Once again, snowed, tonight, with a riot in a empty street (zutaz oroit)

GauaIMG_1821 etorri da.
Gauarekin besarkatuko zintuzket.
Jada hain perfektua bilakatu zaidan elur hau inguruan.
Hotza eta garbia, nere oroitzapenaren gisakoa, gardena.
Hotza eta hutsa. Hutsaren hurrengoa, hutsa baino hutsagoa.
Eta puroa.
Zuganako oroitzapena eta gero.
Bizikleta hori bihar zurekin hartuko nuke, hirietako arterietan biok gure amodio ezinezkoari transfusio azkar eta erradikal baten arnastua eman diezaiogun, berandu baino lehen.
Bai, gure lurra baino aldarri unibertsalago baten bila. Bai berriro diot, «gure» diozun horren konkista baina, dagoeneko konkistatua baititut soineko zuriz gauetan lokartzen diren emakume hirien oheak.
Eta bai berriro diot, «gure» deitzen duzu hori, hemen, sorry, ezpaita deus.
Hemen zu eta ni, ginateke, «gure» lurralde izoztu benetakoena.
Konbentzioak utikan. Utikan zu eta zure pentsatzeko modua. Zatoz ez dizu minik egingo. Baina gaur gauean, atzo ez bezala, etortzeko hautua egingo ez baduzu, ez etorri nigana, elurraren zuritasunarekin amesten duzula esatera. Errezagia da hori. Eta sakonean zuk ere badakizu, gezurretan ari zarela.

Intxaur hori begitik kentzea duzu onena.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye
Eskularruak eta kapelu gorridun hori jantzi, eta hotzak eraman zaitzan utzi. Masaila gerturatu, zure begietara gerturatu, belarri atzekalde horretan muxu bat emango nizuke. Txima horien atzean. Hor izkutuan. Inork ikusi ez gaituen lekuan.
Hori izango da gure, iskanbila kale hutsean.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Biok bakarrik, elurrarte muxu eztanda hori.
Izara zurien artean elurra urtzen den bezala, elkarrekin biak urtu gaitezen. Hori izango da, «gure» lurraldea, bakarra eta iragazgaitz, ikustezin.
Hutsa. Eta puroa.

Konkista gehiago behar duena.
Dagoeneko izan, badelako.

Bihar, bizikleta bakarra alokatzera nihoanean zutaz oroituko naiz.
Eta beste behin ere, konkistatu gabe geratuko diren beste «gure» lurralde izoztu hauek denak.
Elurra urte arte.
Eta hurrengo elurte arte.
Hemen izanen naiz.
Barrikadetan.
Zu itxoiten.
IMG_1908ftf.
(Northern-DK)