Gaur

Zergatik, ihes egiten dugu,
hondartza galduetatik
twin peaks-eko gainera?

Agian,
elkarrizketa hutsal
eta curry chicken-etik
urruntzen ari garelako?

Edo aspaldi,
maitatzeari utzi geniolako.

Edo agian,
hau dagoelako
Gaur.

Eta gaurko TV debate-a
benetan aspergarria suertatu zaigulako.
Ohi den bezala.

Eta,
inork ez duelako arrazoia.

Dakigun gauza bakarra,
gaur,
Gaur dela.
Eta gainera,
gogoa dugulako,
gure galtza laranjak jantzi,
eta kalera ateratzeko.
Eta badakigu,
badakigulako,
Xantal, James, Marta, Iban, Beñat, Amets, Maddalen, Jose Luis, Carolina, eta gogora etortzen ez zaizkidan gaurko protagonista guztiak,

gogo berdina dutela.

Gaur, beraiek izan.
Chéjov-ek esan zuen,
otsoen aurrean,
beraien aukera bakarra,
hirugarren aukera zela:
Heuren burua, poliki-poliki jaten bukatu. Otsoei arrastorik utzi gabe.
 
Hori bakarrik,
eta guzti horregatik,
biziko dira Gaur,
banan-bana,
guztion hiri honetan.

Gaur (eta hemen, gainera).
ftf.

DE-CADENTE

2293337347_4ff15c6663Oinez.
Gaua da.
Piano bat.
Aurreko uztailean bezala,
hor antzoki ilun batean.
Ez negarrik egin.
Ez du ezertarako balio.
Entzun, taxi horien zarata aldapan gora eta behera.
Zure bihotzean, aurikulu eta bentrikuluak lez.
Hiriaren hotsa.
Hiriaren birikak.

Besterik ez,
Anything.
Mark Eitzel – Anything

But you are not alone.

Bay Area ikusten da, hemen goitik, ikusten duzu?
Ez dago urruti, ikutu ahal dut hatz puntekin.
Ikutzen duzu? Bai, hor beheko hori, Frisco da. Pelikuletakoa.
Baina hemen, gizatiarragoa dirudi.
Arnasa hartu daiteke,
gure birikak ez itotzeko.
Eta esan hemendik, zenbat aldiz maite izan dudan, bultzatu izan dudan atea behera botatzeko,…
Benetako gauzak egiteko, benetako gauzetan sinisteko. Eguneroko gauzetatik ihes egiteko, beste behin ere.
(…)
[Lasai, Gemma jarriko dut speaker-etatik, etxera iristen naizenean. Atea zabaldu eta zigarrokin luze eta marroixka horietako bat erreko dut, gauero lez, hor atarian eserita. Atezuaren azken goiki eskaileran nere jeans jada apurtu eta goiko moon hori begiratuz. Bay Area Moon hori.]

Oinez,
goaz berriro aldapan gora.
Bazatoz?
Entzun, headphone-ak
partekatzen ditugu.
Belarrietan Mr. Eitzel.
Bera bertakoa da.
Inork ez du bera ezagutzen, ordea.
Hortaz ohartu nintzen lehengo private party-an.
Bere izena aipatu zuen europear flipaua bihurtu bainitzen, hogei bat hippie-ren begiraden artean. Inork ez zuen Frisco-koa dela harrotasunez esaten duen kantaria ezagutzen. De-Cadente.

decadente adj.
Que es propio de un movimiento de la literatura que se caracteriza por el excesivo cuidado en el estilo.
adj.-com. Díc. gralte. del artista y literato de refinamiento excesivo.

Jaso dut twitter-ren. Thank you.
Bai, hori da, nik esan nahi nuena. Hain prezisoki.
Urte bete eta gero, oso ondo ulertu didazu zer esan nahi nuen.

Oinez,
gauean,
berriro ere,
Filmore St.etik Hayes St.era
oinez,
gauean,
taxi horiak
ezker-eskubi,
japantown,

eta azkenean
horra,
orratzera iristen gara:
175268490_3bb1441a0aGure etxera,
Twin Peaks-eko muinora.
Bay Areako behelaino artean,
gure gotorleku de-cadente-ra.
DSC03071

Firestairs to the SF Bay Area’s Sky (5am tonight)

Ipod-ak ez du ixildu nahi gaur gauean.
Egia esan, nik ere ez bera ixiltzea nahi.
Beldurra izango da.
Lo egiteko beldurra.
Zu gogoratzeko eta nere ametsetan sartzeko.
Edo neregatiko beldurra izango da.
5am San Francisco. Tonite.
Taxi horiak kanpoan gelditu gabe, paraje urbanoak eta telefono betaurrekodunak.
Eta nere buruan green emotional landscapes.
Gelditu gabe. Trostan dabiltzan zaldi eroak Islandiako Akureiry-runtz. Han zerbait omen dago. Amets eta fikzioaren artean. Badator, badator.
——————————-
Ez dago jada, denbora honi jarraipena emango dionik.
Hemen, denbora gelditu da, parete zuri hauetan, sute-eskileratik, zerura igoko gara, han party erraldoi bat egiteko. Hemengo community carnival hauek bezalakoak, baina maybe zapi zuri-gorriak aterako ditugu, yankee hauen zoramenerako. Kriston burrundaia. Zezenak, armarioan gordeko ditugu. Zaldiekin, zeruko paraje berdeetan hegan egingo dugu, Bay Arearen gainetik. Hippie guzti hauen zoramenerako. Crazy St. Phermin in SF.
——————————–
Han goian, esango dizkizut, jendearen algararen artean, SFko zeruan eserita, zenbat aldiz pentsatu dudan, Islandiako zaldi eroekin. Zenbat eromen izan ditudan gaur bezalako gauetan. Zenbat aldiz, salto egingo nuke, zeruaren ertze honetatik behera. Zenbat aldiz, jarri naizen, ume bakartiei kalean begiratzen. Zenbat aldiz, egin dudan oihu hondartza galduetan. Zenbat aldiz, gorrotatu ditudan mundua zuri beltzean ikusten dutenak bakarrik, beste gainontzekoei diktadura horretara behartzeagatik. Zenbat aldiz, pentsatu dudan, zeruaren eskin honetara igo eta bertan gelditzea. Zenbat aldiz, zenbat aldiz, zenbat aldiz.

Baina, behin bakarrik, igoko naiz sute-eskileratatik gora, zerura. IMG_0602
Eta zurekin bada,…
inoiz ez gehiago jeisteko handik.
//
ftf.

The Blood

Ez zait inoiz gertatu.
Aireportutik atera behar nintzela, odoletan hasi naiz sudurretatik. Geratu gabe. Zer edo zerk, nere barruan eztanda egin balu bezala. Eztanda gorria. Agian gauza askok egin dute eztanda barruan. Korrika joan naiz restroom-era. Ispiluari begiratu diot eta han etzegoen inor ez. Odolarekin batera, sudurretatik desagertu egin naiz. Arraskatik behera joan naizena odolarekin neu izan naiz. Oso osorik. red blood
————————————————————-
Orain sute-eskilara hau, logelakide dut, SF hiri handian.
Begiak itxi, eta Oregon-eko
green,
moon,
coast,
beach,
train,
friendship,
car driving,
rain,
streets,
heart,
orange,
trees,…

nere ametsetan
sudurretatik sartzen
senti ditzazket.
Udaberriko odol berdearen transfusioa.
Bete arte,
oso osorik
bete arte
berriro ere.
green blood
When you look and find
You(‘ve) lost your place
To the girl behind
With the honest face

Ain’t that the way..

Your heroes
They pass by on broken feet
With the girls they find
Between the roof and street
On a thin escape

I can’t explain where the blood goes
I can’t explain cause I don’t know
It finds a way

The wise, they talk of honesty
While the boats, they keep pointing

Always set for sea
A fool’s escape

There’s a note, I found
Reminding me, not to wait
That you’d come and look for me
And not to wait

I can’t explain where the love goes
I can’t explain cause I don’t know
It finds a way
//
ftf.