Seattle-eko posta zerbitzua beti izan da oso aleatorioa.
Batzutan, postak iristen dira, beste batzutan, nonbait, leku ezezagun batean geratzen dira, pilatuak geratzen dira, inoiz bere buzoira iristen ez diren gutun eta postak.
Inork ez daki leku seguruan geratzen diren edo ez.
The Postal Service – Such Great Heights
Hor lekuren baten, hiriaren erdigunean dagoen soto ezkutu batean, postontzi guztietako posta desagertuak geratzen dira.
Dakiguna da, soto horretan bizi den pertsona ixilak, irakurtzen dituela, banan bana, poemak izango balira bezala, eta beraiekin, amodio gutun eta kantuak egiten dituela. Ikastolako notebook kuadrikulatan eskuz izkiriatzen ditu, posta zati ezberdinen collage-ak balira bezala. Zentzu berri bat emanez, postontzitik lapurtu eta hiriaren koordena berriak sortzen dituen ume bihurri bat izan liteke, soto horretan bizi den, gizaseme ezekiel.
Sotoko lehioetako zirrikitu baten, begia jarri, eta handik kaleetako jendearen fisonomista bihurtu da jada, ume bihurria. Jendearen aurpegikera aztertu, eta egokitzen dio bakoitzari posta anonimo horietan esaten direnak.
Eta pilatzen ditu.
Kaleetan bihotz bakarti zaren zuretzako ere, badu, koordena berri bat zuretzako.
—
Begiratu zure postontzian.
Notebook kuadrikulatu batean pegatutako hitz solteak, collage bat jasotzen baduzu,
jakin ezazula, Seattle-eko soto horretatik irten dela manufakturatua,
zuretzat, espreski,
urrutitik,
zuretzako bakarrik.
ftf.