Ez nuen arrazoirik horrela sentitzeko.
Baina, gaur goizean, bera nintzen:
Clark, Clark Gable.
Postal Service – Clark Gable
Melbourne, Copenhagen, Shangai eta Valentziatik zebilen neskarekin jarri da une batez pentsatzen.
Eta bera, ohean etzanda, James Dean-en argazkiari begira, kaleargi xume bat besterik ez egongelan.
Alpertu egin da. Ez du batere gogorik sinisteko. Mugitzeko.
Clark Gable izoztua, metro estazioetako zuloetan. Nora eta hara begira. Bihotza geldirik. Hankak lotuak.
Arrazoiak nituen horrela sentitzeko.
//
Hainbeste arrazoi,
ezein jakin zer egin egi guzti horiekin batera.
ftf.
Kitchen Stories (part 2)
Denetarik gertatu liteke sukalde batean.
Carver-ren istoriorik harrigarrienak ere sortu daitezke bertan.
Gitarra jo daiteke, diska grabatu bertan.
Amodio deklarazio bat egin.
Whiskey botila bat zabaldu eta guztia edan.
Gezurra eta egia entzun.
Bizi, eta zartagitik buelta eta buelta egin, erre gabe (ahal bada).
Bihotzak galdu daitezke.
Paretak bota daitezke.
Mundu zabal bat imajinatzeko.
Zabaltasunez guztia ikusteko.
Argia, garden.
Zu eta ni.
Eta jada ez dago zu berriz ere.
Beldurrak hondoratu.
Bizitza berri bat zabaldu.
Sukalde batean dena has edo bukatu daiteke, betirako.
Sukalde batean, goiza eta gauerokoan, amodioa egin daiteke lurrean, baldosa hotzen gainean.
Sukalde batean, sukaldatu daitezke, zapore guztietako bizipenak.
Hozkailutik, zortzi hizkiak deskonjelatu, eta berriro hor, bizitzaren gordina. Arrai gordina, sushy.
Sukalde batean
has eta bukatu liteke,
lehio hauen barrurat
senti dezakedan guztia.
Horregatik
beti dago kandela bat beti pizturik.
su-aren alde honetan,
ez dezazun ahantzi.
Hemen nagoela,
zure zai.
ftf.
Seattle-eko posta zerbitzua
Seattle-eko posta zerbitzua beti izan da oso aleatorioa.
Batzutan, postak iristen dira, beste batzutan, nonbait, leku ezezagun batean geratzen dira, pilatuak geratzen dira, inoiz bere buzoira iristen ez diren gutun eta postak.
Inork ez daki leku seguruan geratzen diren edo ez.
The Postal Service – Such Great Heights
Hor lekuren baten, hiriaren erdigunean dagoen soto ezkutu batean, postontzi guztietako posta desagertuak geratzen dira.
Dakiguna da, soto horretan bizi den pertsona ixilak, irakurtzen dituela, banan bana, poemak izango balira bezala, eta beraiekin, amodio gutun eta kantuak egiten dituela. Ikastolako notebook kuadrikulatan eskuz izkiriatzen ditu, posta zati ezberdinen collage-ak balira bezala. Zentzu berri bat emanez, postontzitik lapurtu eta hiriaren koordena berriak sortzen dituen ume bihurri bat izan liteke, soto horretan bizi den, gizaseme ezekiel.
Sotoko lehioetako zirrikitu baten, begia jarri, eta handik kaleetako jendearen fisonomista bihurtu da jada, ume bihurria. Jendearen aurpegikera aztertu, eta egokitzen dio bakoitzari posta anonimo horietan esaten direnak.
Eta pilatzen ditu.
Kaleetan bihotz bakarti zaren zuretzako ere, badu, koordena berri bat zuretzako.
—
Begiratu zure postontzian.
Notebook kuadrikulatu batean pegatutako hitz solteak, collage bat jasotzen baduzu,
jakin ezazula, Seattle-eko soto horretatik irten dela manufakturatua,
zuretzat, espreski,
urrutitik,
zuretzako bakarrik.
ftf.
Airports
Behin eta berriz.
Joan eta etorri.
Gertukoa urruti sentitzen dugu, eta urrutikoa gertu.
Ez dago ezer, kantu baten gazi-gozoaren aldamenean edukitzea bezalakorik, mahai honen inguruan, dana eta ez danaren ekilibrista izateko.
Zu eta ni.
Eta beste mila gauza.
Eta gazteetako txostenetako begirada nerabe horiek, orain faltan botatzen ditut, hainbeste korritu dugu, aireportutik aireportura, orain dugun horri gutxi horri zukua atera, edota laranja zukua edatea baino geratzen ez zaigunean.
—
Damien Rice ari zait karraxika «let me out»…baina nondik Damien, nondik?
Zein aireportura?
—
Eta egia da,
gaur,
hamabost urteko neska baten ametsa baina ederragoa zaude.
«I can see a lot of life in you» dio Sufjan-ek.
—
«She» dio, Harriet-ek bere ahots tertziopelodunarekin, Manchesterreko proletarioaren alaba ameslaria. Eta nik sinisten diot, ahots horrekin, ezin besterik egin. Maite dut ahots hori. Maite dut kantatzen duena. Hain da belarrietarako masajea. Eguzkia eta igandeek urtzen dizkigute, arima.
—
Lisa, askoz lotsagabeagoa da…»I don’t know you» esaten duenean. Eta telefonoak erreko lituzke, komunikazio-inkomunikazio hori apurtzearren behin betikoz. Dublineko pub Crogans-en, zuzen zuzen, aurrez aurre, hitzegin gabe, zure begirada pint baten barruan irenstekoa apar eta guzti.
—
Karretera luzeak datoz orain. Nora dihoazen ez badakigu ere. Bakarrik egiteko diren bideak. «Cath» dio Death Cab For Cutie-k…Eta neri Mikel Laboa bere mustang txuria gidatzen barrez hil zen eguna datorkit gogora. Karretera, algara eta beste mila sorpresa.
—
Azkenean, kale euritsuetara joango gara. Dublin. Grafton St.etik oinez. Amodio perfektuak eta «hautsi da anphora»k. Baina istorio horiek bizitzea merezi du, bizitzea egotea bezain beste. Zertarako bizi bestela?
—
Aireportuek, ez dakite, zenbat oroitzapen gordetzen dituzte, jendeak dituen bezainbeste bihotzen adina. Eta bihotz bakoitza, Santa Mariako jesukristoren bihotza bezala, kupidoren milaka eta milaka geziz dago ziztatua.
Zundaketa emozionala.
Bizirik egotearen ordain gordina.
Orainarte.
Madrid.
ftf.
Posesioak & Bihotzak
Ez dago ezer, arratsaldeko ordu haize erauntsiak jotzen duen horietan, eserita, zeru urdinera begiratzea bezalakorik.
Orduan konturatzen gara, ez dugula ezer inoiz posesioan izango.
Eskumuturrean, fuerte, ia odol guztia, tantanka, zukua balitz moduan, gurea den bihotza baino ez dugula izango betirako.
Beste ezer.
Eta hori guztia.
Gutxi balitz bezala.
—
Posesioak
bihotzak
denbora
kaleak
zure kafe hotza
nere ordulariaren orratzak
bihotzean ziztada egin
eta orduan hasten da
odola borborka ateratzen.
—
Seattle.
Izan liteke.
Nagoen hiri honen eraikin eta etxeetako teilatura begiratuz,
downtown-eko skycrapper-ak ere imajina nitzazke.
Horiek ere,
nere bihotzean beste ziztada bat.
Amodio masoka taurinoak.
—
Azkenean ezpaitago
gaurko arratsean
gure bihotzarekin nahi dugun
bakarrizketa baino gauza intimorik.
Eta «ezin dut denbora zurekin eman»
ezin dut,
bihotza
hustu eta ordulariek
haize erauntsiaren astindu eta keinuarekin,
etxerako bide luze
eta bueltaezinezkoa
erakusten didaten arte.
—
Orduan,
orduan bakarrik,
bihotzaren azken bentrikuluetako odol gutxi hori
edan egingo dut,
bihotza tolestatu
eta
poltsikoan sartuko dut.
—
Hori izango baita,
eta da, in fact,
nere posesio bakarra.
ftf.