Ozeanoa (blue)

Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula. 139524418_5fe598cabc_o
U2 – The Ocean

Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.

Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me

Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.

Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.

Afternoon, Else & A Pair of Cars/Coffees

Kotxean sartzen gara.
Zeru grisa, gaur bezalakoa.
Eta inor ez gure ondoan.
Gure makulu bihurtu den gure eguneko favourite songa jartzen dugu kotxeko aparailuan.
Eta arratsaldea.
Desargertuko bagina bezala.
Ez ofizina, ez lan, ez famili, ez jende, ez hiri, ez karretera,…
Ezer ez.
Nobody else.
Eta kotxea.
Eta gu.

Eta agian ez da ezer gehiago behar
gure arratsaldea konkistatzeko.

Beno bai,
agian,
kafe bat,
else
edo hobe bi,
eta bestaldean,
kontrako norabideetik
iritsi den
someone else bat
ezer eskatu gabe
ezer eman gabe
ezer.

Just someone else
into a car
in an afternoon
like this.

Just that.
Nothing else.

Nice to meet you,
Else.

ftf.