gemma hayes-ekin batera, dublin deskubritu eta buzo bat jarri nuen nere bizitzan

Bob Dylan izan zitekeen,
baina ez.
Gaur buzoa jarri dugu,
eta gurea ez dira klasikoak.
Bertsioak dira.
Jatorrizkoak soilik, edarietan,
ardo eta whiskya.

Baina «LayLadyLay»,
Gemma Hayes eta David Kitt,
irish songwriterrak kantatuak,
nere bihotza bahitu zuten Dublin-en.
Orain, salbu eta barruan sartu ditudan
ahotsak dira.
Eta kantuak.
Zer da hau dena, kanturik gabe?

Ahal duzutenean,
FasTFatum jaio zen
Crogan’s Pub-ean
(Powerscourt ondoan dagoen hori,
bai, gorri kolorekoa,
Arcade Market-en dagoen hori bera)
hartu pint’f’guinness hori.
Bai, bakarra.
Mundua zuen atzean geratuko balitz bezala.

Aparra barruraino sartu.
Eta hori besterik ez,
jendea begiratu.
Erlojua geratu zen
Dublin hartan.
Gainontzeko guztia,
presaka,
zuen atzetik
korrika egongo balitz bezala.

Utzi,
zuen atzetik
korrika egiten duen horri guztiari.

Badakizue zergatik:
Ez zaituztelako
inoiz harrapatuko.

Buzoa jarri zuen bizitzetan.
Eta ez begiratu atzera.
Atzean…
ezpaitago ezer.
Kantu bat,
apenas.

Eta hori asko da.
Seguraski,
nahikoa,
aski.

Bestealdera,
salto egiteko nahiko den,
guzti hori.
Sláinte.
ftf.

debussy

Nutella.
Hori ez zegoen nere amaren etxean.
Baina berdin dio.
Gustora jaten nuen, neska hotzarekin, eta ogitartean, txokolatezko krema hori, goilarakadaz, bata bestearen atzetik.
Telebistari begirada kentzen ez niolarik.
«Planeta Imaginario».

Eta maisu Debussy, pianoaren gaineko nota jostari eta magikoen jostun.

Oraindik, begiak itxi egiten ditut, ohean nagoela.
Eta guztia desagertzen da.
Guztia, ez da Gernikako bonbardaketaren osteko harri koxkor bat ere geratzen.
Huts.
Horra igotzen gara.
Galdetu gabe.
Mikel Laboaren txapel beltza goitik ikusten dugu baita gure amaren sukaldea, eta baita aitak, hondartza eramaten gintuen igande 10am horiek ere.
Hor igotzen hasten gara.
Gora eta gora.
Lurraren gainetik.
Eskutik zerbaitek fuerte baino fuerteago heldu izan baligu bezala. Indar ezezagun eta bortitzak.
Gora eta gora.
Gutunak eta oroitzapenak hor behean, san juaneko sute batean kixkaliko balira bezala.
Han goitik garrak ikusten ditugu.
Jada ez da ezer gertatzen.

Debussy eta gure blue room-a.
Eta gu oraindik,
«Planeta imaginario» horri bueltak eta bueltak ematen.
Nutella bokadiloa eskutan.

Eta onena zera da:
Ez dugula inoiz hortik jeisteko asmorik.

«Play it again, Debussy»
ftf.

friday afternoon in your blue room

Gauza estrainoak gertatzen dira, sarri.
Highway-eko pentsamentuak bezala, azkar eta balaztarik gabe.
Gaur ostiral arratsaldean.
Eta ni zure blue room-az akordatzen ari naiz, errumatar eta hegoamerikarren arteko sandwich koipetsu bat ahoratzen.
Zure begirada, nigana ikusten dut urrutitik.
Eta nik, haize honen ixiltasuna entzuten dut.
Poliki.
Baina, gauzak azkar gertatzen dira.
Ia esplikaziorik eman gabe.
Balaztarik gabe.
Bainerako tapoia norbaitek baimenik eskatu gabe, irekiko izan balu bezala.
Eta, zulotik behera dihoa guztia. Errestan.
Orduan jadanik, ezin da ezer egin.
Zuen ume jaioberrien begien aurrean.
Hondartza handi eta galdu horietan jolastuko dute ume bihurriek.
Eta gu begiratzeko geratzeko unerik gabe,
ostiral arratsaldeetan.

Gure blue room-etik
guztia begiratuko dugu.
Dena ixiltasuna denean.
ftf.

Alive & Kicking

Bizirik.
Zigarroa eskatzen duenean birikak.
Do not you forget about me, garraxi egin genuen, egun hartan, balkoitik bota nahi zuen kalekume bihurri hark bezala.
IMG_0102
Bizirik.
Ikusten ditugunean umeak kalean ametsak akatzen.
Eta ostiko bat emango genioke ere, gustokoa ez dugun guzti horri.

Belfast naughty child, berriro gure barruan.
Garraxika bere amari:
Ya(ou) cannot eat flags for breakfast, mum!!!
Hasi da (benetako) iraultza.IMG_0109
ftf.

13th Floor

Sute eskilararik ez omen da egon inoiz hemen.
Suteak asko izan badira iraganean ere.
Oraindik geratzen den gauza bakarra, berunezko eskilara pixutsu horiek dira. Gure, hezurdura osatzen duten, berunezko eskilarak. 13th/era Floor/rera eramaten gaituztenak.

Shankill eta Falls oso ondo ikusten dira hemendik.
Muga afektiboek sortu dituzten lubaki humanoak.
Hemen goitik.
13th Floor.
IMG_0103
Zerua grisa dago Belfast-en gaur goizean.
Eta gaur inoiz baino gehiago gorrotatzen dut Twitter-raren arazoa konpondu izana.
13th Floor.
Berunezko eskilarak botako nituzke, eta zeru gris horretan, tertziopeloz egindako zubi bat eraikiko nuke,
hor atzean, senti dezakedan, ezkutaturik dagoen urdintasun hori khausitzeko.

Bitartean maite ditut maite datorkit burura.
Edo, How long to sing this song?/en bertsioa ere.
Oraindik.
ftf.