broth

Lehiotik salto egin du, eta sartu da.
(Susto ederra eman dit. Parra batzuk bota ditugu).
Nere aixkidea da.
Eta maite dut.
Bi ume txiki puta izango bagina bezala,
jada, handi, handiegia egiten zaigun mundu honetan.
Gure istorioak elkarri kontatuz.
Testigua hartuz, bat han bestea hemen, beste hemen bata han.
Jameson-a ia ustu dugu.
(Tanta batzuk, besterik ez, errebolberraren errekamararen moduko bala bi lez).
Beti utzi ohi ditugu, bi tanta besterik ez.
Horrekin bizitza guztirako dugu, gutxikin gera zoriontsu.
Eta bi tanta hauek,
ozeano zabalak dira, gure aixkidetasunaren testigu,
gure bizitzen oinordeko,
garenaren, une jakineko, bi tanta,
besterik ez,
eta hori dena.
Eta poztutzen nauk.
Eta maite haut.
C u soon, my broth.
Ftf.

Haize Eza

HAIZE EZA REVISITED

Bandera trapu  bat da

haizerik ez badabil.

Ostera haizea dabilenean oso bestelakoak dira gauzak

eta bandera

trapu bat da.

Harkaitz Cano, Norbait dabil sute-eskaileran, Susa (2001)

Underribi,

gaua da.

Ilargia eta mugak.

Mugak eta banderak.

Eta hitzik ez.

Ezin eguzkia piztu.

Izozkiak gara beraien ahotan.

Zerura begiratzen dut.

Eta haizerik ez.

Eta ez zaitut entzuten ere ez.

Aspaldi,

intxaurrondo-ko kontzertuak,

eta unibertsitate pijolandiak,

uztarturik.

Ezagutzen al dituzu?

Hori ikusi nuen nik. Bateraturik.

Obama, no Drama.

Batzutan,

gordinkeriarekin konformatu behar dudala uste dut.

Bere horretan ikusi, eta ez deus esan.

Dena ulertu behar.

Eta haizerik ez dabil.

Eta mailuarekin umea hondartza galduetan itsasoari begira.

Bere aitaren begiradaren aurrean.

Bere aita da umearentzat erreferentzia bakarra.

Bai, bera bai, ez zu, fucking bastard:

Bera baita, burdin aroko langilea, ikastolako porteriak bere esku zartatuekin egin zuena, hain espreski.

Burdina eta haizerik ez.

Eta bandera, zer da?

Trapu bat.

Korrika egiten pigeon house-era.

Ezpaidugu haizerik ikusten,

ez dago ezer.

Ez haizerik ez ezer.

Ideia kolpatuak, gure garunetan, iltzatzen emeki-emeki.

Gorrotoak, kolpatutzen gure egunerokotasun aztoratuz.

Gure gerra gabeko mural errepublikarrak.

Bobby Sands-en zigarrokinen kerik gabeko,

esperantzazko errealitate fiktizioak,

Islandiara ihes egin balu bezala,

inoiz bueltatzeko, gugana.

Bitartean,

trintxeretako lubakietan

gure bihotzak laztanduz.

Hain urruti ez dauden,

capilla sixtina-ko bi hatz horiek.

Gureak.

Eta gu izozkiak.

Eta, underribiko badiaren aurrean,

beti mugan egongo diren,

azken proletarioen semeetako batzuk,

gu.

Eta, banderarik gabe,

lurra eta zeruaren artekoa,

maitatzen irakatsi zion aitaren semeetariko bat,

ni.

ftf.

Donostia City: Bukowski 17th July 2008 (a sort of homecoming gig).

Backstage:
P7170744
FasTFatum (Igor Calzada).
P7170741
«Exit» song.
P7170749
Emptiness.
P7170720
FasTFatum (Igor Calzada) & Harkaitz Cano.
P7170718
Technical un-conditional support: «Txelis» Venezuela-land and «Txuri» Isma Txantxiku-land. (Thank you)
P7170752
«Qualified» 😉 audience: GiorgioBasmatti, Iturri & Joserra Senperena.
P7170736
Historical «old» Bukowski: Thanks Koldo «Euripean Sua«.
P7170769
Friends: Arantza&Aitor and SushyMaki. Thanks for coming.
P7170763
Igor eta Harkaitz. (After FTF and HC).
P7170755
Harkaitz eta Igor.
(HC eta FasTFatum).

B side:
Agian, kontzertuaren ostean, kontatzen ez direnak: Horiek dira hain zuzen ere B side, «caras b»s. Momentu honetan, 31 agosto kalea dago nere ikusmiran. Eta orduan etortzen dira oraitzapenak, borborka, aztoratuta, baimenik eskatu gabe,…Eta ezin eten, jario eta parrasta etengabe hau. Guztia, desertuetatik zabalean ibili eta gero, berriro, «betiko kaleetara» lerratuz, suertatzen direnak. Hain ohikoak zaizkigu, kaleok. Alde zaharrean bizi nintzeneko garaia datorkit gogora. Eta noski, kontzertuan esan bezala, gure ezekiel-en hamazazpi urteak gogora, «Leiho batek amorante galduari» kantua. Seguruenik, gogorren eta zuzen-zuzenean entzun zen kantua izango zen. Eta oraindik nere harridurarako, lehengo kantua, H.Cano-ren «kea behelainopean bezala» poema liburutik hartua. Eta gero «Exit».

Eskerrik asko, bertaratu zineten guztiei.
Zikloa bukatu eta borobildua beraz.
Orain, atzean geratuko diren kantu zaharrak giltzapean. Batzuk jada, giltzaperatuak, Zu eta Ni, Elurra Zaurien Gainean, Ostean, Tabula Rasa…

Eta desertuetara bueltatuko naiz.
Desertuetara bueltatuz, Morgan-en koadro Hopper-ianoaz ohartuko naiz, bakardade eta errepide horietan. Eta horiekin batera, bidaztiaren maleta zahar abandonatua bezala, abandonatuta utziko zaituztet estarta bazterretan, zuek.
Bai, baztertuta, zuek, abandonatuak.
North-era beti, north-era.
Nevada eta California-tik, ia Alaskara. Seattle-ra bidean jarri naiz jada.

Orain atzera begiratu eta atzean 10 kantu zizelkatuak, Donostia city eta bere txoko ezagunak jada atzean utziko ditut. Etxeko egongela estudio bihurtu nituen garaiak atzean. Barrutik eta banan bana atera ziren 10 kantu horiek hor geratuko dira. Kartoi urdin, erdi izoztu, erdi uretan hondoraturiko horiek geratuko dira. Betiko/Forever.

Bitartean, Irlanda-ko 8 urte horiek ere, «FasTFatum Irish Road Trip 2007: To ever dream» filman jasota geratu dira. Sláinte. Eta orain giltzapean gordeta egongo dira, neretzat. Nahi duenak beti izango du entzungai.

Eta orain banihoa berriro.
Etorri naiz, ikusi dut, gure desertu partikularretan geratzen diren oasi txiki horiek zenbat emateko duten.
Konturatu ere, desertuan, pertsonak ere desagertu egiten direla. Betirako desagertu eta nere barrunbeetan, oroitzapenak jada ezabatzeko burrukan, beti ere bizitza fastfatum bat bezala bizitzea erabaki dugunontzat.

Ba hori, esandakoa,
betikooi, zuoi, muxu handi bat eta laster arte,
beste gutxi batzuoi (oso gutxi, egia esan), The End, Agur.

——————————————
A veces, no entendemos porque ocurren las cosas. Entre hipótecas, cenas de amigos y noviazgos que cada vez duran menos y para menos. A veces, nos imaginamos, desiertos y grandes paisajes helados. Y conducimos por ellos. Dejando atrás, lo que nunca nos perteneció pero cogimos prestado, de las calles y de las cafeterías. Paraguas y tazas de cafes. Y el recuerdo de ese olor. De esa mirada, de ese plan, pequeño pero suficiente para satisfacer nuestra existencia.
A veces, cuando los demás callan o no vamos de esa fiesta bulliciosa que ha llegado a su punto límite,  caminando por las calles con el ipod y con la sensación de que en el autobús encontraremos a ese viejo amor en el que creímos hasta que el corazón casi nos saliese de la caja toracica, empezamos a adentrarnos en ese paisaje salvaje pero seguro.
Lugar de icebergs y poder magnético terrestre.
Para tí, amiga fenicia, para que entiendas a veces lo que no llegas a entender en este idioma nuestro, en el que descubrimos (eso sí a nuestra forma ;)), lo que supone vivir en este mundo y sentirlo.
ftf.

FasTFatum Chapter 1: Was Born and Own Trip.
Donostia-City, 1st August 2008.

Debut Album Official Presentation

irutxulo FasTFatum.

Fastfatum briefing-laburpena (eu, es, pdf 680Kb)

HITZAURREA // PROLOGUE // PROLOGO.

Otzanak gara otzan garenez: geronen argazkia eta hatzmarkaz gain, begiaren irisaren mapa antropometrikoa, gaixotasun sendaezinen zerrenda eta ADNan denok daukagun erratatxoa jasoko ditu denbora asko baino lehen gure nortasun agiriak. Baina nortasun agiri horri oraindik asko faltako zaio gure benetako nortasunaz zerbait funtsezkoa esan dezan: ondo egindako nortasun agiri batek jaso beharko luke, oraintxe aipatutakoez gain, etxean gehien entzuten ditugun diskoen zerrenda (ez baita musikarena adikziorik bigunena), zapaltzen ditugun tabernen lista zehatz bat (adikzioekin segituz), eta horrekin batera, lagun zaharrak non eta nola ezagutu genituen zehazten duen diagrama bat ere bai, jakina. Azken atal horietan, Igorren nortasun agiria eta nirea antzekoak direlakoan nago.  Igor Calzada, alias FasTFatum (garaia da ezizenak berreskura ditzagun eta biba ezizenak!), adinkide dudan arren, ez nuen eskolan ezagutu, ez bidaia batean, ez solfeo klasean (eta eskerrak: nire belarri finaz jabetu izan balitz ez zatekeen nigana inguratuko-eta); baizik eta hemendik ez oso urrun, Donostiako alde zaharrean, duela hamalau urte. Musikaz eta literaturaz aritu ginen lehen gau hartan, gaua baizik ezin zuen izan, tabernek musika jartzeko orduan oraindik ere ildo editoriala zuten garai batean. Tratu bat ere egin genuen: luze eta korapilatsua izanagatik musikatu ezinezkotzat jotzen nuen poema bat musikatuko zuen berak. Apunta ezazue hau: Igorri gustatzen zaizkio desafioak.

Baina Igorri, behin bere nortasun agiria osatzen hasita, lehen bezala orain, buzoiak gustatzen zaizkio desafioak baino gehiago, eta denbora asko baino lehen jaso nuen etxeko buzoian gutunazal bat, kasete bat barruan zuena, eta bertan, Leiho batek amorante galduari poema musikatua, gaur, dezente eraldaturik, Igorren lehen diskoan geratu den garai hartako poema bakarra. Poema musikatuak. Asko esan da horri buruz. Poemak, nolabait esateko, bizitza zati fosilizatuak dira, lehortzen zintzilik jarritako  tabako orriak bezalakoak: beren medio naturaletik erauzi ondoren sikatzen jartzen dira usain sakonagoa izan dezaten tabako orriak, eta bizitza zatiak berdin, zintzilik jartzen dira idortzen poema bihurtu arte; poema onenek lortzen dute tabakoaren sakontasun hori, baina badute beste batzuetan arriskua hosto mortu edo orri hil bilakatzeko ere… Kantugile bat behar izaten da batzuetan, hosto lehor horrekin zigarreta kiribildu eta, poemari bizitza berria emateko. Poema ke-bafada –beraz hats–  bihurtzen da hartara, bere zikloa osatzen du.

Baina poema ez da beti kantuaren abiapuntua, batzuetan kantua kantatzeko da hasiera-hasieratik idatzia, eta horixe da, hain zuzen, disko honetako kantu gehienen kasua: gure arteko elkarrizketatan sortutako obsesioak izan daitezke abiapuntua, animo egoerak, elkarri bidalitako postal konzeptualak. Tom Waitsek zioen legez, kantu on batek eduki behar lituzke bere baitan hiri baten izena, eguraldi mota bat, eta, horretaz gain, baita jateko edo edateko zerbaiten aipamena ere, kantua entzun ahala gosea sartuko balitzaigu ere. Ez nuke esango FasTFatumen kantuek patroi hori urrun dutenik. Igorren nortasun agiriarekin segituz, bere pasaportea zigilatzen duten herrialdeek ere pista dezente ematen dituzte bere kantuei buruz: Helsinki, Dublin, Reykjavik… Eta horiekiko kerentzia, ez da soilik paisajeak edo hango jendearekin gustura sentitzen delako sortua, baizik eta bertako zenbait talderi (Sigur Rós, Múm) nahiz bertan egiten den zinemari (Fridriksonen Cold fever filma) zor dien estimua medio.

Zerbait esan badaiteke disko honi buruz, esango nuke sedimentazio luzeko diskoa izan dela, deskarte askoren pilaketaren ondoren geratu den emaitza. Eskarmentuak horixe ematen du: deskartatuarekin eta huts egindakoarekin ere asmatzen denarekin adina gozatzen ikasten dela… FasTFatumek dioen legez, patuaren abiadura azkarra izanen da akaso, baina gure esku dago gauzei denbora ematea. Halaxe izan da: desagertu diren hainbat egitasmoren errautsetatik, bide bazterrean utzitakotik, galera askotatik, lagun askoren entusiasmoaren kutsaduratik sortua da FasTFatum. Xehetasunez betetako diskoa da, eta, garaiotan jada esan daiteke –edo nik bederen hala sinesten dut–,  matizetan, xehetasunetan dago iraultza. Xehetasunak iraultzaileak dira.  Nabokovek ere halaxe ohartarazten zien idazlegaiei: “detaileak, ikasle maiteok, laztan itzazue detaileak eta jarri haiei arreta!”.

FasTFatumen lehen diskoa, diskoa da eta ez kantu bilduma, disko bokazioarekin jaioa eta pentsatua, dantza soltearen garaikoa den arren, ez delako Igor kantu soltearen garaiko, baizik eta disko lotuaren sasoiko (gaurko ikuspegitik ia erritual tribal den hori bada gure belaunaldiak askotan egin duen zerbait: disko bat erosi, etxera igo eta diskoa lagunen konpainian osorik entzun, zine areto batean bezain isilik, tokadiskoak bueltak ematen dituen bitartean; lagunekin burututako erritual horrek badu odol-itunetik zer edo zer). Luzeak dira FasTFatumen kantuak, lau-bost minutu, hori da bere kadentzia. Esan liteke Igorren kantuak hiru aktotan edo gehiagotan antolatutako antzezlan laburrak bezala entzun daitezkeela sarri. Ez da kasualitatea, adibidez, etxetik alde egin aurretik bere gauza guztiak atarian kutxatan pilatuta dituen neska batez mintzo izatea diskoko azken kantua (Glen Hansarden Sleeping kantuaren bertsioa); despedida kutsua duen kantu bat, amaitzeko.

Igorri entzuna da: emozioak hotzean hobeto kontserbatzen dira. Arrazoi du. Baina abandonuaren desengainu hotza eta elur berria zapaltzearen poz epela, biak daude bere nortasun agiri musikalean inprimatuak.

Harkaitz Cano (HC)

Donostian, 2007ko azaroaren 8an.