Obama.
Obama, gora eta behera.
EuskalH.ra etorri, eta lilura, bere metodoa dela-eta, baina…honako lekuan…ez da honelakoak…esateko lekua. Izan ere, rush hour-etik etorri naiz, azkartasunaren lekutik, begirada, keinu, konspirazio, intentzio, eta humanitatearen superbibentziaren zoologikotik nator. Eta, horrela natorrenean, rush hour world-ean egon naizelako da. Dena azkarra, ia begiratu gabe ikusi. Ikusi ia ohartu gabe. Azkar azkar azkar.
Baina stop!
5 min.
Stop, bakarrik esateko, stop rush hour honetan. Krisia. Eta krisia baino ez. Eta korrika, aztoraturik. Denak, bata bestearen atzean. Saramago-ren A ciegas datorkit burura. Edota zendu berriaren Benedetti-renak. Baina zeini axola dio benetan rush hour izatea. Zeini, inertziaren erlojuari jada begiratzen ez dion, parke teknologikoko azpikontratatua den teknikari hipotekaduna. Bere kargua, zintzotasun burokratikoarekin baino bete nahi ez duen 35 urte pasatxo dituen heldu berriki eta kargudun eta kargadun nahi ez duena.
Bai horixe da, rush hour.
Ez begirada bat.
Ez ikutu bat.
Bazpa.
Bazpa. Korrika egin ezak.
Eta hobe ez atzean begiratu.
Zer dagoen.
Zendutako norbait bada.
Ez da zure errua izan.
Sindikatuen kotxe eta banderolak ikusten ditut, Parke Enpresariala atzean utzirik, oraindik sinbologia kontrajarrien benetako kontraesana hor dagoen.
Hortan, ez da zipitz bat ere aurreratu.
Eta bidean,
gu
eta rush hour.
Eta gelditzerik ezin.
Bidean,
etorkina, paperik gabe, lanik gabe geratua.
Eta gu
hau dena ikusten.
Zer esan, zer pentsa,
rush hour honen ostean?
Ezertxo ere ez.
Behintzat,
begiak irekita ditugula,
onartu
eta
gure buruari
eskertu.
Itsu den munduaren artean,
guztiak errege,
gu salbu.
Errege ez,
baina bai eskerronekoa,
rush hour-ean
segundu bat
bonboi bat lez,
gure ahoan
urtzeko
astia
eman diogulako gure buruari.
Segundu bat, rush hour-ean…
eternitatea baino ez da.
ftf.