Sputnik…jendea ez da aldatzen…

sputnik 2…Gauzak bakarrik aldatzen dira.
//
Hain zurbil zaude gaur, metroko bagoian,
hain zuri.
Hain hauskor.
Hain lau gelatako.
//
Eraikinen tarte horietan, bai egia da, soinuek habitatzen dutela.
Aspaldi.
Zu eta nere urruntasunaren arteko tankerako ixiltasun eta distantziak daude bertan almazenatuak. Miloika pertsonena bezala, pareta hestu horietan, metatuak, kolpatuak, pilatuak,…intziorio noiz bihurtuko zai dauden soinuak. Heuren kabidadeetatik noiz aterako zai.
Tokyo-ko eraikinen tarte hestu horietan,
sekula esan ez dizkizudan guztiak daude gordeta.
Eta ni bezala,
beste mila,
ni bezelakok,
sekula esan ez zituztenak,
daude hor almazenatuta.
Kiloka. Bata bestearen gainean.
Intziorio noiz bihurtu eta kabidade horretatik noiz aterako.
Zu bezala Sputnik.

Eta dena Sputnik,
nahiago duzulako ixiltasunak almazenatu,
hain ederrak diren zure begi bildurtiekin
ni begiratu baino.
Eta nik,
begi horiek ikusiz gero,
mozkortuko nintzatekeelako, zoriontasunez.
Zeren,
Sputnik,
badakit:

Azken batean,
ni ikusten nauzu,
hor lubakitua zaudelarik,
segunduro,
gauzak bakarrik aldatzen diren eraikinen arteko zirrikitu horietatik.
//
Eta ni ez nauzu (jada gehiago) engainatzen.

Gauzak bakarrik aldatzen dira.
Baina zu hor zaude, lubakitua.
(Eta apurka apurka, neu ere, lubakitu naiz).

Eta, esango dizut:
Zu ere ezin zara aldatu.
Horrelakoa zara, Sputnik.
Ni bezelakoa.
Hori guztia,
eta hori,
besterik ez.

Baietz?
Bai.
//
ftf.

Clem Snide (& Eef Barzelay) Live ZaragozaCity (Spain) 18th April 2009

DSCF6032Sometimes you have to take the road, in a blue sky day, and drive just drive.
Then, you will meet James, once more. Nothing changes. Your irish friend. Always James Early.
And then, you would meet again Eef Barzelay.
That man, that singer, you listened one day with the writer Harkaitz Cano in DonostiaCity one wednesday evening at 10pm. In a city that nothing never happens after 10pm, we found and listened a trombone while Mr. Eef Barzelay smoked his cigarette in the half moon night in this city, the one I am writing down these lines. And from that night, something happened, specially something grew up in our stomach. Something that was increasing in size and shape. Something
that we could not explain.
Now, every wednesday night after 10pm we still listened this trombone from Egia neighbourhood. We´ll travel to any venue and we listen «Simple Man» song. And since then, we just r not the same. And we all will become «Mike Kalinsky».
——————————
We found James in the Plaza de España in Zaragoza.
Some good beers and wines. Plaza de España?
«Q paza tio»
Good time, good memories. Two seconds and as always.
Always broths.
——————————
Got to «Lightbulbs Can» (La lata de las bombillas) venue.
And we bumped into Eef Barzelay.
Nice talking.
eef barzelay fastfatum
There the gig.

———————————
Bukatzeko aitorpena:
Orain etxean. Bueltan. Jendea eta supermerkatuak. Jende normala eta supermerkatuetako marka zuriko produktuak apaletan. Eta gure barrunbeetan, Eef-ekin erre genuen zigarro hori, kalean, kanpoan, algaratik kanpo. Nashville-eko istoriak, West-eko nere ikuspuntu eta reskatatuko zenbait pasarte, hiriak, hiriak eta hiriak. Musikari single, adin bereko, eta agian, mundua ikusteko moduaz mintzatzea polita suertatu zen. Argigarria.
Orain etxean. Diska belarrietan. Izaro, 2 urteko ume txikia esnatu ez dezadan, iphone-eko headphone high-quality hauetatik, «Born A Man» kantua entzuten.
Ederra. Ederra barruraino ederra.
Jaiotzearen inozentzi berberarekin. Ederra.
Eskertu zidan bai, Eef-ek, «Me No» algaraka eskatzea.
Agian, ere berak behar zuen holako kanturen bat jotzea. Nik ondo baino hobeto ezagutzen dudan, mamuarengandik eskapo egiteko bada behintzat: Jetlag. Eef-ek gainean zeraman. Nik sarri eraman dudan hori. Homo jetlag gara.
Egia esan, barrunbeetan, hor ditut, jewish-a den gure Eef-en hitzak, nere gogoetak eta nere broth irish-aren bizipenak. Beti dira medizina ona, «krisi» puta besterik ez aipatzen den ozeanoaren alde honetan. «Crisis, what crisis» zioten duela hamarkada batzuk.
Nik ere berdina esango nuke, dagoeneko barneraturik, bizikleta eta gure iphonea direnean, krisi eta inguruan biltzen diren gizabanako anonimo eta errudun guzti horien aurkako, arma bakar.
Krisia. Beti ezagutu dugu krisia, guk. Genion Eef-ek eta biok.
Eta horregatik kantatu genuen, «Simple Man». (6 Track: Simple Man. (unplugged))

What a pleassure.
C u again Eef.
C u really soon James. My broth.

DSCF6061
FasTFatum (igor calzada) & James Early.

ftf.

Ps:
Datorren apirilaren 24an, Bilboko Kafe Antzokian, asko txalotuko zenutela iragarri nion Eef eta beste bi kideei, Declan eta drummer-rari.
Ea ba, egin ezazue, bederen, nere ausentzia ez dezaten nabari. Ezinezkoa joatea izango zaidan kontzertua bestalde, South Galian egonen naiz une hotan.
————————–
Oraingoz, sinisten ez dugunok, bai ezertan ere ez, sinisten ez dugunok, gu sinismengabeak, guretzeko geratzen zaigun gauza bakarra: «Pray, for the Non Believer»

Clem Snide – Pray
Gauera, ohera sartu aurretik, otoi, otoi egin.
Begira, azken begia itxi aurretik, txori goseti bat, hor, ilargira dihoala, otoi egin eta gero.
Izan ere, bere bihotza kontsumitu ostean. Badihoa.
Eta zera pentsatzen dihoa. Zerbait apurtu izan balitzaio bezala barruan:
«When somebody loves you…is not good…»
esaten du, txori gosetiak…
zergatik?
«Unless…he loves you…
All the way».

Bai, txori gosetia da.
Ta hori ez da ona.

Hiriko kaleek,
une honetan,
ez dute besterik ematen.
Ez zuk ere ez. Aspaldi.
Ez duzu ezer emateko.
Horregatik gara txori gosetiak.
Ilargiari begira. Ah, eta ez du ajola zer pentsatzen duzun honetaz. Jendeak jada ez du axola.
Gure txori gosetiek bakarrik axola dute.
Pray, so.

So.
Ah.
Otoi. So.
//