Syrah & the Knife (into the friday black night).

Baina gero gaua dator.
Ostiral gaueko syrah ardoaren dentsitatearekin.
(Beti izan naiz syrah pinot noir baino zaleagoa. Dentsoagoa eta gorputz gehiagorekin. Pertsonak bezala, integroagoa.)

Cell. phone eta facebook-aren garai honetan, aztoratuak ibiliko gara, bata bestearen atzetik, azkenean, khausitu gabe, enkontruaren formula.

Bai, friday night. We tend to be here every friday night. syrah
Esan du beltzaran koletadun abeslariak. Eta pentsatzen dut nere baitarako, zein aspergarriak suertatzen diren. Inork jaramon egiten ez dienean. Sekula egingo ez nuena egingo dut: Errespeto arau guztiak hautsiz, musikarien arteko elkartasun kodigo deontologikoa pikutara…eta ipod-a jantzi dut belarrietan. Oh my God…was horrible what I was listening.

Beste trago bat. Oraindik ere, koneksioaren nondik norako ero eta ulertezin hauek kaskoan. Hari singleak aidean. Kutxiloz ebakitzen den zeru izarduna goian. Azken tragoa. Kotxea hartu eta hiriaren beste puntara, SouthEast-era. Art Show-ra gonbidapenarekin. Let see.
Hari singleak aidean, kutxiloak gauan.
Dena hain da singlea, arina, ezgauza.

Syrah ardoa
eztarri-zulotik
senti dezaket.
Integridade plenoa.

Kutxiloa patrikatik atera,
gaua erditik ebaki,
eta teloi beltzaren barrura
sartzen ari naizela
sentitzen dut
tripetan.
Kotxean sartu
eta pentsatzen dut
zu eta nere arteko
ari hori ebakitzeko
kutxiloaren bila jarriko naizela
teloi beltzaren barruan.
Edo ez,
erabaki dut:
Syrah-n galduko naiz.

Behin betikoz
ari single hori
moztu baino
disolba dadin.
Nere tripetan.
Nere errainetan.

Gaua senti ahal dezadan soilik.
Jada barrutik, teloi beltzaren barrutik,
ikusten dudan gaua.