Afternoon, Else & A Pair of Cars/Coffees

Kotxean sartzen gara.
Zeru grisa, gaur bezalakoa.
Eta inor ez gure ondoan.
Gure makulu bihurtu den gure eguneko favourite songa jartzen dugu kotxeko aparailuan.
Eta arratsaldea.
Desargertuko bagina bezala.
Ez ofizina, ez lan, ez famili, ez jende, ez hiri, ez karretera,…
Ezer ez.
Nobody else.
Eta kotxea.
Eta gu.

Eta agian ez da ezer gehiago behar
gure arratsaldea konkistatzeko.

Beno bai,
agian,
kafe bat,
else
edo hobe bi,
eta bestaldean,
kontrako norabideetik
iritsi den
someone else bat
ezer eskatu gabe
ezer eman gabe
ezer.

Just someone else
into a car
in an afternoon
like this.

Just that.
Nothing else.

Nice to meet you,
Else.

ftf.

Beach & my dad

Nere aitak ez dio erreparatzen zer gertatzen zaidan.
Inoiz ez du egin. Ez ei diote erakutsi.
Baina goiz hartan, Groseko hondartzara eraman ninduen. Ez dut oroitzen astegun edo asteburua zen. Kontua da oso egun arraroa zela neretzat. Ez dakit zergatik. Deskoloke egun horietako bat. Baina nik orduan 11 urte izango nituen, besterik ez, eta besterik bai. «Muro» horretan aparkatu zuen kotxea. Eta presa izango balu bezala konportatzen zen. Ni, motel. Kotxetik, hondartza egun perfektu baterako trasterio guztia barreiatu zuen. Eta agintzen zidan «Coge la pala y el rastrillo…¿llevas la toalla? ¿Y el bañador para cambiar?…» Aztoratuta zegoen.
Orain ulertzen dut, lehenego eguna zen gure bizitzan bakarrik, hondartza ia mortu batean goizeko 10etan. Biak bakarrik.
Polaroid-ean ateratako argazki bat bezala dut momentua oroimenean kongelatuta. Handik 3 urtetara besterik ez, Institutuko muroan porroak, manifak, enkarteladak, eye contact-ak, eta gauza interesgarri gutxi liburu artean ezagutuko nituen.
Baina une horretan, oraindik 11 nituen.
—————————————-
Aitak ez zuen ezer ulertzen.
Baina, ez zuen ezer ulertu behar.
Ulertu ez zuena, bere 11 urteko semea, begira ari zitzaiola. Begira. Momentu horretan ulertu ez zion begiradarekin.
Orain bai. Ulertzen diot. Eta oso ondo.
—————————————
Batzutan gauzak ez ei dira ulertu behar.
Eta egia da.
Hondartza eta nere aita egun hartan ez nituen ulertu.
Orain,
ez ditut sekula ahaztuko.
ftf.

Afternoon

Lanetik etorri naiz. Lan ona. Eta joan egin da.
Arratsaldean hitzegin eta gero. Joan egin da.Eta gustora geratu ere. Gustora geratu gara. Luze jo du elkarrizketak. Baina luma bat zerutik erori izan balitz bezala, izan da arratsaldea.
Horrelako arratsaldeak gogoko ditut bai.
San Francisco-ko Twin Peaks-eko aldapa jeisten imajinatu dut neure burua, begiak itxi eta berehala. Ostirala, zerua, lotsati. Baina, arratsaldea lasaia.
Clem Snide – Born A Man – Album Version
Eef hasi da kantuan. Hi Eef, do you remenber the day we met in Bilbao. Yes I gave to you my CD and you told me, you would like to listen my version of one of your songs.
Batzutan arratsaldeek hori dute gauza on bezala.
Ez da ezer espero behar beraietatik. Agian gehiegi itxoiten dugu. Eta horrek ez du ezertarako balio. Eta gaur arratsaldean berriro ere, jaiotzen gara.
Teilatuetara jarri naiz begiratzen. Gorriak, grisa eta kalatxoriak. Ez da ezer gertatuko. Eta hori du onak arratsaldeak. Ez du zertan ezer gertatu behar.
Zeren,
arratsean
berriro
jaiotzen gara.
Berriro.
ftf.

I want just beauty

Eta gauerokoan.
Begiak itxi egiten ditugu.
Edertasuna baino ez.
Azkar mugitzen direnentzako ez dago apurrik geratzen.
Zu eta neretzako bakarrik.
Denboran atrapaturik geratu garen gu biontzako bakarrik dago edertasunik. (Sigur Rós – Von )
Bidean geratu gara. Gaua, kotxeko argiak itzali eta zeruko izarrekin argitu ditugu.
Nik zuretzako Reykjavik berri bat ekarri nahi dut zure eskuetara. Zabalik dauden esku horietara. Nereak nekatuta daude. Eskuak bai. Begiak ez daude nekaturik, edertasuna egunero ikustetik. Hori ez. Ez nago nekatuta. I am willing to open my eyes more than ever. And they are. Do not show me just a fucking stupid thing. Show just a piece of land, grass, day, eye, coffee,…something really beautiful. I am not intereseting in the rest of things. I am tired of the rest.Sigur Rós – Flugufrelsarinn
emergency shelter
I want just you.
You in the past.
You in the present.
And you tomorrow.
You in a Emergency Shelter I found somewhere in Iceland six years ago. I found it for you.
I want just beauty.
I want you.
All, I want is you.
In this Emergency Shelter.

With me.

ftf.

Arabesques (Debussy)

Arratsaldeetan batzutan ez da ezer gertatzen. Ez da ezer gertatzen nahi ez dugulako. Eta gertatuko balitz, nahiago genuke ezer ez gertatzea. Azkarregi ohitu gara ikustea. Ikusi, begiratu gabe. Aurretik pasatzen denari so egin ez eta.
Piano bat aidean.
Arrats partean.
Eta joan egiten gara.
Ihes.
Nahi dugun lekura.
Hor.
Arratsaldeko aidean, suspenditurik.
Pisurik gabe.
Gora eta gora.
Tabakoaren kearen moduan.
Inorren begiradarik ez, inguruan.
Pianoaren teklak.
Hemeki.
Keyboard honetan bezala.
Hemeki izkiriatuz.
The sound of the afternoon.
Eta akordatzen zarete «El Planeta Imaginario» telesaiarekin?
Akordatzen al zarete inoiz berriro ere, nozilla bokadilloarekin ikusten genuela telebista, arratsaldeko 5etan, ikastolatik etorri berri. Bidea etxeruntz, bidezidorretik. Beste arratsalde bat gehiago.
—————————————————-
Pianojole haren notak aidean,
zeru urdin bat sortu zuten,
nozilla jaten zuen
umearen tripetan.
Ozeano urdin handi eta zabal bat.
—————————————————-
ftf.