Pabesaren azpian, pabesaren azpian, zeuden benetako lagunak, kanturik onenak, liburuaren pasarterik zirraragarrienak, maitasunaren lorratzak,…
Izan ere pabesaren azpitik Hiria Orlegi ikusten zen.
Hor goian, espeleologoaren begietara, asfaltoan oinez zebiltzan gizaseme horiek, grisa ikusten baitzuten, benetan orlegi zen gure Hiria. Egunak joan eta egunak etorri, pabesaren gainean «bizi» ziren horiek bizitzak geroz eta «grisagoak», geroz eta lausoak ikusten zituen espeleologoak. Ustezko aita papera egoki betetzen zuen 35 urteko zuzendaria. Zoriontsu bere zoriontasun eremua minifundio jada bihurtua. Bost axola zeren balioren inguruan sortua. Izan ere, gure hiri honetan, jada ez zuen axola zeren balioren inguruan egiten ziren gauzak. Soilik egitea, eta gainera gaizki egitea zen kontua. Ustezko elkartasun itxurako batekin, sare sozialen elkartasun kartoizkoa eraikiz. Eta hori grisa zen oso espeleologoaren begietara. Hiria grisa ikustea. Zertarako nahi zuten ustezko hitz potoloen inguruan eraikitzen ari ginela esatea…guztia grisa zenean. Non geratu zen benetako «hiria»?
Pabesaren azpian. Berdea den Hiria. Loreztatu eta landareak naturalki, behartu gabe sortzen ziren horretan.
Espeleogoaren begi-ninietan.
Hor zegoen, sakonetik ernetzen, barrutik ateratzen.
Espeleologoaren begi-ninietan zeuden, beste hiri askoren zatiak, puzzle baten moduan, bere begi-ninietan guztiak ensanblaturik.
Orain, espeleologoaren begi-ninietatik loratzen ari dena, pabesaren azpitik goraka hazten eta lurzoroko paretetatik goraka hazten ari den berdea. Emeki-emeki, ia oharkabean. Ixil-ixil. Berdea, gorantz dihoana. Grisezko gizasemen horiek irentsi dituen basalore basati libre eta eztengarri tupido hori. Gorantz, zuengana, zuek jada irentsi zaituzten, Hiria.
Jada esnatzen hasia den hiria……………..
Ftf.
…merchant arch…boy
Gaurkoz zeraz akordatu naiz, zuen iragarkia ikustean:
11 urte nituenean egin nintzen u2-talde kide inkondizionala.
Dublin-etik ekarri berri didatena honakoa. Eta aurki, lagun irlandarrak, ekialdean ene bixita jasoko dute. Betiko lez, izugarrizko plana eta lagunarte sanoa. Udarako egun horiek beti izaten dira egoki, u2ren jaioterrian pasatzeko. Eta duela 3 urteko abuztuan ene diskorako sekula ahaztuko ez dudan dokumentu grafikoa grabatu, eta atxeki nion ene albumari.
Ez nuen uste kontzertura joatea…aurki talde eta musikari irlandar majoa izango dugunean gure artean…
FasTFatum (Igor Calzada) – Bonus Track : Sleeping (Glen Hansard)
Baina
ni beti izanen naiz…u2-talde kide inkondizionala.
Ireland in our heart.
U2 ere….zaharra anwyay
ftf.
Ozeanoa (blue)
Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula.
U2 – The Ocean
Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.
Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me
Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.
Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.