eguna edo gaua zen.
lagunak, urruti.
baina ez zuen axola, desertua zen.
oasis handi bat.
aire egokitudun horietakoa.
eta ni, munduko konpainia onenarekin.
banekien, badakit.
ezin nuen ezer egin.
bero egiten zuen.
handia.
joshua tree horiek hor, guregandik oso gertu.
entsaladak eta fruitu lehorrak.
oraindik ez dut oroitzen nolaz eta haruntza iritsi ginen.
bi pertsona, bi bizitza, bi istorio,
bakarrak, baina elkarrekin.
oso elkarrekin.
bategiteraino.
eguzkia
eta desertupean.
eta akordatzen naiz,
zer esaten zenidan.
eta akordatzen naiz, zer tenperatura nuen gorputzean.
eta akordatzen naiz, ez nekiela nola garamatzan horrek.
eta akordatzen naiz…eta ondo sentitzen naiz.
eta akordatzen naiz, bizkarreko mina kentzeko, hor egon zinela; etorri zela, kurandero moduko emakume arras atsegina. hitzegin zidala. eta bizkarreko zenbait parte ikutu zizkidala.
akordatzen naiz, zure soineko zuri eta gorriaz.
eta igerian egiten zenuenean.
eta nik lehiotik ikusten zintudala igerian.
eta
baita akordatzen naiz,
29 palmera horiek
ez direla sekula amaituko.
ez bizirik nagoen bitartean,
nerekin eramango ditut.
eta baita zu ere.
barruan.
oso barruan.
izan ere,
ni bainaiz,
zure borrokaren testigu.
zu nerearena izan zaren moduan.
oasis handi batean.
baina bizitakoa ez da izan erreflexu bat.
bizitza izan da.
29 palmera azpian,
zurekin
zentzua hartu duena.
ftf.