36

I rescued from my shelves 36 candles. I served a jameson’s whiskey. I lighted them. I looked at them for a while. And then, I played Radiohead’s «videotape» song from «in rainbows».
I opened my moleskine notebook, I looked out of the window. I thought again, I did, I made it. The cost was really high. I looked at the guitar. It is really silent instrument tonight. It whispered to me, tonite is not its night.
I took whole the coins from the cup. I started counting pounds, crowns, dinhars, and all sort of coins.
I took the phone and I call you.
I dialed 36 numbers. My years.
And that’s all.
//
Ftf.
//

Dublin

U2 – Promenade
Gaur azkeneko paseoa eman dut zure masail eta iztarretatik.
Liffey-ko alde bietatik ibili naiz ohi den bezala.
Ikusi ditut zure inguruan, spare change spare change erruguka eskale papera betetzen hasi diren hiritar arrunt oldea. Sentitu dut, zahartu zarela, loratu zarela, hondaratzen ari zarela berriro. Deitu zaitut baina ez didazu jaramonik egin.
Maite zaitut eta badakizu.
Beti maitatuko zaitut.
Usai etxekoi eta arrunt ibilkera horrekin. Trakets bezain maitagarri. Gertuko bezain urrun. Etxekoi.
11 urterekin ezagutu zintudan. 2011 gaur.
Idatzi dut, irakurri dut, bizi dut, ezagutu ditut zure magalean pertsonak, maitasuna, bakardadea, gorrotoa, urruntasuna, ezinegona, edertasuna, ixiltasuna eta ni.
Kantatu dut zure altzoan. Sentitzen utzi dut nere barrua, inon ez bezala, eta horregatik hori dena zor dizut. Hori dena. Orain idatzi egin dut zutaz, zure arima, nere oroimenean geratu dadin betirako, ezagutu ditudan pertsona guztiekin, Guinness-aren apar artean. Hirian joan etorri amaigabean. Pigeon housera bidean. Oraindik maite ditudan pertsonen artean, eta dagoeneko hauts bihurtu direnak.
Dublin zuk barkatu didazu dena. Beti egon zara hor. Beti besoak irekita. Zu, territorio libre bakarra. Hutsala baina handia. Sinplea baina benetakoa. Zer gehiago eskatu ahal da? Ezaguna ezezaguna baino. Kafe hartzera gonbidatzen duena.
Ta nik maite zaitut. Zaren bezala maite zaitudalako.
Naizen bezala, maite naizelako.
Long life, Dublin, long life.
U2 – Bad
ftf.

nere izate amoltsuaz

H. joan egin da. Ez dakit bueltatzeko.
Olatz Zugasti – Kantu Baten Bila Nabil
Eta derrepente, ikastolara bidean bezala aurkitu naiz; oihan horiek amaren etxera bidera. Euria eta oihana. Berde iluna. Iluna. Kaleak berdinak dira, baina ez dabil inor. Arazoak berdinak dira. Argiago ikusten dut. Irtenbideak hain dira jada garbiak. Baina hobe agian ixilik geratzea, eta kantuaren bila jartzea. Hobe horrela. Inor ez dago jadanik kantu bilaketan. Ni bai. Beren ereduetatik ihes egin baitnuen. Eta ez, motz geratu da, idatzi dudana; izan ere, hori neretzako gordetzen baitut. Eta hori nere barruan dago. Lautadak, etxeak, kaleak, autopistak,…Bideak. Nere izate amoltsuaz, oinez egiteko. Jada iritsia. Jada, iritsia, nekatua.
Exeri eta zai geratuko naiz.
Kantuak, ni hartu nazan arte.
Inoiz hartuko banau ere.
Begiak itxiko ditut, eta ume bihurtuko naiz berriro.
Kaxeroz jantziko naiz. Baina Xantotomax Oregonianoa izanen naiz.  Betiko.
Trenean, atzera eta aurrera. Treneko bidaiariei, so.
Ftf.

Nere amaren sukaldetik (Part II): Ni naiz.

Xabier Lete – Ni naiz
Amaren sukaldean, MLaboa bukatu eta gero zetorrena. Urnietatik mudantzan salbatu zen zinta hori hori. Aurrezki Kutxak gabonetan opari ziona nere gurasoei. Akordatzen naiz, nere aitak ez zuela ulertzen…baina ez dio inoiz kantatzeari utzi. Ez ulertu arren. MLaboa, XLete eta nere aita, beti ekipo berekoak  izan baitira.
MLaboaren heriotzak San Francisco-ko Twin Peaks gauean harrapatu ninduen, sortzen, ekoizten, idazten, irudikatzen. Nere amaren sukaldeko berotasun horrekin.
XLeterenak ere harrapatu nau. Gauez, idazten, irudikatzen, oroitzen. Ez hain urruti. Baina baita, guztitik oso urruti. Eta oso pentsakor.
Zinta hori hori, aurkitzen jarri naiz nere TDK zinta hauts betetako horietatik. Izarren hautsa aurkitzea bezalako esplorazio domestiko urduria izan da. Ez dut aurkitu. Nere apaletako milaka CDk eta mp3, spotify, itunes…eta gainontzekoen begirada harrituaren artean.
Ez dut aurkitu. Ez.
Urnieta etorri zait gogora, pertsona sakona etorri zait. Denborak daraman bidea etorri zait gogora. Baita, Lourdes Iriondo, nere ama bezala, Lourdes.
Eta pentsatu dut:
Ni Naiz.
Eta izango Naiz.
Goian bego XLete.
«Zuen bide beretik jarraituko dugu besteak.»
Eta dagoeneko, badarraigu gu, lardaxka gazteak.
Ari gera aspaldi.
Orain, lardaxka gazteak,
bakarrik geratu gara.
Eta hau eta gero, ez hain gazte.
Eta ni Naiz.
Ftf.

Yeah

The Pogues – Down All The Days
Shane-ekin geratzea bezalakoa da.
Jameson whiskey bat eskatu eta berriketan hastea, zerbait kantatzen, gitarra hartu eta beste bat eskatu.
Ia-jada, indibidualismo itxurazko kolektibismo burokratiko honetan itsututa gaudenean, austeridadea, krisia….baita eta zera!
Krisian gaude aspaldi.
Gero USA kritikatuko ditugu…bai eta zera ere.
Gurea begiratzea baino ez dago.
Gero oso progre eta oso solidario…

Ez dakit decathlon, forum eta mediamarkt edo horretan izan nintzen duela egun batzuk…eta ingurura begiratzea bezalakorik ez dago horretaz ohartzeko.

Nik jadanik, olivetti zaharrari kea dariola nabil.
Non-stop.
Non-stop.
Kea dario.
Eta gainera merkea da.
Idaztea, merkea oso merkea.

80.hamarkadaren revival bat da hau guztiz.
The Clash, The Pogues, Simple Minds….eta honelakoak.

Izan ere, gehiegi ez gara aurreratu.
Honelakoetan ez behintzat.
Eta gainontzekoetan…
ezertarako balio ez duten gauzetan…ba…agian bai…
baina, hori,
finean, ez dute ezertarako balio.

Berreskuratu behar dugu,
atzean galduta utzi duguna,
ez nostalgiaz,
inondik inora.
Entzun
The Pogues – Yeah, Yeah, Yeah, Yeah, Yeah
Hau nostalgiatik oso urrun dago.
Ftf.