St. Patrick´s

St. Patrick’s, today. 17th April.
Azkenean «pint of guinness» ñoñostiarra aurkitu dut, kostata anyway. Esango nuke, «pint of guinness» keler erara izan dela; «carácter» bai. Rekalde Pub Old Part.
Eguna, aparraz betetzeko lain.
DSC00982
Eta Belfast-etik, gaur bertan, etxeko buzoian, etzanda zegoen, aspaldiko partez, gogotsu nenbilen The Frames-en Glen Hansarden Once filma! A ze present, Belfastetik bidalia!
Bai jauna. Thanks a million, Ihintz. Muxu handi bat hemendik. (A pint 4 us soon)
—————————————-
ZEINEK GERATUKO DU ORRIAK PASA ETA PASA DABILEN HORRI? HAU EZ DA SEKULA GERATUKO?
—————————————-
Lasai. AMCen «What holds the world together» eta «Can you help me…to believe»… Mark Eitzel eta bere (izen zatardun American Music Club…); aixkide, azken boladan. Ezin kendu.
Eta orduan, pint of guinness hori, donostiako rekalde pub horretan erdi bukatuta uzten dugu; korrika irteten gara; what’s up there?; we don’t know; but everybody has just start running; as mad people!
Eta gu ere. Korrika hasi gara. Ez dakigula nora.

Hondartza, beltzak.
Ametsak. Eta ardoa.
Bai, ardo kopa asko. Lasai hartuak. Baina asko.
(agian itsasoa mozkortu nahi dugu!? Hondartzara, pint of guinness aparra kupeletan barreiatuta ekartzeko gugana!? Crazy me 🙂

Eta nola da St. Patrick’s-etik hasi eta San Francisco-n bukatzen den bide hori?

Ez dakit:
Batzutan pentsatzen dut, Galway-ko portuan (edo agian ez turistikoa den, Glenckolumbille-eko cliff horietako batetik), pint-ak hartzen lo geratuko nintzela, «berde etilikoa». Eta kaxk, ba, atlantic ocean-ean barrena: Amets, zorigaizto, nightmare, pertsona ezberdin, maitasun gau, esperantza, ilusio, bizitzaren pasarteak…han galeretako kupelekin batera, nonbait, askatzen joan eta atlantic ocean-era erori direla…Guztiak barreiatuak, olatuen gozamenerako.

Jarraituz:
Hurrengo eguerdi eguzki izpi lotsatien artetik, begi bat irekitzen dudala. Hangover. (Sekulakoa). Eta grisa. Itsaso grisa. (Alaska ote?). Eta berriro lo.

Arrival:
Kai galdu bat. Eta kaiaren espigoian…(ez da posible!) Korbata gris, eguzkitako betaurreko eta traje beltz inpekablez jantzitako pianojolea, pianoan M.Davis-en «So what»en hiru notak jotzen. Hasierako, galdera melodikoa. Esku batez, eskubiko eskuaz zehazki. Ezkerrekoa, pianoaren tapa gainean, eutsita du. Eta betaurrekoen gainetik begiratzen digu. (Irriparrea du ahoan). Irriparre konplizea.

Jarraitzen dugu. Berriro, theatre zahar hura. Inor ez kalean. Bourbon botila hutsak. Eta gure arnas estua. Ez dugu ajerik. Pasa da. So what.

Gurdi baten gainean, erdi eserita, bizkarra ematen didaten, bi gizon, kantari ari dira, oso urrunean. Behelainoaren artean, ezin ditzaket berezi. Baina, entzuten dut bai. Kantu zahar bat.

«Paddy’s lamment» kantu zaharra.
Another irish folk song, San Francisco-ko karriketa urrunetan.
«Paddy’s lamment».

Eta zerk eusten du mundua batera?
Ozeanotik ozeanora. Gauden lekutik, green island-era eta handik, golden gate-era. Gu. Zu eta ni. (Once more).
(Eta poztutzen naiz. Eta ziur zure «ama» ere bai.)
Sláinte.

ftf.

The Dull Flame of Desire

Egunero. Eta atzo gaua.
Koordenadek bere balio galdu dutenean. Eta real & fiction-a batera elkarbizi direla konturatzen hasten gara. «Desioaren sugar opakoa»:
Solemnea hasiera. Anthony-ren ahotsa, tartekatuz. Bikote ezinhobea, kantu borobila. Atzetik berottzen dihoana jakin gabe noiz egingo eztanda, noiz izango den sumendia sutan.

«I love your eyes my dear,
their spendid, sparkling fire
when suddenly you raise them so
to cast a swift embracing glance
like lightning flashing in the sky
but there’s a charm that is greater still:
when my love’s eyes are lowered
when all is fired by passion’s kiss
and through the downcast lashes
i see the dull flame of desire»

Desioa ez baita sumendia izan behar. Batzutan fuerteena, hor dagoen hori da, itzalia, opakoa, ezkutuan…dagoen hori. Dull flame, sugar opakoa. Noiz eztanda egin zai. Eusten diogun amorru hori bezala. Hain juxtu bistan ez dagoen hori. Eta hor zelatari. Eta xarma berezi bat du, are gehiago, begiak jeitsita daudenean, ikusten ez denean, guztia sutan dagoenean, pasioaren muxuaz, eta betileetik haratago, ikusten dudanean desioaren sugar opakoa. Argirik pasatzen uzten ez duen sugarra. Hori da opakoa. Guztia dago hor, ez dugu ikusten, itzalia, iluna, ia ikusezina,…Eta maitearen begiak inoiz ez ditugu ikusten diren bezala. Inoiz, imajina ditzakegu. Baina bere edertasuna ez dugu inondik inora ere harrapatuko, inoiz. Eta hor jarraitzen dugu, sugar opako horren baitan. Eta ez dakigu zergatik, baina hor.
(Tanbor hotsak. Bukaera)
Sugarra. Hor dago. Gu. Hor gaude.
(Tronpeta hotsak. Epilogoa)
Betiko. Itzaliko ez dena. Forever.
flame
ftf.

Soon

True freedom
(Eef Barzelay)


If I was a poet or maybe a king
Then I could explain to you how my heart sings
Whenever I look in your eyes

A humming bird trapped in my chest I would say
is just how it felt on that glorious day
when I first saw you

Together we’ll know true freedom
>From all earthly constraints
Dissolving brilliant bright colors
In the picture god paints



Thanks, Eef.

FasTFatum and The Joshua Tree: 33th Birthday.

jt
Yes, I reached to the 33 years. After 22 years that I first listened «The Joshua Tree», just when I was 11 years old. Today is my birthday, I have waken up at 6am, listening one song, «In God’s Country». I would really dream, running to stand still or singing I still haven’t found what I looking for. Just with the feeling and with the essence of this child thought. Not more. Because maybe it’s fair enough, just thinking we could drive and get to be somewhere «In God’s Country». I will drive to there, slowly. Now Slow Fatum has just started.
Akordatzen naiz, 11 urterekin, goizean goiz zoriontzeko deitu didan nere amak, ez zuela ulertzen diska beltz (jada ikutu eta zaharkitua, nere home-diskotekan) horren inguruan orduak eta orduak ematea, entzuten. Mapetan ez dauden koordenatara eramaten ninduten ni. Leku, lasai eta zabaletara. Eta beti geratzen nintzen pentsatzen nolakoa izango ote zen, jeans jakaz jantzita argazkietan osotasun bat osatuz, agertzen ziren lau tipo dublindar horiek, Anton Corbijn argazkilari maixuak diska islatu zuen, «jainkoen herrialdea» hura.
Eta gaur, 33 urte. Azkenean.
Joshua Tree eta Joshuaren urteak. 33 urte, duela 22, 11 urte.
Koordenada matematikoak, akaso. Norberak, bere fatum-a bizkar gainean, iritsi behar duen lekura heltzeko. (Eta ere akordatzen naiz, kantu gogor eta apokaliptikoarekin: «Exit». Ez neurea. u2ena, jakina).
Koordenadak, Joshua Tree-ra.

33th Zorionak/Happy birthday FasTFatum!