open your arms…and welcome

Editors – Open Your Arms
«Si me das una tarde,
me aprento tus ojos»

Stuck in my mind seven years ago.
Seven years that I will regret not meeting you.
But you are not here.
And I am stuck here, with my arms opened.
With you in my arms.

After an harvest june.
I will meet you again.
Somewhere there.

Open your arms and welcome.

Ez dakit zer aurkituko duzun.
Ez dakit zer bilatzen duzun.
Eskafranda batekin ikusi zaituztela azkenekoz diote herrian.
Eskafranda arroxa batekin.
Begi horiek ikasi nahian, tematuta,
tematia.
Arratsalde luzez,
poetak hil egin direnean.
Kausa politikoek pasoa eman diotenean, sasi-iraultzaile diren Eroski hipermerkatuko familia erosle konpultsibo horiei.

Eta zure begiak ikusten ditut.
Beno, irudikatu ditzazket.
Ikusi, aspaldi ez baititut ikusten.

Eta damua dut,
ez ote ditudan betirako ahaztuko.
Ahaztu nahi ez ditudan bezala, Arizonako lur gorri eta huts horiek.
Ahaztu nahi ez dudan moduan, batzutan, irabazteko asko galdu behar dela.

Eta arratsaldea izaki,
ez dugu bazkalduko.

I decided being in a hunger strike.
Our kitchen is our
lubaki.

Eta lubakituak jarraituko dugu,
arratsalde osoan,
zuriz, pintatutako pareta hauen kontra,

arratsalde oso batez,
begi bi horiek,
ikasi eta berriro ikasteko.
begi bi horiek,
memoria den laku zabal eta baketsuan,
ea behingoz
horietan,
poemak ikazten ditudan.

Zahar baino gazteago naizen honetan
korrontearen kontra
izokina,
maldan gora,
gazte,
zahar baino.
Ireki besoak
besarkatu,
eta ongietorria.

Arratsalde bat eman
eta
ikasiko ditut, ikasi.
Begi gaztez
bihotz orbaindu
eta laku baten patxadarekin,
presarik gabe,
denbora tarterik galdu gabe,
gazte,
zure begiak,
besoak ireki.
Jon Redfern – I’m Still Young
(naizena da,
fool bat,
fool handi bat)
Jon Redfern – Am I A Fool
ftf.

5am…disolving you…disolving

Fink – Sort Of Revolution
astelehena atzo…
5am…
esnatu…
kafetera martxan jarri…

…beste behin ere…
…normalidade itxurazko honen azpian…
…lurra mugitzen hasten da…

gauzak galtzen dira
gauzak errepidearen alde bietan geratzen dira
beste batek har ditzan

eta pertsonak,
pertsonak disolbatu egiten dira.
disolving
ez dugu beste erremediorik.
disolbatu egiten gara.
denbora jakin bat pasatzen denean,
elkar-disolbatu egiten gara.


orduan akordatu naiz,
aitak, kotxean konduzitzen ekartzen gintuela, oporretatik, mediterraneoko opor horietatik, bueltan…
kotxean…
nik, kotxeko atzeko nere eserleku, jukebox bihurtzen nuen,
maratilla gora eta maratilla behera,
eta flipatu egiten nuen,
hura zen nere, jukebox, eta ni dj totala, 11 urterekin.
«a., begira, orain jarriko dut…»
eta kantatzen hasten nintzen.

konturatzen nintzen
inork ez zidala jaramonik egiten.

baina kantua bukatzen zenean.
oporretan bizitakoak etortzen zitzaizkidan.
eta lagunak.
nere barruan sartu ziren pertsona horiek.

eta disolbatzeko unea iristen zen.
mingarria.

ez nekiena zen,
hori izango zela bizitzaren lekzio handiena.

pertsonak disolbatzen ikastea.

lurranari begira nago orain.
5am…
kafea prest.
ixiltasuna sartu da nere sukaldean.


ixiltasuna eta lurruna, bakarrik geratu dira.

NI,
ere,
disolbatu
egin
naiz.
Eef Barzelay – True Freedom
ftf.

gaur ez dut idatzi…bai otoi…eta maite zaitut.

arabar errioxa
primadera
eta aspaldian ez dut idatzi.

zuetaz akordatzen naiz.
editors dut belarritan.
batipat zutaz akordatzen naiz.
zenbat aldiz hitzegin dugun telefonoz.
zenbat emozionatu naizen eta tripak estutzen ibili naizen.
zenbat aldiz mozkortu naizen eromena sentitu arte.
zenbat aldiz…
orainarte…lurrari  kolpatuta…pixies edota editors-en taupadaka dudalari kaxa barruan.

bai,
urrutitik etorri naiz.
urruti dut gogoa.

eta zu hor zaude.
ez dakit non.
eta nik ixkutatu nahi dut.
maite zaitut.
baina ixkutatu nahi dut.
desagertu.
mahasti edo primaderako ekiloreen artean.
laztandua izateko.
emeki.

agian onena ez gehiago sentitzea.
karreteraren libertatea…

eta bihar bai.:
Bihar gitarra hartuko dut.

Xuabe & Enbata
izango da.
AEB, Tokyo eta gurea…
guztia uztartuta.

eta Zu erdian.

Ni
hor zuri begira.

Taupadaka.

Ezin dut besterik egin.
Taupada da nere erresuma.

Eta
maite zaitut.

rubble
Kronos Quartet – Flugufrelsarinn

Rubble
Obretako pareta bilutsiak bezala.
Horrela. Groenlandia edo Islandiako horma erori izoztuak.
H.k deitu dit.
T4tik.
Lurjota sentitu dut.
Ez dut lo askorik egin.

«berandu beranduuuuuuuuuuuuuuuuuu»
Bai Pixies eta BCN.
Eta orain Islandia dut gogoan.
Zeru urdin bezain, ederra.
Iragana eta oraina uztarturik.
Hiria eta herria.
Gertukoa eta urruna.
Ezaguna eta instant batean ezezagun.
Ez-gauza.

Eta eztanda egingo nuke.
Mila zatitan puskatu nahiko nuke.
Sikiera, h ez lur jota ikustearren.

Eta bestalde,
ekiloreak ikusi ditut, arabar errioxan.
Eta zutaz oroitu naiz.
Zurekin amildu naiz,
eta zurekin eroriko nintzateke, behar den lekura.
Lurra ikutu arte.
Garenari eustea baita gure borroka zentzuzko bakarra,
guztiak zentzua galdu duenean.
Beti bezala, algaraz eta inprobisazioz, bizitza hau soketan jarri eta k.o. uztea, atzetik, erdi-gantxo batez.
Denak mutu, denak zutun.
Dena, hemen eta orain denean.

Erlojuak gurekin tematu dira.
Eta erlojupeko, euripeko su, izatea dugu helburu.
Bere garrekin erre egingo ez den, sua; baina sua azken finean.
Piztua dagoena.
Piztua, kandelak,
piztua, zu,
piztua ni,
piztua hau dena.

Zertarako bestela egon…
«where is my mind?»
T4 horretatik hori esan didak h.
Esan gabe hori esan duk.

Eta hasi gaituk kontatzen heuk eta neu,
zenbat desagertu diren jada,
lorratzik utzi gabe,
primaderako gau epel eta sagore magiko horietan.
Vulcanoaren barrurat sartu dituk.

Eta gu,
jada hurrengo ihesa prestatzen hasi gara,
…gehiegi ez pentsatzea ezina bihurtu denean.


Eta zurekin ere akordatu naiz.
Eta gaur ez dut idatzi.

Baina badakit,
bihartik aurrera,
gauza asko izango ditudala berriro idazteko,
zuri esateko…

ez dakidana da,
zu,
hor
egongo
ote
zaren
//
eta
zuk
ez
dakizuna
(lehenengo aldiz)
da:

ni
hor
egongo
ote
naizen.

(eta
baldin
banago,
rubble,
izango
naiz,
zure
oinek,
zapaldu
eta
sentitu
gabe
egongo
den
eskonbro
zati
bakana.

otoi
egingo
dut,
gaur,
hori
gerta
ez
dadin.

nere
hobebeharrez,
otoi.
amen.
//
eta
garrantzitsuena:
maite
zaitut.
Ti Ki.
Sigur Ros – Ti Ki
//
ftf.

SENSitive/ible

Inoiz ez ditut
SENS
horren bi
ingelesezko azepzioen inguruan asmatu.
Sensitive zenean, sensible zen.
Eta alderantziz.
Beti kakaztua.
Beti ezin ulertu.

Eta orain,
bata bestearekin nahastuak ditut
inoiz baino gehiago.
Eta ezin ivy
honetakoak hanketakoak errez aska.
Lurrari ondo lotuak.
Aidean, egongo bagina hobe.
Hegan.
SENS gabe.

Hori ez ei da posiblea.
Bai, zu pertsona normalaren moduan.
Eguzkia ikusten ez duena
kantu bat entzuteko denbora hartzen ez duena

Nik SENS horretatik ezin dut
askatu.

Kantu batek
bihotzetik tiraka
eztarria tiratzen dit
itotzeraino
maite duzun hori zaintzeagatik
zaintzegatik
ulerkorraren atezuan
ilusio
eta
ametsaren
erreinuan

Kakaztua.
Hori kakaztua.
Eta SENSible nahiko nuke izan oso
SENSitive izan beharrean.

Baina ez,
beti alderantzizkoa ateratzen da.
Dictionary puta horretan
sekula ikasi ez dugun ñabardurak izango ote dira.

Gitarra hartu dut.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Eta etxeko egongelan
Danimarka
edota
Inpernua izan daitekeen,
(bost ajola non)
erakundeak jada hustu egin ditugunean
edukiz hustuz
eta
mamuz bete,
uluka,
xuxurluka,
gure barruko
SENSa
hustu arte.

Gu hustu arte.
SENS biak
oinak
amalurra
hitza
ahoa
galduta

Eta zu,
hain zaratatsu maiz
non zaude?
zer egiten duzu ixilik?

Orain zenuen unea
SENSa aldarrikatzeko.

Nik
jada
SENS
bakoa
bihurtu naizenean.
Eta zu?

Ftf.

gabardina galdua

Midnight Oil – Only The Strong

Gaur gauean
gauerdian
ametsetan edo,
gabardina galdu dut.
Nere lehenengo gabardina zen.
Iparraldean erositakoa.
Itxuroso eta elegantea.
Xumea baina sintzeroa.
Otsoen artean ondo murgiltzeko hori Chejov.
Zuk esan zenidan moduan,
otsoen artean,
hiru gauza egin zitezkeela,
otsoak jan (ezinezkoa)
otsoak zeu jan araztea (ez desiragarria)
hirugarrena
balio duena,
zuk zure burua apurka apurka dastatzen joatea,
inor ez engainatzeko intentzioarekin.
Eta lehenengo pertsonen artean,
ez engainatua izateko,
zure burua.

Darwin,
fuerteek bakarrik irauten dute,
legea eta araua,
arrazoi zenuen.
Jende normalen artean hori baita ustea.
Herzenbergerrek zioen bezala,
gure kantagile txantxikuarrak kantatua,
«ene gizonik ezpalego, orduan bai pagotxa»
(eta hori pentsatzen dut nik,
nere gabardinaren patriketan edo
agertzen ez den personal card hori bilatzen dudan bitartean,
telefonoz egiteko edo,
gauaren erdian, gabardina jada sedukzio bidez edo erazten,
emeki-emeki,
personal card
personal card
where is this personal card?
)

Baina ni,
Darwin,
duda barik,
Chejov-ekin geratzen naiz.
Chejov eta Carver.
Determinismoak eraman gaitzanaren kontrara egingo dut.
Fatum hori egunero eraikitzearen alde egingo dut.
Nere etxeko sukaldean,
oinak baldosa hotzaren gainean jarrita,
bilutsik,
lehioaren bestaldera begira,
idazten,
egunerokoak idazten emango ditut egunak.
Ez dut Darwin maite.
Are gehiago, Darwin gorroto dut.
Gertatzen dena,
egunerokoa,
kontatzeari emango diogu teoria eboluzionistaren pareko garrantzia.
Edo gehiago seguruenik.
Egunerokoa, labexomorroak eta kafe kikara beltza.
Biak beltza,
bakoitza oso bestelkoa.
Gero gabardina jantzi eta kalera aterako gara.
Bilutsik, baina gabardinarekin.
Biak baitira puroak.

Iraun duen bitartean,
pure, huts
bihurtu arte
osoa,
betetzeko eta berriro hustutzeko.

//
Eta…ondo pentsatzen hasi naizenean…
konturatu naiz…
gabardina, galdu baino
nik erantzi dudala
poliki poliki
iparralderako itsasora
botaz
betirako han
nere gabardina
«galdua».
IMG_1908
ftf.