Release

Berandu. Ez baizait, gonbidapenera gerturatu. Eta gaur ere «until the end of the world»dago zalapartaka, nere bihotza.
——————-
Ezkerrean, bikote bat; neska, dominantziaz, dialektikoki, mutila jaten ari da. Diskriminazioa, eta gizon/emakumeen arteko analisi historiko-soziologikoan ari dira buzeatzen. Eskutik heldu dira. Azkenean. Buenro.
——————
Gorka etortzen zait, eta denbora batzutan geratzen dela dirudi. Bakardade eta dena anplifikatzen dugunean. Zein erreza zaigun egunerokoaren baitan kamuflatzea, eta gurpilari ematea. Eta egunen batean, gu ezik, gainontzekoa aldatzen hasiko balitz? Orduan zer?
——————
Edward Hopper-en emakumea eserita, liburua magalean duela, begiratzen geratzen naiz. Beste ezer ez dagoenean, eta gure bizitzari zentzua harrapatzeko, beti besteen beharra aldarrikatzen dugunean, Hopper-rek jaten du gure bihotza. Huts.
hopper
ftf.