Sputnik…jendea ez da aldatzen…

sputnik 2…Gauzak bakarrik aldatzen dira.
//
Hain zurbil zaude gaur, metroko bagoian,
hain zuri.
Hain hauskor.
Hain lau gelatako.
//
Eraikinen tarte horietan, bai egia da, soinuek habitatzen dutela.
Aspaldi.
Zu eta nere urruntasunaren arteko tankerako ixiltasun eta distantziak daude bertan almazenatuak. Miloika pertsonena bezala, pareta hestu horietan, metatuak, kolpatuak, pilatuak,…intziorio noiz bihurtuko zai dauden soinuak. Heuren kabidadeetatik noiz aterako zai.
Tokyo-ko eraikinen tarte hestu horietan,
sekula esan ez dizkizudan guztiak daude gordeta.
Eta ni bezala,
beste mila,
ni bezelakok,
sekula esan ez zituztenak,
daude hor almazenatuta.
Kiloka. Bata bestearen gainean.
Intziorio noiz bihurtu eta kabidade horretatik noiz aterako.
Zu bezala Sputnik.

Eta dena Sputnik,
nahiago duzulako ixiltasunak almazenatu,
hain ederrak diren zure begi bildurtiekin
ni begiratu baino.
Eta nik,
begi horiek ikusiz gero,
mozkortuko nintzatekeelako, zoriontasunez.
Zeren,
Sputnik,
badakit:

Azken batean,
ni ikusten nauzu,
hor lubakitua zaudelarik,
segunduro,
gauzak bakarrik aldatzen diren eraikinen arteko zirrikitu horietatik.
//
Eta ni ez nauzu (jada gehiago) engainatzen.

Gauzak bakarrik aldatzen dira.
Baina zu hor zaude, lubakitua.
(Eta apurka apurka, neu ere, lubakitu naiz).

Eta, esango dizut:
Zu ere ezin zara aldatu.
Horrelakoa zara, Sputnik.
Ni bezelakoa.
Hori guztia,
eta hori,
besterik ez.

Baietz?
Bai.
//
ftf.

In The Mood for Love (in Kyoto) (Part II) edo…

…Edo Geisha black cab-ean ihes egin zuen egunean, Clem Snide – Born A Man gizon baten birjaiotza.

Zigarroak eta kafea, eta Japan.
Euria egin lezake edozein momentutan,
summer benetan sargore honetan.
Bike-a kanpoan dugu, begira ari zaigu.
Eta oraindik buruan dugu, zer gertatu, nora joan ote zen ihes geisha…korrika sartu zen taxi beltz horretan.
Bueltak eman ditugu.
Sushya jan dugu, eta oraindik: Ez dugu ulertzen.
Zergatik ihes?
Kobe-ra joango ote zen. Itsasertzean, noria horri begira, bere begitxu japaniarrekin itsasoa eta feriak ikusiz, agian guztia ahaztutzera. Agian, 2046ra zihoan trena hartu nahiko luke, baina hainbeste tren estazioetan…ez du kanji ideogrametan, 2046ra dihoan trenik topatu, oraindik.
Imajinatzen dut, Seven Stars tabako pakete bat erosi, eta kokilduta, bildurtuta, kafetegi batean lubakitu dela, erretzen eta kafeak hartzen. Erantzuna topatu arte mugituko ez dela egin dio zin bere buruari. Hor dago, bere sanyo cell phone-ean sms-ak iristen ote diren begira.
«As much as you love me…» pentsatzen du, negar malko txiki bakar bat, musu zuritik behera. Egunero negar malko txiki bat.

Pentsatu du, ez duela gehiago eman nahi. Horregatik erretzen du. Zigarro bat, eta beste bat segidan. Errezatzen egon balitz bezala, bere hatsa bereganatuz segunduro: Clem Snide – Pray
Jada ezpaita ezerren sinisdun. «Pray for non believers».
Komunera egin du salto, eta bere zuri make-up-a kendu egin du haserre, artega, malaostian. Ispiluari begira geratu zaio, bere benetako aurpegia ezagutuz. 2 segunduz begiratu dio eta kafetegitik, korrika atera da, bildurtuta. Baina aldi berean, oso pozik. Bizikleta hartu eta Kyoto-ko Teramachi-dori kaletik. Jada ez dio erreparatzen jendeen begiradei. Txori goseti bat da, bizikleta baten gainean, hiri handiaren ahoaren barruan sartzen dihoala. Badaki. Baina hiriak bera jatea nahi du. Irenstea. Oso osorik. Berarengatik geratzen den gauza guzti eta bakarrak. Dena. Bera guztia, osoa, irentsia hiriaren sabelean, digesting.
«When somebody loves you…is not good…is no good…Unless, he loves you…all the way…» Kantatzen dihoa.
Irriparre bat eta malko bat, jada zuria ez den musutik behera.
Bizikletari ekin eta ekin, geratu barik.
Ez du geratzeko asmorik.
Are gutxiago, atzera begiratzeko inongo asmorik.

Kyoto (Japan)
Ftf.

Tokyo Moon

Sato-k hartu dit telefonoa.
Oso tipo atentoa iruditu zait.
Bere inguruan, kolore txuri-beltzezkoak osatzen zuten, eskritorio bat imajinatu dut. Hor, nonbait, Tokyo-ko auzune periferiko batean edo, galduta.
Nere burua, 2046 train horretan sartuta ikusi dut derrepentean. Denbora geratzen den tren horietan.
2046
Emakume traje gorri eta leporainoko horiek, elegantzia eta dotoreziaren obra maestra. Eta gizatasunarena.
Zeren ezetz uste baduzu ere, Tokyo honetan, ene herrian baina gizatasun handiagoa somatzen dut poroetan. Ixiltasuna eta kaosaren artean dagoena, baina gizatasuna. Teknologia ia androide hau, gure sentimendu terrenalak baina gizatiarragoak direla ere pentsa nezake.
Begiak ixten ditut.
Agian betirako.
Eta agian, horrela ilargia bere osotasunean ikusiko dut, inoiz.

Sapporo garagardoa eskatu dut.
Bi gizasemen korbatadun, likore jelaz betetako batekin ari dira cigarrette kajetila guztia ustutzen. Burua atzeraka botaz. Jazz pieza bateko bi instrumentista nekatu izango balira bezala. Beltzez jantzita. Elegante eta aldi berean, informal.

Mogwai-ko young team diskarekin ari naiz,
tarteka,
eta Sufjan Stevens-en seven swans.
Iphone-eko menuan behin eta berriz, saltoka batetik bestera.
Mogwai, neretzat. Sufjan Stevens, biontzat.
Nere lagunak gogorarazten ditut hemendik.
Begiak itxi, eta trenaren barruan sekulako festa antolatu dut nere buruan bapatean. Ez dakigu nora garaman trenak.
Baina, ajola duena,
jende guztia,
ez dakit zergatik,
behingoagatik,
ondokoari begiratzea
utzi diola,
eta algara ixileko baten baitan,
denak,
treneko lehiatilak
martxan goazela,
Tokyo Moon-era
begiratzen goazela.
Ez dakit nora.

Inork ez daki nora.
Baina,
ixilik
eta
lasai.
Eta nik,
Tokyo Moon begiratu,
eta zurekin ere akordatzen naiz.
Apika.
Ilargiak, keinu egiten didanean, bakarrik.
Begiak itxi,
eta ondoko gizaseme hauekin,
ondo,
lasai,
ixil.
ftf.

Goodnight Murakami (so young)

goodnightmurakami
Gaua datorrenean, nere apartamentuarekin parez pare dagoen «soyoung» (edo horrelako zerbait esan zidan bere english traketsean) korearrarekin akordatzen naiz. Murakami-ren istorio japoniarretan murgiltzen naiz, nere hiru kandela amaitezin hauen artean, isiltasun mortuan.
«Soyoung» esan zidan, eta nik, orduan aitzaki ederra hartu nuen, zenbat urte zituen galdetzeko: «In the chinese calendar I am 22 but in the western calendar I am 24 years old»-esan zidan motel motel eta hitz bana ondo neurtuz, bukaeran irripartxo bat bota eta gero.
Orduan esan nion nik: «Oh, really so young«.
Soyoung hala ere, ez da Murakami-ren gaueko ipuinetara barneratuarazten nauen bakarra. Izan ere, Nevada-ko alma bakartien artean, asiatiko hauek dira nagusi. (Heuren herrialdeak  far coast west honetatik gertu egon eta honuntza datoz.) Bakoitza bere bakardadearekin. Hori bai, bakardade isila. Ez duzu jakiten noiz dauden eta noiz ez. Zarata izpirik ez dute egiten. Eta hitz, beharrezkoa soilik.
Beti egin zait oso deigarria isiltasun hori.
Eta are gehiago hemen, gringoen iskanbilaren artean, japoniar eta korearrak, gaueko xaguxarrak bezalakoak izaten dira, kanpoko zume negarti hauetan eskegita. Gau eta egun. Night and day.
Goodnight soyoung.
ftf.