
Itsaso beti itsaso barreiatuz gu barreiatuz ni hiri batetik bestera itsaso amaigabe bat bezala begietatik begietara ez gara berriro amoranteak izango ez hori bukatua dago
Begietara begiratzen dizut zuzenean itsasoaren olatuekin gora eta behera jolastuko dut aldi berean parean denbora galduarazi egiten dutenak daudenean ahantzi ez du merezi
Salto egin salto egin itsasoaren sakonera uraren mutiko izanik salto egingo duena salto egin duena jada
Atea itxi egin da. Barruan geratu naiz. CDak botata, eta dirudi party bat egon dela. Ez gara gai, atera eta esan ditugun guztiak, maleta batean sartu eta gure etxeko atea atzean utzirik, zarratzeko eta ihes egiteko. Nire etxea da, bai. Suzanne Vega – Luka: http://open.spotify.com/track/22K90HrjL31aiYMxDuraHf CDak jaso, banan bana, kaxaz kaxa. Artesania kartesianoa. Harrikoa egin. Plater, goilara eta kafe arrastoak arraskan. Ohe gaineko erropa jaso. I live on the 2nd floor. And my name is Luka. Bi eskaileratara bizi naiz. Zer edo zer entzun dut gauean, iskanbila edo. Ez galdetu zer zen. Traketsa naiz agian ero xamar nagolako. Eromen euforikoa. Irriparre egiten diot ispiluko nire bikiari. Saltoka jarri gara, living-eko zoluan, kantua hasi da, eta etzan gera zolu hotzean. Han etzanda amesten dut. Bai ama horrela amesten dut. Bai ama, pareta berde hauen artean, Oregon-eko ilargia ikus dezaket. Dublin-era hegan egiten dut, jameson horren azken tantatxoa edan eta kez beteko dugun living horretan. Lau pareta hauek dira territorio librea. Eta guk estatu bat eraiki dugu, hiriaren erdian, inor konturatu ez denean. Ixil ixil. Ekarri ardo ardo botila eta edango dugu, bukatu arte. Ilargi osoak gurekin topa egin arte. Hemen itsaso ondoan. Irriparre (bis). Bizikleta begira ari zaigu. Ez dakit zer esan nahi digun. Sukaldeko kamalehoiak buztana mugitu duela iruditu zaigu. Eta kantuak bizia eman dio etxeko katiluei dantzan hasi ez dira ba. Eta gu lurrean etzanda. Lehioaren bestaldea, barruan ere sartu dugu. Paretak barrurako eta kanporako egiten ohi dira. Baina paretak gardenak dira. Gure Estatuaren mugak nahi dugun lekurarte iristen dira.
Erreza da: Paretak bota egin behar dira. Barrukoak eta kanpokoak. Suzanne Vega – Calypso: http://open.spotify.com/track/13X9R33LEyw1x22IXVTAwj Tripak kabittu daitezen bertan. Gure tripek arnasteko bidea izan dezaten. Ez dut hitzegingo. Zigarroak bukatu dira. Eta Calypso-rekin itsasoraino irla horietara iritsiko gara. Hor jarriko ditugu gure Estatuaren mugak. Paretak bota ditugunean jada. Haizea jada ez da lehioetatik sartzen. Ez daude lehiorik gure etxean. Gure etxea da gure Estatu librea, eraiki dugu jada. Eta nahi dugun lekura eramango dugu, gure tripekin. Ez da transferiblea, eta ez dago salmentan, it is sold out. Eta hau da gure ondasun guztia. Eta jada ez dugu ihes egin behar. Ihesa egitea zilegi denean, ez dugu Exit ihes egingo. Ez dugu inorengandik ihesean egon behar. Iritsi gara. — Orain bai: Edozein hiri eta nahi dugun lekura eramaten gaituen gure etxe metro kuadratuz infinitoaren atea haize bultzada leun batek (gu konturatu baina ia ez diogu erreparatu) itxi du. — Barrutik. — Belarria atean jarririk kanpotik ez da ezer entzuten jada barruan. — Etxea (Oteiza def.)= Etxea, eraikuntza hutsa da. Hutsa, euskarak ematen dizkion bi zentzuetan: Empty & Pure. Paretak, eusten diote, bizitza dagoen barruko horri. Benetako bizitzari. Benetako bizitza izateko, paretarik gabea izan behar du gure etxeak, gure estatuak, gu bezala, libreak, paretak bota ostean, da bihurtzen da gure etxe (home). Bizitza orduan hasten baita. Autummmmmmmnnnnnnnn. Orduan. — Ps: Uste dugu kantu bat entzuten dela…ia ez da entzuten…baju baju…emeki emeki… Ume txiki bat tarararara… Jada etxeko/estatuko bere errepublikako agintari gorena da.
tarararararrararara
Kings Of Convenience – Little Kids: http://open.spotify.com/track/0MWyFQhXx0n5cACIkk11SZ ftf.