Mark-ekin Twin Peaks-eko aldapan behera (San Francisco)

Kapelua, bizarra eta gitarra.
Saturn St. eta Temple St.eko bidegurutzeko etxeko atea zarratu, Dena eta Doug agurtu, eta behera noa. F Line hartzera. Mark-ekin (nere iphone-tik intzirioka) Twin Peaks-eko aldapan behera. Mark Eitzel – Bitterness
Begirada igo, eta bay area, hor aurrean. Lasai, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Sillicon Valley-ko dotcomers-ak (hippie-en etsai deklaratuak), ez dira kalean ikusten. Agian garitoetan sartuta daude, Castro-tik pasatzen naiz. Bikote gay-ak nonahi. Aurrera jarraitzen dut.
Market Street-en jeisten naiz. Hiria.
Divisadero eta Filmore St.ak gustatzen zaizkit neri. Auzune eta kale horietan, aurkitzen diren, enkontruen kafetegi, taberna…edo whaterver horiek. Mark-engatik galdetu dut. Inork ez ei du ezagutzen. Eta neuk, nere iphone-eko kantuen artean, kale gidari ditut, kantuok. Pentsatzen dut «nola ez duzue ezagutzen SFren arima musikala den songwriterra?» Beti imajinatu nahi izan dut, piano beltz handi batean, Mission auzune latinoaren inguruan aurki genezakeen garito ilun batean. Jameson bat, piano gainean, zigarrokina…stagean.
Kapelua, bizarra eta
ni, paretan jarritan, bizkarra,
lasai.
Bay areak babesten gaitu beti.
Play it again Mark.
ftf.

AmbulancE

Ohea txuri, izara txuri, pareta txuriak. Eta hodiak.
Pasillo hotzak eta erizain espitosak.
Eta gu, pasilloetako txoko kladestinoetan lubakitutako ume bihurriak. Emergentzia baten erdian, zigarrokina ixotzea heuren delitu bakar.
AmbulancE.ambulance
Emergentziak, urgentziaz bizi garelako. Hori ei da gure delito bakarra.
The American Analog Set – Afternoon In Bed
Oheari kateatu gatzaizkio. Hodien artean, elkarrizketa banalak, egunerokotasun prosaikoak, egunerokotik ihes egiteko. Zugandik ihes egiteko, lehioaren bestalde horretan, nere batin urdina jantzita dudala, blue kimono moment analgesikoa; hor oinez bi lagunekin hitzegiten, bidegurutzean ikusten zaitudanean, zure hirian. Nere hiri bistarian. Ni lehioaren 5. pisu honetatik, entzerratuta. Ohean, baina, guztia hemendik goian ikusten dudalarik. Goitik, urrutitik, errealitate kutsagarriaren kontrako analgesiko gizatiarra, intrabenatik txutearen txertoa.
The American Analog Set – Anything Could Happen
Eta AmbulancEren ostean edozer gauza gerta daitekeelako. Gure gorputzari eutsi ostean, aurrera egingo dugulako beste behin ere.
Cell phone-a jada nere neuronetan numero bat aldatua ahaztu egin zaidalako, jada, hor geratuko da, zure cell phone eta kale luze honen behebarruen zenbakiak nahastatuak, paperontziaren inoiz iritsiko ez den postale zatikatu eta paper hutsala bihurtua.

Eta agian, gertatuko dena, izango delako:
AmbulancE honen ostean zure zenbakiarekin batera, zuregandiko oroimena ere emergentziazko sirenekin ahazturaren eremuan, kale hauetan betirako ez galtzea.
Nik txertoa hartu dut.
Inmune.
AmbulancEaren emerjentziazko argiak itzali egin dira.
Gaua.
Jada lasai lo egiteko gure hiri amankomun eta distantzia kilometrikoak banatu gaituzten kale kuadrante hauen eremu ia ukigarrietan. Capilla Sixtina-ko bi behatz horiek, elkarrikutzerarte bezala, baina ikutzen ez diren distantzia infinito hori.
Hiriaren magalean etzanda geratuko naiz, txuritasun eta tuboetan nere begirada galduz. Distantzia jada sirenik gabeko AmbulancE bat besterik ez denean.
Gaua eta Hiria.
AmbulancE, itzali egin da.

The American Analog Set – Make It Take It
(Zure etxe aurretik pasatzen ari da orain. Sirenarik gabe…entzuten duzu? AmbulancE)

Ozeano bat arrastian 4pm (part II)

bAKARRIK geratzen garenean, hasten da ozeanoa, barruan, tripetan.
Arratsaldeko lauretan, ikastolatik ateratzen ginenean bezala sentitzen naiz. Ia, baso edo oihan zabal batean, etxerako bidea ahaztuko banu bezala. Ia jenderik ez kalean.
Orain ere horrela sentitzen naiz.
Ia arratsaldeko laurak direnean.
Urteak pasa ahala, ia sentsazio ez da aldatzen.
Ozeanoak, arratsaldeko ozeano sakonak.
Ia oihan bihurturik.
U2 – The Ocean
Eta amak ez zigun esplikatu zer egin behar zen oihan batean sartzean. Eta ikastolan gauza horiek ere ez ziren esplikatzen. Hiri berdinak, pertsona ezberdinak. Lan leku berdinak, herrialde ezberdinak. Gure etxea, gure harria. Telefonoak eta sms-ak kaiolatuak.
Gora begiratu eta begiak ixten ditut.
Dublineko kaioak, docklands.
Eta han, gertu,
ozeanoa.
Beti bezala, baino inoiz baino ezezagunagoa.
U2 – The Ocean – Live, Paradise Theatre – March 1981:
Ftf.

Ozeanoa (blue)

Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula. 139524418_5fe598cabc_o
U2 – The Ocean

Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.

Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me

Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.

Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.