Gaur

Zergatik, ihes egiten dugu,
hondartza galduetatik
twin peaks-eko gainera?

Agian,
elkarrizketa hutsal
eta curry chicken-etik
urruntzen ari garelako?

Edo aspaldi,
maitatzeari utzi geniolako.

Edo agian,
hau dagoelako
Gaur.

Eta gaurko TV debate-a
benetan aspergarria suertatu zaigulako.
Ohi den bezala.

Eta,
inork ez duelako arrazoia.

Dakigun gauza bakarra,
gaur,
Gaur dela.
Eta gainera,
gogoa dugulako,
gure galtza laranjak jantzi,
eta kalera ateratzeko.
Eta badakigu,
badakigulako,
Xantal, James, Marta, Iban, Beñat, Amets, Maddalen, Jose Luis, Carolina, eta gogora etortzen ez zaizkidan gaurko protagonista guztiak,

gogo berdina dutela.

Gaur, beraiek izan.
Chéjov-ek esan zuen,
otsoen aurrean,
beraien aukera bakarra,
hirugarren aukera zela:
Heuren burua, poliki-poliki jaten bukatu. Otsoei arrastorik utzi gabe.
 
Hori bakarrik,
eta guzti horregatik,
biziko dira Gaur,
banan-bana,
guztion hiri honetan.

Gaur (eta hemen, gainera).
ftf.

Kid

Ohean.
Pentsatzen.
Karretera batean, kotxean aldapan behera eta balaztarik gabe.
Ikusten dut,
ume bat,
ume bat,
zebrabidearen erdi-erdian,
alboetara begira,
Sands hil zuten,
H block-en aurrean,
ez daki zer egin,
ezin da mugitu…
Eta kotxea, karretera batean, aldapan behera eta balaztarik gabe.
Zerua grisa da.
Eta atzo euria egin zuen.
Gaur, ez da ezer gertatu,
baina bihar bai gertatuko da.
Orangisten martxa, urtero bezala.
Eta umeak,
korrika egin nahi du,
baina oinak lurperatuak ditu,
hondoratuak, lurrean.
Zebrabidearen zuri eta beltzaren lerroen artean du begirada.
Eta noizbehinka gora begiratzen du.
Zeru grisean zebrabide bat (zirrikitu bat) aurkitu nahi izango balu bezala.
Ez du, korrika egiteko jada indarrak.
Zeruan bakarrik sinistu du beti.
Eta zirrikitu edo lehio bat non ireki begira egon da beti.
Bildurra ematen dio, jendeak.
Mina egiten dio, jendeak.
Supermerkatuetako jende andanak, autobusetakoak eta batipat tanketa militarrek ateratzen duten hotsa.

Bere ile horia ikusi daiteke orain.
Gora, gora egiten duelarik.
Eskutik, heldu dion, esku batek altxatu du bere gorputza goruntz. Bera, begira dago oraindik, ez da ohartu ere.

Kotxea, bere azpitik pasatzen ikusten du.
Jendea ez da ohartu ere egin.
Balaztarik gabe kotxea bere azpian.
Bikoteak, eskutik helduta, eta amoranteak, kortinen atzean, west suburb-eko auzuneetan.
Hiri guztia ikusten ari da goi-goitik.
Begiak itxi ditu.
Ikusten duena erreala ote den ala ez, galdetzen dio bere buruari?
Ez dio axola egia esanda.
Ohean egon ala ez.
Erreala izan edo ez.

Dakiena da,
gauzak jada ez direla berdinak izango,
begiak irekitzen dituenean.
ftf.

An End Has A Start

RyanAir.
Gitarra besapean.
Eta pisugabeko maleta bat.

Kantuak nola egiten diren galdetzen dute gaur arratsaldean?
Nola?
Horrela.

Hegazkinean lurreratu aurretik
jada
istorioak eta melodiak buruan.
Beti istorioak hasi eta bukatu egiten direla.
And always again.
An End Has a Start.
(«you came on your own»)

Ezin ditugu
gure barrutik
jada tiraka kendu
mapetan agertzen ez diren kale horien izenak.
Grafton-etik, Shattesbury, Falls edota Malahide.
Ezin.

Beti geratzen zaigu patrikan
azkeneko bala:
An End Has A Start,
Ha’pe’nny Bridge-ean kantatzea.

Seguruenik,
gitarra akustikoz, Irlanda-ko hiriburutik London-eraino, Belfast-etik pasa, Manchester-retik pasaz….
Gure maleta eta kantua elkarrekin joan-etorria egingo baitu.

Atzerabueltarik ez duen mundu honetan.
Gu, bitartean, begira.
Bakarrik begira.

Oraingoz beste ezer ez.
Adreilu gorria begiratuz
jameson whiskey-az
iltzatuko ditugu gure neuronak,
kondenaturik,
ibuprofenoaz.

Azken momenturarte.
Azken momentuan,
bukaerako momentu horretan,
hasiera kamiseta kolore berdekoa izango baita.

Happe’ny Bridge-en,
ni lekuko bakar.
ftf.

Small

Txikia.
Egunen batean, mundua txiki bihurtuko zaigu.
Ezdeusa.
Hutsa.
Empty&Nothing.

Ateak ireki
bihotza hertsiki itxi
hortzak hestutu
lagunak agurtu
lehioetatik euria sartzen ikusi
olatuetara jauzi egin
bidea non dagoen begiratu
ez ezer aurkitu.

Txikia.

Azken momentuko,
egia.
Gezur bihurtu nahiko genuke,
eta berarekin
gu atzetik desagertu.

Txikia.

Gaueko a.amenabar-ren hiri huts horretan, gu.
Txikia.

Elkarrizketa txikiak, gaueko ordu txikietan.
Hurrengo goizeko, kafeostean, guztia garbi.
Txikia.

Txikia, desagertu arte.
Lorratza utzi gabe.
No traces.

Zigarrokinak,
hor kanpoan,
bankuaren aldamean.

Gure begirada,
itsasaldeko gaueko argi zerutiarrean iltzatua.
Zerbaiten esperoan.
Seinale baten esperoan.

Edo besterik gabe.
Gu, txikirantz sartzen ariko bagina bezala, sentitu.
Mogwai 8PM.
Iritsi da unea.
Play.

Eta biluzten goaz,
hemeki hemeki
ia konturatu gabe,
indar ezezagun batek,
besotik helduko baligu bezala,
eta guk ez dakigu zergatik,
baina inongo erresistentziarik gabe biltzen gara
Belfast-eko New Lodge-eko aktibisten batailoi errepublikazalea bagina lez,
(txapel beltza jantzia),
itsaldera,
argi zerutiarra,
nondik atera den eta zergatik ateran den,
galdetu gabe,

Txiki bilakatzera.
Gaur, gauean.

Gaurkoz,
hiltzera, itsasoan.
Itsasoratzera,
olatuetara troubles-etan,
gure buruak botaz.

Jada, borrokak zentzu galdu egin duenean.

Baina txikiak,
bihurtu garenean.

Txiki.
Baina argi zerutiarrean jada.
Sinbiosian.

Gau honetan,
begiratu itsasora:
Ikusten al duzu/nauzu?
ftf.

Rush hour

Obama.
Obama, gora eta behera.
EuskalH.ra etorri, eta lilura, bere metodoa dela-eta, baina…honako lekuan…ez da honelakoak…esateko lekua. Izan ere, rush hour-etik etorri naiz, azkartasunaren lekutik, begirada, keinu, konspirazio, intentzio, eta humanitatearen superbibentziaren zoologikotik nator. Eta, horrela natorrenean, rush hour world-ean egon naizelako da. Dena azkarra, ia begiratu gabe ikusi. Ikusi ia ohartu gabe. Azkar azkar azkar.
Baina stop!
5 min.
Stop, bakarrik esateko, stop rush hour honetan. Krisia. Eta krisia baino ez. Eta korrika, aztoraturik. Denak, bata bestearen atzean. Saramago-ren A ciegas datorkit burura. Edota zendu berriaren Benedetti-renak. Baina zeini axola dio benetan rush hour izatea. Zeini, inertziaren erlojuari jada begiratzen ez dion, parke teknologikoko azpikontratatua den teknikari hipotekaduna. Bere kargua, zintzotasun burokratikoarekin baino bete nahi ez duen 35 urte pasatxo dituen heldu berriki eta kargudun eta kargadun nahi ez duena.
Bai horixe da, rush hour.
Ez begirada bat.
Ez ikutu bat.

Bazpa.

Bazpa. Korrika egin ezak.
Eta hobe ez atzean begiratu.
Zer dagoen.
Zendutako norbait bada.
Ez da zure errua izan.

Sindikatuen kotxe eta banderolak ikusten ditut, Parke Enpresariala atzean utzirik, oraindik sinbologia kontrajarrien benetako kontraesana hor dagoen.
Hortan, ez da zipitz bat ere aurreratu.

Eta bidean,
gu
eta rush hour.

Eta gelditzerik ezin.

Bidean,
etorkina, paperik gabe, lanik gabe geratua.

Eta gu
hau dena ikusten.

Zer esan, zer pentsa,
rush hour honen ostean?

Ezertxo ere ez.
Behintzat,

begiak irekita ditugula,
onartu
eta
gure buruari
eskertu.

Itsu den munduaren artean,
guztiak errege,
gu salbu.

Errege ez,
baina bai eskerronekoa,
rush hour-ean
segundu bat
bonboi bat lez,
gure ahoan
urtzeko
astia

eman diogulako gure buruari.

Segundu bat, rush hour-ean…
eternitatea baino ez da.
ftf.