Canço Ingravida

Tramontanara goaz.
Eta Catalunya-k bozkatu du.
#9N
Haizea harrotu da.
Kaleen zirrikituetatik, gizabanakoak, atera dira.
Lehioen atzeetan, zelatari besteak begira.
Giro ingrabidoa.
Kantu ingrabidoa.
Catalonia

Catalunya-ko kostara goaz, haize mediterranear harrotua. Harrotzen zaigun sentipena bezala, oldartzeko, periferiatik abiatzen haiz tramontanoa, zentrua ekiditen, zentrua kolpatzen. Zentru orojakile bezain ezjakina.

Cadaques-etik L’ampurdarako bidai hori bezain ingrabidoa.
Ikutzen eta pisurik ez duen airea giroan. Zu eta nere pisua, izatearen garrantziaz, izateko gogoaz, esan eta bizitzearen eguneroko borrokaz.

Pandora kaxaren lazoa ireki den moduan, barruko oihu eta intzirio guztiekin.

Bagoaz karreteratik, eguzkia lagun, ertzeko bidetik.

Ertzeko Estatuaren periferikoatik irristatuz bezala, Ingrabidotasunez.

Likidotasun manipulagarria. Gertakarien arima ezabarazten saiatzen diren tagigrafoak. Kalean sortu gara eta kalean ezagutu ginen. Eta kalea izango da gure erresuma.

Hizkuntzaren ingrabitosunez hitzegingo dizut ‘benvolgut’.

Si vols que et digui la veritat el que penso, apaga la llum i tanca els ulls en aquesta atmosfera ingràvida a la que tu i jo creiem en solitari, i que els que ens volen convèncer ja no compten. Som ingràvids. I Ens anem.

Quimi Portet – Cançó ingravida

Belarrira xuxurlatuko dizkizut, zenbakiak, deitu ahal izan dezazun. Numeroak aldatuak, erokeriak egiten dituen eroa eta umekeriak egiten dituen umearen moduan. Aire ingrabidoan bizi den gizakiaren moduan. Ezertan ez, maitasunez hil eta maitasunez erahila izan den arimaren moduan.

Baina lasai, ingrabidotasunak egingo gaitu indartsuago. Muxu bat ematea bezala izango da etorkizuna. Likidotasunetik ingrabidotasunera egingo dugu jauzia. Hatzaparrekin eskuratu ezin dugun hori, ingrabidotasunez lortuko dugu aurrena. Gure barruan, guretzako lortzen.

Jende andana ikusi izan dut kaleetan. Emozioen betekadekin ia zorabiaturik hil den hori. Ezpadidazu sinisten, begiratu ingurura; ez entzun erregeak dioena. Erotu egin da itxukeriz, galdua dago, inperioa ere.

Hegoak ireki eta kantua paperetik ebaporatzen utz ezazu. Hori bakarrik egin behar duzu.

Ingrabitateak gainontzeko guztia egingo du.

Ez ahaztu begiak irekiak edukitzearekin, eta hor aurrean, jende multzo andana, ingrabidoa den masa hori, maparen gainetik lebitatzen dagoela ohartuko zara.

Kaxa ireki da, Pandora ingrabidoa bihurtu da.
Ez dago ezer egiterik.
Itxoin, besterik ez eta begietara begira egon, hadi.

Lurruntzen ari den eta dagoenako ingrabido bihurtu den guzti horren forma hartu hala, zeruan mapa handi bat irudikatzen joateko. Esistitzen ez den mapa alegia, airean bakarrik modu ingrabidoan esistitzen dena. Gure buruetan beti egon dena, gorriz zirriborratua. Atzera bueltarik ez duena bestalde. Tramontanatik eratu den abesti ingrabido hau bezala. Goruntz goruntz goruntz, ikustezin, baina goruntz.

Ftf.
//